Otalorea

Zailtasun maila   Erraza

Koordenatuak 194

Fecha de subida 13 de septiembre de 2017

-
-
1.847 m
1.767 m
0
1,2
2,3
4,63 km

Bisitak 82, kokapena 0

Nondik gertu Vaqueira-Beret, Catalunya (España)

Eskiatzeko leku ezaguna da Beretekoa. Baqueira herritik (Val d'Aran, Katalunia) zortzi kilometrora dagoen zabalunea da, 1.800 metroko garaieran. Udan ere aukera ederrak eskaintzen ditu leku honek mendiaz gozatzeko. Seinaleztatua dago Bereteko eski estaziotik Montgarrira ibilbidea, La Noguera Pallaera errekaren alde batetik joan eta bestetik etortzeko. Guk ibilbidearen erdia egin dugu, umeen neurria.

Bereteko eski estazioaren erdigunea den eremuan parking handia dago autoentzako. Udan ere bertako jatetxe eta taberna irikita egoten dira; baita telesilla batzuk ere. Parkinean autoa utzi eta eskuineko pistari heldu diogu (ezkerrean ikusten den bidetik itzuleran iritsiko gara).

Parkinetik abiatu eta berehala dago informazio panel bat, ibilbideak eta beste hainbat argibide jasotzen dituena. Pistari jarraituko diogu, zelaian metro batzutan sartuta. Ibilbidea laua da, erraza.

Guk begiz jo genuen lekuan aukeratu genuen itzulera non egin. Ibaia gurutzatu behar da, hortaz ur emariaren arabera izango da. Kontuan hartu beharrekoa da, ibaiaren ezkerraldean argindar kablea zegoela, hortaz kotuz ibili behar hura gurutzatzeko.

Behin ibaia pasata, berehala hartuko dugu itzulerako pista. Bide hau lasaiagoa da, autoen joan-etorririk ia ez dagoelako. Hemendik egingo dugu bueltako bidea.

Ver más external

  • argazkia Taberna-jatetxea
Eske pistetako taberna-jatetxea; udan ere irekita egoten da.
  • argazkia Aparkalekua
Puntu honetatik aurrera ezin da autoz joan, baimenduak besterik ez.
  • argazkia Informazio panelak
Ibilbideen berri ematen duten panel informatiboa dago errepidearen aldamen batean.
  • argazkia Trikuharriak
Pista albo batera utzi, eta zelaitik jarraituko dugu bidea.
  • argazkia La Noguera Palleresa erreka
Ibaia zeharkatuko dugu.
  • argazkia Pista asfaltatu gabea

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta