-
-
760 m
150 m
0
3,2
6,5
12,91 km

Bisitak 1081, kokapena 36

Nondik gertu Bergara, País Vasco (España)

Bergaratik Oñatira joate asmoa dugu gaur. Gaur ere ikuspegi desberdin eta politak ikusiko ditugu, Ibilbidean zehar Udalatx, Aloña, edo eta Orixol ikusteko aukera edukiko dugu.
Ibilbidea bai Oñatin bai Bergaran hasi liteke; bukaeran autobusez bueltatuko gara hasiera lekura.
Gu Bergarako autobusen Geltokian hasiko gara, errekaz behera joango gara Ibargarai kaletik errotondaraino, errepidea pasatuko dugu eta Antzuola erreka eskumatik doan San Miguel Kaletik jarraituko dugu; Gure ametsa elkarte aurrean eskumara gorantz joko dugu, gero etxe ostean ezkerretara jarraitzeko, hasieran ikusten ez den bide bat da, bide hau gorantz jarraituko dugu, altuera hartuz San Miguel de Arizetara doan errepidera heldu arte (GPSa lagungarri zati honetan). San Miguel bisitatzea merezi duen lekua da, guri bertan bizi den emakumeak eliza erakutzi zigun. San Miguelera joateko gure bidetik irtenda joan etorri txiki bat egingo dugu, hori da errepidera heltzen garenean ezkerretara hartuko dugu San Migueleraino ikusi ondoren berriz bueltan etortzeko leku berdinera.
Behin bueltan gatozela zuzen eta beherantz jarraituko dugu errepidetik, Kerexatsu baserria atzean utziko dugu eta errebuelta handi baten ondoren ezkerretara sortzen den pista nabarmen bat hartuko dugu. Pista hau jarraituko dugu zati handi batean, bide zidor bihurtu arte, beti gorantz joanda txabola batetara heldu arte (El Rantxo izenarekin), bertan harri baten Landara idatzia ikusiko dugularik. Txabolan eskumara gorantz nabarmen ikusten den bidetik jarraituko dugu, hemendik eta Asaldittako iturrira bitartean hainbat bidegurutze dugu, GPSa berriz ere lagun garri egingo zaigu. Behin Asaldittan, zuzen, aldapa gutxirekin baina gorantz Landarraitz azpiko leporaino jarraituko dugu bide zabal batetik. Lepo honetan Oñatiko aldea ikusten hasiko gara; Landarraitz aldera hartu beharrean esker aldera joango gara bide zabal honetatik Lizargarate baserrira heldu arte. Gaur egun Lizargarate elkarte bat da, eta Domeka denetan zabalik dago edonorendako, ( 11etatik 2etara), Salda eta txorixoa hartzeko aukera dago, gainera hil bakoitzeko lehenengoko Domeketan trikitixa doinuak entzuteko aukera edukiko dugu.
Lizargarate aurrean zementuzko pista bat hazten da eta guk lehenengoko errebuelta handiraino bertatik jarraituko dugu, errebueltan eskumatik sortzen den bidetik joango gara, Sarramendi baserriraino heldu arte, Sarramendi aurrean txantxikuendako dagoen putzua ikusi dezakegu eta dagoen biztaz gozatu ere. Eskumara joko dugu orain Putzu hondotik pasatu eta aurrera jarraituko dugu beherantz doan bidetik. Orain jarraituko dugun bidea Oñatira doan zementuzko pistaren alternatiba da, alde batetik basotik joango gara, eta paisai aldetik ere Udalatx eta Anbotoren bista politak ikusiko ditugu, bide samurra da baina hemen ere GPSaren laguntza beharko dugu, Andailus iturrira heldu arte. Andailus metal ur iturria da eta historioz beteriko lekua da. Andailusetik beherantz egingo dugu senda batetik berehala zementuzko pista harrapatzeko, orain pistatik behera joango gera Torretxebarri baserrira heldu arte. Torretxebarrin ezkerretara joango gera baserri gainetik eta bertan baserriko atea ezkerretara utzita beherantz doan bidea jarraituko dugu, gaur egun hotela den Zumeltzegi Dorretxera heldu arte, hotel aurrean errepidea jarraitu besterik ez dago Oñati erdi aldera heltzeko

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau