-
-
511 m
406 m
0
2,7
5,5
10,9 km

Bisitak 239, kokapena 11

Nondik gertu Berriozar, Navarra (España)

Gaurko ibilbide zirkularrean, Berriozar eta bere inguruak ezagutuko ditugu.

Ibilbidea: Berriozar, Berriobeiti, Berriogoiti, Aitzoain, Berriozar (herri zaharra), Artika eta Berriozar.

Zati askotan bidea balizatua dago.

---------------------------------------------------
BERRIOZAR

Berriozar Iruñerrian dago, Iruñetik ipar-mendebaldera, Arga ibaiaren eskuineko ertzean, hiriburutik 6 kilometrotara. 2,7 km koadroko azalera eta itsas mailaren araberako 428 metroko altitudea dauzka (udaletxea erreferentziatzat hartuta). Udal-barrutiaren mugak honakoak dira: iparrean Ezkabarte, ipar-mendebaldean Aitzoain, ekialdean Artika eta hegoan Iruñea. Kokapen geologikoari dagokionez, Berriozar, Iruñerri osoa bezala, Jaka-Iruñea izeneko arro tertziarioan dago.

Herria Ezkaba mendiaren oinean dago. Mendi horren gainean Alfoso XII izeneko gotorlekua eraiki zuten. Iruñerriko jendeak bai gotorlekua, bai mendia bera ere, “San Cristobal-Ezkaba” deitzen ditu, lehen santu horren izena zuen baseliza baitzegoen bertan.

Iruñerrikoa bezala, Berriozarko klima trantsiziokoa da: klima mediterraneoaren eta atlantikoaren artekoa da (mediterraneoa beroa eta lehorra da, atlantikoa beroa eta hezea). Klima kontinentalaren ezaugarri batzuk ere baditu: itsasoak leundu gabeko tenperatura muturrekoak.

Iruñeko Estazio Metereologikoak emandako batez besteko datuak honakoak dira: urteko tenperatura 12,1º C eta urteko prezipitazioa 907 mm; hilabeterik beroena uztaila da (batez besteko tenperatura 20,6º C) eta hotzena urtarrila (batez besteko tenperatura 4,8º C); hilabeterik euritsuena abendua da (106,2 mm.) eta lehorrena uztaila (41,8 mm.). Bestalde, hezetasun erlatiboa (urteko batez bestekoa) pekoa da.

BERRIOBEITI

Ezkaba mendiko mendebaldeko hegalean kokaturik dugu Aitzoaingo herria, lautada batean eta Xulapain ibaiaren ezkerreko ertzean, Berriogoiti (iparraldea), Orkoien (hegoaldea), Berriozar (ekialdea) eta Berriobeiti (mendebaldea) artean.

XII. mendera arte herria Nafarroako Erregeena izan zen. XIII. mendean Narbona andreari eman zioten Abaitz herriaren truke. Gero hipotekatua izan zen eta Subitzako Inesek Martin Arbeari eman zion honek zor zion barkamenaren truke, ezin baitzuen bestela lortu.

Beranduago jendaurreko enkantean paratu zen, Iruñeko Katedralaren Ganbararen eskuetara pasatu zelarik 3.500 sosen truke. Hortaz, Ganbarari ordaindu behar zizkioten gari-zergak Aitzoaingo biztanleek. Katedraleko kalongeak jauretxea izan zuen Aitzoainen XVIII. mendean, otoizleku eta guzi. Independentziaren gerran frantsesen kontra nabarmendu zen eta horregatik mendeku eta erasoak jasan behar izan zituzten herritarrek.

Herri ondoko Oronsuspe auzoa aspalditik bazela froga daiteke. Auzo txikia, baina oso bizia; bi ermita zituen eta jauregi bat. 1849an auzoa Faltzesko bizilagun batena zen.

BERRIOGOITI

Ezkaba mendiaren behealdean dugu kokaturik Berriogoiti Xulapain ibaiak bustitzen duelarik. Herriaren iparraldeko mugan Untzu (Xulapain) dugu, hegoaldekoan Aitzoain eta Berriobeiti, ekialdekoan Ezkabarte bailara eta mendebaldekoan Ballariain.

Leku historiko garrantzitsua izan zen. Handiki eta elizgizonak borrokan ibili ziren beronen jabetzarengatik. Herriaren ondoan dagoen leinu-etxeak eskualdeko ekonomia eta administrazioan eragin handia izan zuen. XVII. mendean biltzar lekua zen. Hirutasun Santuaren basilikan (gaur desagertua) Berriobeiti, Añezkar, Oteitza, Ballariain eta eskualdeko beste zenbait herrietako zinegotziak biltzen ziren.

Martin Aldaz eta Catalina Berrio izan ziren jauregiaren lehenbiziko jabeak (1523). Fausto Eslava Jauna zen 1667an Berriogoitiko eraikina eta zergen jabe, bertako krimen-jurisdikzioa eskuratu baitzuen altxor publikoari ordaindu zizkion 600 dukerriren truke. Modu horretan jaurgo-leku izatera pasa zen herria eta izaera horrekin mantendu zen XIX. mendearen hasiera arte. 1802an alkatea Real Defensako markesak izendatzen zuen eta honek zuen ere parrokiaren gaineko zuzentze-eskubidea. Urte harrez geroztik, jauregia Gendulaingo kondea eta haren oinordekoena da.

1850ean eskola zuen Berriogoitik, 640 errealez horniturik.

AITZOAIN

Ezkaba mendiko mendebaldeko hegalean kokaturik dugu Aitzoaingo herria, lautada batean eta Xulapain ibaiaren ezkerreko ertzean, Berriogoiti (iparraldea), Orkoien (hegoaldea), Berriozar (ekialdea) eta Berriobeiti (mendebaldea) artean.XII. mendera arte herria Nafarroako Erregeena izan zen. XIII. mendean Narbona andreari eman zioten Abaitz herriaren truke. Gero hipotekatua izan zen eta Subitzako Inesek Martin Arbeari eman zion honek zor zion barkamenaren truke, ezin baitzuen bestela lortu.

Beranduago jendaurreko enkantean paratu zen, Iruñeko Katedralaren Ganbararen eskuetara pasatu zelarik 3.500 sosen truke. Hortaz, Ganbarari ordaindu behar zizkioten gari-zergak Aitzoaingo biztanleek. Katedraleko kalongeak jauretxea izan zuen Aitzoainen XVIII. mendean, otoizleku eta guzi. Independentziaren gerran frantsesen kontra nabarmendu zen eta horregatik mendeku eta erasoak jasan behar izan zituzten herritarrek.

Herri ondoko Oronsuspe auzoa aspalditik bazela froga daiteke. Auzo txikia, baina oso bizia; bi ermita zituen eta jauregi bat. 1849an auzoa Faltzesko bizilagun batena zen.

ARTIKA

Ezkaba mendiaren behealdean dugu kokaturik Artika, Iruñeak hegoaldetik Berriozarrek ipar-mendebaldetik eta Antsoainek ekialdetik mugatzen dutelarik. Herria Argaren eskuinaldean dago, horren ibaiadarrak diren Xulapain eta Ultzama ibaien artean.

Dermio honetan Brontze Arokotzat jotzen den harrizko tresna bat aurkitu zen.

Iruñeko mitrarekin loturiko lekua izan zen XI. mendeaz geroztik. Katedraleko erizaindegira zuzendu zituen apezpikuak bertako elizaren errentak, errotak eta hiribilduarenak kabildoari eman beharra zegoen bitartean. San Juan de Jerusalén-en Hospitalarioek lur puska bat erosi zuten dermio honetan eta bazituzten lurrak herrian Iruñeko Trinitario Oinutsen, Santa Engraziaren Klarisen, San Pedro de Ribasen Agustindarren Komentuek eta San Nikolaseko Kabildoak.

Bereziki aipatzekoa da Antzinako Antsoaingo Zendeako herriek frantsesen kontra Independentzi Gerran (1813an) egin zuten burruka. Felix Sarasa “Txolin” da nabarmenena, Berriogoitin sortua, Artikako Zolinena etxeko Catalina Sarasa Andrearekin ezkondua. Bere buruari prezioa jarri zioten. Errepresio frantsesa oso gogorra izan zen: Artikatik Txolinen bigarren emaztea, bere bost seme-alabekin eraman zuten Frantziara. Frantsesek erretiran herrian lapurreta egin eta ahal izan zuten guztia eraman zuten.

Iturria: Berriozarko udala eta Berriobeitiko udala.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau