Denbora  6 ordu 3 minutu

Koordenatuak 2038

Noiz igoa 22 de agosto de 2018

Noiz egina agosto 2018

-
-
1.015 m
173 m
0
5,3
11
21,0 km

Bisitak 247, kokapena 16

Nondik gertu Vera Cruz Mesedetako Misiolarien komentua / Convento de la Vera Cruz de las Mercedarias Misioneras, País Vasco (España)

Ibilbide honek Bizkaiko gailur ezagunenetako bat igotzen du, Oiz. Bertatik, Bizkaia ekialde osoko ikuspegi paregabea ikus daiteke. Gainera, ibilbide honetan beste bi gailur txikiago ere igotzen dira. Ibilbidea Berrizko parrokian hasi eta amaitzen da, eta Besoitatik gora igotzen bada ere Gaztelurantz, Berriz eta Besoita arteko bidea ez da errepidetik egiten, baizik eta baso bideetatik. Itzulera Andikoa auzotik egiten da.

Ibilbide honek ez du aparteko zailtasunik, baina zenbait puntutan badago nahikotxo landaredi, pausua pixkat moteltzen dutenak. Batez ere Sarrimendi inguruan (bidea ez dut aurkitu eta horretatik buelta horiek) eta Berriz-Besoita tartean. Hauek saiheztu nahi izanez gero Berriztik Besoitara errepidetik (San Lorentzo baselizatik) egin daiteke eta Sarrimendira ez igo.

Hainbat iturri daude ibilbidean, batez ere Oizera iritsi aurretik.

Gailurrak (igoera ordenean):

- Gaztelu (532 m)
- Oiz (1026 m)
- Sarrimendi (604 m)
Gaztelu mendiko gailurra. Ez dut buzoirik aurkitu, baina erpin geodesikoa dago, eta pixka bat aurrerago gailurra. Cairn batek markatzen du gailurra. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/2415#main
Berrizko San Kristobal txiki baseliza. Bertako jaia San Kristobal egunaren osteko lehen domekan izan ohi da.
San Kristobal txiki igaro eta gutxira dagoen iturria
Bide erdian dagoen iturria
Eguneko gailur nagusia eta Bizkaiko bost deiadar mendietako bat. Ikuspegi paregabea dago bertatik. Info+: https://www.mendikat.net/com/mount/460
Berrizko mendia. Txistulari formadun buzoia du. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/469#main
Mariren bizilekuetako bat!
Berrizko kiroldegi ondoan dagoen iturria

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau