Koordenatuak 373

Noiz igoa 18 de abril de 2019

-
-
640 m
144 m
0
2,4
4,8
9,64 km

Bisitak 8, kokapena 0

Nondik gertu Oronoz, Navarra (España)

(2019-04-17) Arratsade pasako mendi ibilaldia Bertizko Jaurerria Parke Naturalean. 3 ordu.

Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.

Lehen ordua Parkearen Suspiru bidezidorrean barna egiten da, haritz eta pago basoa ikusten da, eta artzantzari eta gaztainondoei buruzko informazio panel batzuk irakurri daitezke.
Bide laua da eta ondo markatua denez ez du inolako zailtasunik.

Bigarren orduan Suspiru senda utzi eta Meateko Kaskoa tontorrera igotzen da, lehenik basoan zehar leporainok, oso nabaria ez den baina bereizi daitekeen sendari jarraituz. Lepora iritsita, Jaurerriaren muga ere badena, garai bateko mugarri bitxiak ikusiko ditugu, eta baita Suspiru trikuharri pare bat, lehena nabarmenagoa dena.
Ondoren azken malda gogorra gelditzen zaigu Meateko Kaskoara igotzeko, Jaurerriaren kanpotik doan pista-senda bat ere badago baina nik barnetik igo nuen pagadian gora, ez dago markatua baina maldaz gain ez du zailtasunik eta oso polita da hemendik igotzea.

Hirugarren eta azken ordua, tontorretik beherako bideari ekingo diogu, hemen Jaurerriko pagadia eta harresitik beste aldera gelditzen den larreen artean egingo dugu, esan beharra dago kanpoaldeko zatia oteak nahiko janda duela eta tarte batzuetan senda estu bat besterik ez duela uzten ibiltzeko. Jaurerriaren barnealdetik aldiz pagadi zabala aurkituko dugu, ez dago markaturiko sendarik baina norabidea apur bat zainduz ez du arazorik ematen.
árbol

Bertizko Jaurerria, Lorategia, hasiera puntua

Parkearen harreran dagoen Lorategi zabala, bertan zuhaitz apartak eta zenbait eskultura ikusi daitezke.
árbol

Suspiru senda

Ordubeteko senda laua haritz eta pago arteko basoan. Ondo markatua dago, zati hau Parkearen Suspiru bidezidor ofizialean zehar egiten da.
hondakin arkeologikoak

Suspiru I trikuharria

Meateko Kaskoa mendiaren iparraldeko lepoan dagoen trikuharria
cima

Meateko Kaskoa (655m)

Azken zatia Jaurerriko pagadian gora malda gogor samarrean egiten da. Ez dago bidezidor markaturik baina maldaz aparte ez dago eragozpen handirik.
hondakin arkeologikoak

Otaltzu Azpia trikuharria

Itzulerako bidean, Jaurerriaren barnean dagoen trikuharria
parquing

Bertizko Jaurerria, aparkalekua, amaiera puntua

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau