Denbora  5 ordu 53 minutu

Koordenatuak 952

Fecha de subida 18 de agosto de 2016

Fecha de realización agosto 2016

-
-
1.122 m
170 m
0
3,2
6,5
12,96 km

Bisitak 1461, kokapena 82

Nondik gertu Iguria, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: Iguria auzoa-Besaide-Pozutxueta-Udalatx-Erdikoatxa-Minak-Iguria auzoa.

Ibilbide honek Elorrioko Iguria auzoan dauka abiapuntua, Kanpazar mendatearen hasieran. Ibarluzeaolakoa baserritik gorantz doan mendi-pista jarraitu behar da. Bide hau Besaide aurreko gurutzebide nagusi batera iristen da. Udalatx, Iguria, Kanpazar, Elorrio, Atxondo, Besaide, edo Arrasateko Udala auzora joateko bideak elkartzen dira hemen. Besaidera joan etorria egin behar da hemendik. Pista nagusitik jarraituz Besaideko iturria dago, ondo balizatutako dagoen beste bidegurutze batean (zutabe informatiboak daude). Besaideko tontorrraren igoera bertatik ekin behar da, bide zaharretik. Mendizaleei eskeinitako monumentura jetsi eta etorrera berriz, hartxintxarreko pistatik izango da.

Lehen aipatutako bidegurutze nagusira behin itzuli ondoren Pozutxueta eta Udalatxeko bideari ematen zaio hasiera. Mehatzeko bide alpatsua jarraitu behar da, pinu artean hasieran eta artaditik gero. Mendi lepoa pasa ondoren mehatzetako jetsiera hasten da. Bide hau utzi eskubitik eta Pozutxuetako igoera hasten da, zuhaitzik gabeko aldapa belartsu batetik doan bidezidor bat jarraituz. Panoramika apartak ikusten dira mendi kaxko arrokatsu hontatik. Tontor hau zapaldu ostean bidezidorra jarraitu genuen tarte txiki batean. Behera egiten zuen bidea hasieran eta altitudea ez galtzeko kontuarekin biderik gabe jarraitu genuen aurrera, nahiz eta gero pixka bat jetsi eta bidezidorra berriro hartu.

Udalatx hegoaldeko ixurialdetik zeharkalditxo bat egin ondoren zeta askoko aldapa gogor bat hasten da, Erdikoatxaren parean. Belarra eta arkaitza dira nagusiak. Udalatxeko tontorrara iritsi arte desnibela ez da asko arintzen. Udalatx hiru probintzietako ikuspunturik hobenetakoa da. Kantauri itxasoa, Oiz, Durangaldea, Anboto mendilerroa, Gorbeia. Orixol, Araia era gazteiz aldera, Deba garaia, Zaraia mendigunea, Elgea eta Urkilla, Aizkorri mendilerroa, Aralar eta abar luze bat ikusten dira eguraldiak lagundu ezkero. Zoragarria!!! Gailur airoso hau zapaldu ostean Erdiko atxa zuzendu behar da bidea arkaitz bidezidorra jarraituz. Gorabeheratsu eta tentea da tarte hau, ipar ixurialdeko amildegietatik gertu. Mariren Kobazulotik pasatzen da aurrena; ez ginen sartu ardiz beteta zegoelako. Erdiko atxa igo eta jarraian,gandorratik, hurrengo mendi lepora jetsi arte. Gure asmoa zen gure aurrean zegoen tontorrara igo, Atxaurrutxugane, gero gandorrako azkenera arte joan, Mirakeitza izena duen kaxkoraiño hain zuzen ere eta handik mehatzetara jetsi. Ez usteko bat izan genuen eta plana aldatu zen. Azkeneko mendi lepotik aipatutako mendi hoien ekialdeko ixurialdetik zeharkaldia egin genuen mehatzetara arinago joateko. Mehatzetatik gero Iguria auzora jetsi ginen zuzen Goikoetxe nekazal turismoko baserri aldera, Artadi izena duen mendi kaxkoa eta bertan dagoen Santa Luzia baseliza bisitatu gabe.

Zailtasun berezirik ez dauka ibilbide honek. Pozutxuetatik Atxaurrutxugane bitarteko zati luzea aipatuko nuke. Gorabeherak oso aldapatsuak dira, arkaitz arteko bidezidorrak, tarte batzuk amildegietatik nahiko gertu, tentuz pasa beharrekoak. Beste bideak berriz zabalak eta erosoak.

Euskal Herriko ikuslekurik aparta da Udalatx inguruko mendigunea. Besaide ere ikusleku bikaina izan ez ezik oso mendi esanguratsua da mendizaleen artean. 1955 urtetik Irailean festa moduko ekitaldia egiten da urtero mendian istripuz hil diren mendizaleen oroimenez. Oso arrakastatsua izaten da ekitaldi hau. Leku askoko mendizaleak biltzen dira. Aurtengo edizioa Irailaren 18 an izango da (2016/9/18) eta honi buruz informazio gehiago aurkituko dezue web orri hontan: www.besaide.org .
Besaide
Fuente de Besaide
Rocas
Camino
Camino
Camino
Camino
Sendero
Camino
Erdiko Atxa
Camino
670 m altura
Rocas
Carretera Local
Rocas
1040 m altura
Monumento Al Montañero
620 m altura
Pozutxueta
collado
900 m altura
Udalatx
Urtapeko Punta

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta