Koordenatuak 603

Noiz igoa 16 de octubre de 2019

-
-
1.361 m
774 m
0
2,8
5,6
11,29 km

Bisitak 9, kokapena 0

Nondik gertu Otsaurte, País Vasco (España)

(2019-10-16) Arratsalde pasako mendi ibilaldia.
3 ordu eta erdiko iraupena, (15:30-19:00).

Ibilaldia Beundeko atseden-lekuan abiatzen da, kilometro eta erdi bat inguru egingo dugu Aldaolara daraman pistatik eta ezkerrera gelditzen zaigun bidegurutzea hartuko dugu Ubierreka errekara jeisteko, hemen erreka gurutzatu eta berehala eskubira dugun bidezidor bat hartuko dugu basoan gora doana Goiko aldera, tarte honek hasieran malda gogor samarra du baina ez da luzea eta ondoren Goiko aldeko zelaigunera irtengo gara.

Hemendik aurrera zigi-zaga igoko gara pagadian zehar pista mailak gaindituz, hasieran bidezidorra nabariagoa da, baina gora egiten dugun heinean lausotzen doa eta azken zatia harkaitzezko hormara arteko zatia, malda oso pikuan eta senda argirik gabe igo behar da, gomendagarria mapa/gps-ren bat eramatea, tartea luzea ez bada ere hobeto norabidetzeko.

Behin malda gogor hau gaindituta harkaitz arteko pasabide ikusgarrira heltzen gara eta hemen Aratzeko gainalde harritsuan ibiliko gara, tartean Maillukate (1325m) eta Argorri (1311m) tontorrak zapalduz.

Beherako bidea hartuko dugu ondoren, Argorritik behera abiatuko gara Leizarrate aldera, bidezidor garbia dago zelai eta pagadi artean Eskaratzako iturrira arteko bidean, hemendik aurrera aintzinako galtzadan ibiltzeko aukera izango dugu Leizarrateko haitzulora arte, hau ere ikusgarria da, ekialdeko ahoa gehienbat. Aurrerantzean mendi aterpe ondotik jarraitu eta Añabaso (964m) mendiaren gainetik doan bidetik egingo dugu Beundera arteko itzulera.

Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.
refugio libre

Beunde, hasiera puntua

Waypoint

Goiko

Waypoint

Haitzarteak

cima

Maillukate (1325m)

cima

Argorri (1311m)

Haitzuloa

Leizarrate

cima

Añabaso (964m)

Waypoint

Beunde, amaiera puntua

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau