-
-
89 m
26 m
0
2,5
5,0
10,08 km

Bisitak 31, kokapena 0

Nondik gertu Getxo, País Vasco (España)

Egin dugun ibilbide hau bidezabaleko metroan hasten da eta sopelanako hondartzan amaitzen da.
Metroa atzean utzita, Arrigunagako hondartza igaro eta Galeatik abiatzen gara, Haixerrota igarota. Dagoeneko ikusi ahal izango ditugu, santurtziko portua eta Serantes. Laster, Galeako itsasargira iritziko gara. Bertan, zenbait banku eta iturri bat dago, egun beroetan beharrezkoa. Zementuzko bide on batetik gora jarraituko dugu, eskuinaldean La Galea golf zelaia utziz eta ezkerraldean itsaslabarreko bista izugarriak gozatuz. Gutxi barru Azkorriko hondartza goikaldetik ikusiko dugu. Horain beste iturri bat igaro eta eskailera batzuk igo, igoera indartsu bat da hau. Gora heltzerakoan parapentean dabilen pentsonak ikusiko ditugu. Bidea jarraituz Salvaje hondartza ikusiko dugu. Aurrera jarraituz, laster ailegatuko gara Sopelana hondartza. Triangu pub-a igarota, errepidetik abiatuko gara gorantz. Gero ezkerreko errepidea jarraituz, hondartza guztia pasatuko dugu. Amaierara heltzean, beherantza doan errepidea jarraituko dugu, horrela Sopelana hondartzako beste muturrera helduko gara, El Peñon-era. (Gero gu Sopelako metroraino joan ginen, Sopelanako herria igaroz)
Merezi duen ibilbidea da, bereziki bere ikuspegi harrigarriengatik eta edonork egin ahal duelako.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau