-
-
1.476 m
44 m
0
16
32
64,79 km
Ikusita 3187 aldiz, jaitsita 86 aldiz
Nondik gertu: Bilbao, País Vasco (España)
Bigarren aldiz egin dut ibilaldi hau, baina aurten Gorbeiatik Zeanurira zuzen jaitsi aldiz, Albizkorta txabolaraino joan naiz "Senda Basatxi" oso-osoan egiteko, gero Iondegortatik pasatuz San Justo ermitaraino eta handik Zeanurira ibilaldia amaitzeko.
Batzutan bai eta beste batzutan ez zait gertatzen. Hemen bai, 25 waypoint besterik ez dit ipini uzten.
Agertzen diren neurriak ez dira batere fidagarriak. Nire telefono mugikorrean bi programa dauzkat gps erabiltzeko: OruxMaps eta Wikiloc. Bakoitzak bere arazoak ditu: OruxMaps'ek sarritan galtzen du satelitea eta marra zuzenak margozten ditu eta Wikiloc'ek, ez dakit zergaitik, une batzuetan bapatean uzten du lanean. Hori dela eta, hartzen dituzten neurriak nahiko desberdinak izaten dira, eta horrela, OruxMaps'ek 64,8 km izan direla dio eta Wikiloc'ek 70 baino gehiago.

Mendigisako mendiak atzean utzitak eta Orozko-Artea errepidea zeharkatuta, basogintza lanak egin ondoren geratu diren Pikubikotz mendi osoa estaltzen duten adar-mordoek zaila egiten dute igoera baina lasaitasunez hartuta ondo egiten da. Bustita egonez gero beste historia izango litzakete...
Buzoi galanta Zeberioko Austarri Mendi Taldeak ipini duena.
Orozko eta Artea herrien mugako mugarriak. Badirudi hiru mugarriak direla baina bi besterik izan behar dira. Kilometro bat mendebalderantz egongo balitz, orduan bai, Orozko-Zeberio-Artea herritako mugan. 600 metro ekialderantz ere bai, Orozko-Artea-Areatza.
Bide honetatik, luzaroan Itxinako iparraldeko horma eramaten da begibistan, Azkorrigan mendiarekin eskuinaldean.
Mendigana muino bat da Pagomakurrera damaran bidean.
Leku paregabea atsedena hartzeko Gorbeiara igo baino lehen.
Pagomakurretik Arrabara daraman pistatik ikus daitezken bistek laburragoa egiten dute tartea. Urbilena eskerrean Zanburu, atzean Errialtabaso eta Saibi, atzerago Anboto...
Hirugarren argazkian ikusten da Arraba gero eta urbilagoa dagoela. Aldamin, Gorbeia eta Gatzarrieta atzean.
Lortuta berriro ere, Bilbotik Gorbeiako gurutzeraino Ganeko eta Untzuetatik pasatuz. Iaz bero handia egiten zuenez guztiz itota iritzi nintzen eta zuzen Zeanurira abiatu nintzen, baina aurten eguraldi ederra egiten du eta luzatuko dut ibilaldia Senda Basatxi osatuz. Horrela ba, Albizkorta txabolaraino jaitsi naiz, handik senda hori hasteko.
Bosgarren argazkitan Arraba, Lekanda, Itxina eta egindako bidea ikus daiteke.
Gurutzetik 700 metrotara hiru-mugarri bat dago: Orozko-Zeanuri-Zuia.
1 iruzkina
Nahi izanez gero iruzkin bat utzi edo baloratu ibilbide hau
Iurre 26-jun-2015
Eta ruta honeten erreza izango litzake aire librean lo egitea? Mendietan edo?