-
-
693 m
3 m
0
6,4
13
25,66 km

Bisitak 23, kokapena 3

Nondik gertu Bilbao, País Vasco (España)

Hasi gara egiten Bilboko GR228, egin beharrean osotasunean ibilaldi baten erabaki dogu bi zatitan egitea eta horrela geldiroago eta batez ere ezagutzen auzoak…prisa gabe.

Hasi gara Abando eta joan gara “La Salbe” ko zubira Gugenheim albotik eta ondiño eguna egin barik hasi gara igotzen Artxandaruntz, honek emon deusku aukera ikusteko Bilbo bere osotasunean eta ixiltasunean kaleko argiz beteta, hemendik jarraitzen GRa urten dogu errepidetik eta ondiño prestatu barik dagoen basoko pista batetik heldu gara Berriz auzora, antzinean hemen egon ziren txakolindegiak…baina gaur egun hotelak…,jeitsi gara Arangoiti auzora eta bide gorri batetik Ibarrekolandako mutur batetik heldu gara Deusto “Frank Gery” zubira baina ondiño lanean dabiltzatenez antzinako Deusto kanala eta bihurtzen Zorrozaurre irla ez gara hurbildu errekara eta joan gara Euskalduna zubira.

Hemendik Olabeaga auzora eta ikuspegi ederra ikusteko zelan izang dan hemendik 10 urten barruan irla berezi hori.

Errekaren albotik hurbildu gara Zorroza auzora eta hemen kale artean Zorrozgoitik, utzi dogu asfaltoa eta sartun gara mendiko bidezidor batetik heldu arte Altamira auzora, gero Kobetas eta hain famatua egin dan Kobetamendira.

Hemendik ere izugarrizko ikuspegia Bilbo osoa ikusten bait da eta nola ez “San Mames”.

Hurrengo auzoa eta gunea: Arraiz, benetan leku atseden gozoa eta kafe bat hartun ondoren etorri da eguneko aldapa gogorra, laburra baina erpina; agertu gara gas bide batean eta hurrengo 3 tontor : Errestaleku, Ganeta eta Pagasarri.

Ibilbidea jarraitzen hemendik heldu arte berriz Abando aldera baina erabaki dogu jeistea pista eder batetik Larraskitu auzora eta laster daukagu asmoa jarraitzeko eta ezagutzeko beste auzo batzuk.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau