-
-
994 m
12 m
0
5,6
11
22,33 km

Ikusita 23 aldiz, jaitsita 1 aldiz

Nondik gertu: Bilbao, País Vasco (España)

Moyua plazatik abiatuta, Gran Vía-tik joan nintzen plaza Biribilera. Handik, trenbidea segitu eta Miribillarantz ibili nuen. Auzo honetatik Pagasarrira doan ibilbidea hartu behar da, nahiko ondo seinalezatuta dagoena. Gainera, jende asko dago bide horretan, batez ere asteburuetan.
Pagasarrira heldu eta gero, Genekogortara doan bidea hartu nuen. Handik, Bilboalde eta Bilboko itsasadarraren ikuspegi ederrak ikusi daitezke. Ganekogortaren tontorra nahiko haizetsua da eta bertan hotz asko egin dezake.
Laudiorantz doan bidea hartzeko, mendi tontorretik aurrera ibili behar da eta ezin da jaitsi tontorraren alboan dagoen bidetik. Nik hori egin nuen eta bidera bueltatzeko gehiago ibili behar izan nuen. Bide ona tontorretik 300 metrora edo aurki daiteke. Menditik behera doan bidea nahiko argia da, eta badaude nondik joan erakusten dituzten seinaleak. Bidearen alboan dagoen basoa moztuta dago eta hortaz ez dira ikusten mapan agertzen diren zuhaitzak. Bidea segituz gero, Isusi kalera heldu nintzen eta hor bi aukera daude. Batetik, errepidetik joan, bide erraz eta zuzenagoa dena. Bestetik,basotik joan, denbora eta kilometro gehiago egitera behartzen duena. Bat edo bestea hartuz gero helmuga berdina da, Laudioko erdigunea. Udaletxeko plazan eta herriko tren geltokian amaitu zen nire ibilbidea.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau