Iraupena  9 ordu 28 minutu

Koordenatuak 4931

Noiz igoa 7 de julio de 2018

Noiz egina julio 2018

  • Balorazioa

     
  • Informazioa

     
  • Erraza jarraitzeko

     
  • Ingurunea

     
-
-
994 m
17 m
0
9,4
19
37,41 km

Ikusita 367 aldiz, jaitsita 16 aldiz

Nondik gertu: Deustu, País Vasco (España)

Bilbotik Donejakue bidea erabilita irtenda, Sasiburu eta Ganekogorta mendilerroko hainbat tontor lotzen dituen ibilbide zirkularra da hau. Ganekogorta ezaguna delarik ibilbidearen puntu altuena. Ikuspegi politak eskaintzen dituen ibilbide hau, Bilbo, Barakaldo, Alonsotegi eta Arrigorriagako lurretatik igarotzen da, batez ere. Besteak beste, komunean ditu hainbat zati Donejakue bidearekin, PR-BI 101 (Sasiburu inguruan), PR-BI 100 (Alonsotegi eta Ganekogorta arteko zati handienean) eta GR 228arekin (Bilboko bira).

Esparru kulturalean, aipatzekoak dira Agate Deunara igotzeko Erdi-Aroko galtzada, eta Zamundi eta Zamaia guneetako meategien aztarnak, hauek beranduagokoak.

Tontorrak (igoera ordenean):
- Arrolatza (454m)
- Tellitu (462m, markatu gabe)
- Sasiburu (459m)
- Zamaia (616 m)
- Gongeda (666 m)
- Arrabatxu (984 m, markatu gabe)
- Ganekogorta (999 m)
- Ganekondo (627 m)
- Lapurzulogana (677 m)
- Pagasarri (671m)
- Pastorekortaburu (591m)

Ura aurkitzeko lekuak:
- Bilbo
- Agate Deuna
- Zamundi
- Alonsotegi
- El Oro atsedengunean
- Tarin iturrian (pixka bat desbiatuz)

Luzeraz gain, ibilbideak ez du zailtasun teknikorik eta pista, bidezidor eta asfalto gainean doa bere osotasunean.
Lepoa

Kobetamendiko lepoa

GR 229arekin bidegurutzea. Panel informatiboa dago bertan.
Zubia

Deabruaren zubia

Bilboko Kastrexana eta Barakaldoko Urgozo auzoak lotzen dituen zubi zaharra. Kadaguako lehen zubia izaki, komunikabide garrantzitsua izan zen. Iparraldeko Donejakue bidea bertatik igarotzen da.
Bidegunea

Galtzadaren hasiera

Hemen hasten da Agate Deunara igotzeko galtzada.
Iturria

Iturria

Agate deuneko ur-iturria
Bidegunea

Agate Deuna

Barakaldoko auzoa. Hemen utziko dugu Donejakue bidea alde batera
Gailurra

Arrolatza (454 m)

Arrolatza mendia. https://www.mendikat.net/eu/com/mount/376#
Gailurra

Sasiburu (459 m)

Mendilerroari izena ematen dion mendia. https://www.mendikat.net/es/com/mount/533#
Iturria

Iturria

Zamundi auzoa.
Eraikin erlijiosoa

Santa Kiteria

Alonsotegiko Zamundi auzoko baseliza. Aisialdi gunea dago inguruan.
Zubia

Zubia

Kadagua gaineko zubia
Iturria

Iturria

El Oro aisialdi guneko iturria
Atseden-gunea

El Oro

Alonsotegiko Aisialdi gunea. Mahaiak, iturriak, barbakoak, aterpea eta errekan bainatzeko aukera ditu.
Meategia

Zamaiako meategia

Aurreko mendeetan egondako meategi baten aztarnak daude bertan. Arroila eta koba bera, meategia izan zen.
Gailurra

Zamaia (616 m)

Zamaia mendia. https://www.mendikat.net/es/com/mount/2320#
Gailurra

Gongeda (666 m)

Gongeda mendia. https://www.mendikat.net/es/com/mount/418#
Gailurra

Ganekogorta (999 m)

Ibilbideko gailur nagusia eta mendilerroari izena ematen diona. https://www.mendikat.net/es/com/mount/63
Gailurra

Ganekondo (627 m)

Pagasarri eta Ganekogorta arteko gailur nahiko ezezaguna. https://www.mendikat.net/es/com/mount/3361#
Gailurra

Lapurzulogana (677 m)

Pagasarri ondoko gailur ezezaguna (eta berau baino pixka bat altuagoa). https://www.mendikat.net/es/com/mount/2349#
Gailurra

Pagasarri (671 m)

Tontor aski ezaguna. https://www.mendikat.net/es/com/mount/532#
Meategia

Pagasarriko kobatxoa

Pagasarri tontor ondoko koba artifiziala. Meatze baterako kata baten antza du.
Gailurra

Pastorekortaburu (591 m)

Eguneko azken tontorra. Erripa handidun malda du. https://www.mendikat.net/es/com/mount/462#
Iturria

Iturria

Athletic taberna ondoko iturria

1 iruzkina

  • David28061976 01-sep-2019

    Ibilbide hau egin dut  egiaztatua  Ikusi gehiago

    Una ruta físicamente exigente pero muy bonita

Nahi izanez gero edo ibilbide hau