Denbora  6 ordu 8 minutu

Koordenatuak 2439

Fecha de subida 21 de febrero de 2016

Fecha de realización febrero 2016

-
-
333 m
-81 m
0
4,4
8,8
17,6 km

Bisitak 845, kokapena 14

Nondik gertu Akartegi, País Vasco (España)

“Talaia” izena jarri diote oinezkoentzako Hondarribia eta Saturraran artean egokitu nahi duten ibilbide luzeari. Gipuzkoako kostaldeak natura eta paisaia aldetik sekulako indarra eta garrantzia duen ingurune bat dela gauza jakina da eta erliebe ikusgarria duen paisaia honetan babestutako espazio naturalak aurkituko ditugu, baita geologiaren ikuspuntutik bereziki interesgarriak diren guneak. Dagoeneko proiektu honen lehen zatia atondu dute, Hondarribia eta Pasai Donibane lotzen dituena hain zuzen.

Hondarribiako Higer lurmuturraren ondoan dagoen kanpinean emango diogu hasiera ibilaldi honi. Itsasargia atzean utzi eta pistan barrena abiatuko gara. Ur-araztegia gertu, eskuinetik ateratzen den landutako bidezidorra hartuko dugu eta ez dugu utziko Bioznar lurmuturrera iritsi arte.
Bide erosoak, Kapelaundiko kaletaraino eramango gaitu. Bidea gorabeheratsua da eta erritmoa aldatu gabe paisaiaz gozatuz aurrera egingo dugu. Artzuko erreka itsasoratzen den lekua zeharkatu eta izen bera duen toki ezagunera helduko gara, Artzuko portura hain zuzen. Hondartzatik gertu Artzuko errota zaharraren hondakinak ikus zitezkeen, baina 2005. urtean Hondarribiako udalak horiek eraistea erabaki zuen.

Uda sasoian arrantzale nahiz bainu zale asko elkartzen den leku eder hau atzean utzi eta malda gora abiatuko gara. Marlako belardi zabal eta leunetara iristean ikuspegia erabat aldatu da. Batzuk “Euskal Irlanda” deitzen dioten inguru honetan abereak han-hemen bazkatzen ikusiko ditugu. Gustura zeharkatuko ditugu labarretaraino hedatzen diren zelai berdeak, ezker-eskuin zabaltzen zaigun ikuspegi ederraz gozatuz.

Kapelu, Urrillo, Zanbullo eta Limaputzuko haitz eta kala txikien gainetik ibiliz gertu ikusiko dugu Bioznar lurmuturra, baina lehenago Laondoko portura jaitsiko gara. Azken malda txikia gainditu eta Kantauri itsasoan gehien barneratzen den lurmuturraren gain aldera ailegatuko gara. Mokadu bat jan eta zintzurra freskatzen dugun bitartean atseden txiki bat hartuko dugu paraje eder hauei so.

Martxan jarri eta berehala ohartuko gara hondar eta hartxintxar horiz atondutako bidezidorra bukatu dela, baina bide-seinaleek erakutsiko digute jarraitu beharreko bidea. Labarretatik urrundu eta belardian zehar maldan gora igotzen hasiko gara. Pista zabala jarraituko dugu eta pinudi txiki baten ondora heltzean, Pasaiara doan bide balizatua utziko dugu aurrean dugun malda pikoari helduz. Berehala iritsiko gara goi aldean dagoen pista zabalera eta hau ezkerretik jarraituz errepidera atera, hau gurutzatu eta beste aldean dagoen ataka gainditu ondoren, maldan gora jarriko gara.

Dorrerantz zuzentzen den xenda berehala utzi eta ezkerretik marrazten den zidorra bilatuko dugu. Hasieran ez da oso nabarmena, baina gero, bidea zabaldu eta Guadalupeko baselizaraino eramango gaitu. 1526ko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz; izan ere, Joan Sebastian Elkano itsasgizonak urrezko sei dukateko dohaintza egin zion baseliza horri. Ermita, tradizioak dioenez, bi umek Ama Birjinaren irudia aurkitu zuten tokian bertan eraikita dago. Lehenengo eliza XVI. mendekoa da, baina historian zehar hainbat alditan suntsitua izan da. Gertu, 1900 urtean eraiki zen San Enrique gotorlekua, Txoritokieta eta San Markosekoarekin batera muga zaintzeko eta karlisten altxamenduak saihesteko eraikiak.

Gotorlekuaren paraleloan doan errepidetik Artzu baserri aldera jaitsiko gara. Ezkerreko zein eskuineko bideak hartuta Artzuko portutik datorren pistara eramango gaituzte. Pista hau zenbait tartetan urrundu egiten da itsasertzeko bidezidorretik, baina maiz oso gertu daude eta horrek nahi dugun bidetik abiapuntura itzultzeko aukera emango digu. Pistatik itzultzea aukeratuz gero, luzeagoa da, baina nahikoa laua. Kanpinera iritsi aurretik biak elkartu egiten dira.


Ibilbide honen argazkiak eta beste batzuk gehiago ikusi nahi izanez gero:
http://askemikel.blogspot.com.es/2016/02/bioznar-lurmuturrera-itsasertzetik.html

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta