-
-
2.158 m
913 m
0
12
23
46,33 km
Ikusita 1272 aldiz, jaitsita 28 aldiz
Nondik gertu: Lescun, Aquitaine (France)
Bisaurin mendiari buelta hiru etapatan.
1. eguna: Guarrinza - Lizara (6 ordu)
2. eguna: Lizara - Gabardito (5 ordu)
3. eguna: Gabardito - Guarrinza (5 ordu)
Etapa labur samarrak dira. Horrek lasai ibiltzeko aukera ematen du. Udan eginez gero, erreka eta putzu dezente dago atseden hartu eta bainu bat hartzeko.
URA: erreka dezente dago, baina abereak ere bai; beraz, edateko ur txarra da har daitekeena. Dena den, aterpeetan ura hartzeko arazorik ez dago. Ura edangarri egiteko pastillak eramatea ez da ideia txarra.
ZAILTASUNA: ibilbideak ez du aparteko zailtasunik. Dena oinez egiten da. Nahiko ongi markatuta dago dena (GR markak, Senda de Camilleko markak, PR markak...).

Guarrinzako pistan barna, gorago egin daiteke autoz (parkineraino). Baina guk nahiago izan genuen hemendik hasi, horrela azken egunean gutxiago ibili beharko ginen pistan gora Ozatik.
San juan de Dios kampamentua. Oso utzia, hutsik. Inguruan ibaian bainatzeko toki onak daude. Erroma garaiko bidea honaino iristen da. Hona iritsitakoan, errepidea gurutzatu behar da, eta gero, errepide ondoan dagoen zubia ere gurutzatu behar da. Zubia gurutzatuta, kanpamentuaren eraikina ikus daiteke. Bideak hortik eskuinera egiten du lehenengo momentuan, aurrerago ezkerretara egiteko, eraikinaren atzealdetik. Ez konfunditu; zubia pasatu eta segituan ezkerretara egiteko tentazioa izaten baita. Egin eskuinetara. Ongi markatuta dago, dena den.
Nahi izanez gero iruzkin bat utzi edo baloratu ibilbide hau
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak