Denbora  5 ordu 43 minutu

Koordenatuak 1610

Fecha de subida 1 de diciembre de 2018

Fecha de realización noviembre 2018

-
-
822 m
408 m
0
3,5
7,0
14,05 km

Bisitak 125, kokapena 2

Nondik gertu Anotz, Navarra (España)

Gaurko txangoa Iruñerriko mendi polit eta ezesagun batetara da. Ibilbide zirkularra osatu egiten dut Iharteko monasteriotik abiaturik, Atondo herrira eta bertatik Bizkai mendira igotzeko. Mendi-ertza jarraituz Otsobi herria bisitatu eta landa eremuetatik Lete herrira, bukaera monasterioan izateko.

Udazkenean gaude eta azken egun hauetan euri nahikoa izan dugunez, bidea lokatsarekin aurkituko dut zenbait ermuetan.

Berriz ere ibilbide historiko eta naturalistikoa burutuko dut. Erdi aroko monasterioa bisitatzeaz gain, Artiza baselizaren aurriak eta Otsobiko eliza nabarmentzekoak izango dira. 14 kilometro inguruko ibilbidea burutu dut.



Ibilbidea eta altimetria







Txangoaren abiapuntua Iharteko monasterioan da. Lete herrira doan errepidean berean lekuturik dago monasterioa. Halako informazioa eskaintzen digu Euskomediak: "XIIgarren mendeko bigarren zatian eraikitako eliza erromanikoaren irudia. Gorputz nagusi batez eta, altuera txikiagoa duen, zirkuluerdi-formako abside batez osatuta dagoen harrizko eraikuntza da. Absidearen teilatu-hegalean, mentsula batzuk ikus daitezke. Erdi-puntuko arku bat duen teilatuaren kanpai-horma nabarmengarria da. Tenpluaren inguruan, zelai berde bat zabaltzen da. Atzealdean, mendi arrokatsu bat altxatzen da."

Monasterioa jabetza pribatukoa izan arren, 2002. urtean KIO edo Kultura Intereseko Ondasun aitortu zuten. Izako udalaren webean hau irakurri daiteke. "El monasterio fue donado en 1024 por el rey Sancho III el Mayor a San Martín de Albelda, y su hijo García III lo incorporó al monasterio de Irache en 1045, como una permuta del castillo de Monjardín. Esta dependencia de Irache estuvo habitada hasta la desamortización de 1837 en que fue abandonado. En el período 2002 a 2005 el Gobierno de Navarra financió la restauración de la iglesia quedando el resto de edificios en estado ruinoso.


La iglesia es de estilo románico y está formada por una nave de un tramo, un crucero y ábside semicircular. El tramo de los pies se cubre con una bóveda de medio cañón; y el crucero con un casquete esférico sobre trompas en el que se abre una linterna. Por último, una bóveda de horno cierra el ábside cuyo arco triunfal describe un medio punto que apoya en potentes pilastras. En el crucero quedan algunos fragmentos de pinturas murales góticas del siglo XIV de estilo lineal entre los que cabe identificar una santa mártir enmarcada por arco trilobulado que se sitúa en el lado del Evangelio y en el otro lado, un ángel y un grupo de cuatro figuras, una de ellas arrodillada, como recibiendo la bendición. Se trata de una pintura de dibujo firme pero de recursos técnicos muy limitados, gran ingenuidad."

Izako udaleko hauxe aipatzen digute ere: "Priorato que perteneció al monasterio de Santa María de Irache. Pasó a manos privadas a raíz de la desamortización. No está en jurisdicción de Lete; constituye término separado, coto redondo, entre los de Lete (noreste y este), Beásoain (oeste), Anoz y Atondo (noroeste). Se extiende por ambas márgenes del río Arakil; por su margen derecha, la porción de “La Mejorada” (25,96 hectáreas), y por la izquierda la del despoblado de San Andrés (y), dentro del cual están los edificios del priorato de Iharte, dependiente de Irache, secular propietario de la finca.

El templo, la casa prioral, los corrales y las viviendas para los colonos, normalmente dos familias residentes que no suelen figurar en censos de población antiguos, se alzan en una deliciosa llanura, entre los regatos de Artiza (oeste) y Sarroa (sur), cerrada por montes poblados de roble y encina.

La mención más antigua conocida, «Hyahrte, nempe illum monasterium superiorem vel inferiorem», aparece en la carta de Sancho el Mayor en favor de San Martín de Albelda (1024). El mismo año hacía el monarca donaciones «ad ipsas cenobitas que uocitantur Yharte et Anoz» (LAC.: Irache, nn. 2, 4).

Al pasar a poder de Irache quedó convertido en priorato. Aunque se ha dicho que su iglesia estuvo dedicada a San Miguel, siendo administrada la granja desde Irache, que presentaba vicarios, distintos de los de Lete (PEREZ OLLO: Erm., 146), el templo románico está dedicado a Santa María. Desde el siglo XI fue administrado por un monje, con cargo de prior, designado por el cabildo de Irache y residente en Iharte, que gozaba de gran autonomía administrativa. El abad de Irache, que también lo era de Lete, nombraba vicarios para este lugar, pero nunca para Iharte.

La casa prioral y todos sus bienes, rentas y proyectos, fueron desamortiza dos y vendidos por el Estado (7 IX 1841) en favor de la Viuda Riber y su hija.

Aunque F. Idoate afirmaba en 1956 que «hoy no quedan más que unas ruinas en el lugar donde estaban emplazados la iglesia y edificaciones adjuntas todavía perduraban en buen estado el palacio prioral y sus dependencias, y el templo románico, de cabecera semicilíndrica, cuerpo con cúpula sobre pechinas, decorados los muros con pinturas murales góticas, recubiertas por una capa de cal. Presidió un retablo mayor de tablas pintadas, de mediados del siglo XVI, del pintor Remón de Oscáriz, rey de armas. Treinta años después el aspecto es desolador y el abandono absoluto, excepto la iglesia recientemente reconstruída.

El topónimo está compuesto de I(h)i «junco probablemente «río», «corriente de agua», y -(h)arte «entre», equivalente a «Uharte, Ugarte»."





























 Monasterioko aldameneko egoitzak erortzear daude.







Monasteriotik errepidera irten eta eskuin aldera jarraitu beharko dugu metro batzuk.







Aurreneko bihurgunean zuzen abiatzen den pistara pasako naiz.



Pistak ereindutako eremuetara eta basora eramango gaitu. Goizean euria egin duenez, aukera paregabea eskaintzen du makro argazki batzuk egiteko, hona hemen eredu batzuk.



















Aurrerago bihurgune bat izango dugu eta zuzen jarraitu beharko dugu.



GR 220ko markak ikusgai izango ditugu, baina gaurkoan euria dela eta, errekatxoa ura nahiko darama eta aurrerago tunel batetik igarotzen denez, eta gaurkoan ezinezkoa izango delakoan, urrengo bihurgunean GRa utzi eta ezkerretik errekatxora doan pista jarraituko dut. Euririk ez badu egin edo eta ura gutxi badator, GRrik jarraitzea gomendagarriagoa izan liteke.



Pistak errekatxoa zeharkatzen du, baina puntu horretan pasatzerik ez denez, apur bat beherago, zuhaitzen artean errekatxoa gainditzeko tokia topatuko dut.







Bertze ertzean tren bidearen trabes batekin egindako zutoin itzurako bat dago.



Errekatxoaren ertzetik gorat egingo dugu.



GEHIAGO IRAKURTZEKO: https://mendikosterak.blogspot.com/2018/12/bizkai-mendia-iharteko-monasteriotik.html
Bizkai menditik Oskia alderako gunea.
GR-a puntu honetan utzi eta eskuinetik ur biltegi eta hilerrirantz abiatu
Bidearen hasieran ataka bat dugu hesia zeharkatzeko.
Zeharkatu beharreko bertze ataka
Hesia gainditzeko ataka.
Ataka zeharkatu eta zuzenean doan bidetik jarraitu.
Atondo herrirako sarrera.
Aztiza edo Artizako baselizaren aurriak. Azken hogeitamar urteetan sabaia ere galdu du. Erdiaroko herrizka baten eliza izango zena, deguruenik. Iturri historikoetan Aztiza izenarekin jasotzen da.
Bizkai mendia
Herriko eliza ez da bereziki polita. Dorrearen horma frontoiaren paretarako erabilia izan da.
Herriko eliza. Honek ere bere hormetan frontoia du.
Errekatxoa normalean ura gutxirekin dator baina gaurkoan azken egunetako euriak direla eta nahiko ura dakar. Honengatik bertatik zeharkatzea gomendagarria da, kontutan izanik GR-a bertze ertzetik doala baina aurrerago tunel batetik zeharkatzen duela tren bidea, eta bertatik etortzen da errekatxoa.
Errepide N-7012ra atera eta ezkerretik abiatu Atondo herrira iristeko.
Errepidea zeharkatu eta jauregi aldera jaitsi
Errepidera irten eta ezkerretik Lete aldera joan.
Errepidea utzi eta ezkerretik edo zuzen abiatzen den pistara pasa. Gero errepidetik itzuliko gara.
Zuzen jarraitu pistatik, bertzela Letera aterako gara.
Euria edo eta ibaia goraturik datorrenean bertatik joatea gomendagarria izan daiteke. Bertzelakoan GR-aren markak jarraitu eta zuzen. Gaurkoan ezkerretik errekatxora jaitsiko gara, geroago dagoen tunela urez beterik jaitsiko bai da.
Aldapa gora egin eta pisten bidegurutzea izango dugu. Ezkerreko aldetik jarraitu GR-aren markak segituz.
Basoan murgiltzen da bidexka. Eskuinetik GR-aren markak jarraitu
Portlandezko pista ezkerretik utzi, bertzela ur biltegietara iritsiko gara eta.
Ezkerretik bide estuagotik gorat ekin behar diogu puntu honetan.
Pistaren bihurgunean zuzen jarraitu.
Aurrekotik metro gutxi batzuetara eskuinetik jaitsi. GR-aren markak segituz.
Trenbidea zeharkatu eta handik metro batzuetara eskuinetik abiatzen den pista hartu.
Pista nagusia utzi eta eskuinetik abiatzen den pista estuagora pasa.
Zuzen jarraitu. Ez hartu eskuineko bidea.
Jaitsieraren ondoren zuzen jarraitu goranzko norantzan.
Puntu honetan eskuinerat jo Lete herrira iristeko.
Hesia gainditu portlandezko pistara ateratzeko. Ur biltegi eta hilerriaren artean.
Hilerria eta ur biltegiraino iristen den pistatik jaitsi.
XI. mendearen hasieran dokumentaturiko monasterioa da Ihartekoa. Txangoaren abiapuntua izango da gaurkoan.
Plazan dagoen iturria.
Armeriako jauregi ederra. Aurrez aurre parke bat dago eta bertan iturria
Lete herriko aurreneko etxeak
Bideak pista batetara aterako da eta bertan eskuinetik jarraitu beharra dago errepidera ateratzeko.
Otsobi herriko San Juan Bataiatzaile eliza. Eliza honen zatirik nabarmenena, atariko arkupe gotikoa da.
Bizkai mendiko tontortxo bat. Aldapa bukatzean ezkerretara aurkituko duguna.
Tren bideak zeharkatu beharreko tokia. Urik ez baletor, azpitik tunel bat dator eta handik doa GR-a. Tentuz ibili. Zeharkatzean, ezkerreko aldean eta sasien artean bidexka baten bitartez pistara aterako gara.
Trenbideak zeharkatu beharreko lekua.
Usategi batzuk topatuko ditugu bideko zati honetan

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta