Iraupena  3 ordu 44 minutu

Koordenatuak 868

Noiz igoa 23 de febrero de 2021

Noiz egina febrero 2021

-
-
480 m
111 m
0
4,8
9,6
19,19 km

Ikusita 28 aldiz, jaitsita 1 aldiz

Nondik gertu: Durango, País Vasco (España)

Ibilbide honek denetarik eskaintzen deusku: Gure mendietako lur astinduak, bertoko basoez soilduak, pinu insignis eta eukaliptoz ordezturik, jatorrizko basoaren azterrenak edo orban txikiak nongura bat aitatzeko modukoa, bide-gune ederrak (gorantz joan eran), ikuspegi ederrak Ibaizabalen ibarrerantz…

Azpimarragarriena ibilbide honen balio historikoa, hatan be, historiaz okitua dago: baseleizak, nekropolisak, hilarriak, leiho mozarabiarrak, Ardao eta Arrainaren bide zaharraren (GR 83) galtzada-zatiren bat.

Itzultzeko bidea, ostera, ez jat erakargarria egin, eta horregaitik gomendauko dot joateko bidetik etortea edo, osterantzean, Goiuria baino lehen, bihurgune baten, eskumatara hasten dan bidegaz saiatzea (PR 83 markak).


NONDIK NORAKOA

Ibilbideari Iurretako eleizaren ondoan lotuko gaiakoz. Bide polit batez helduko gara Amatzako San Martin baseleizara. Handik Momoitio aldera joko dogu, eta baserri eder bat eskumaldean itxita, aldats gora hurreratuko gara San Juan baselaizara. Handik errepidez helduko gara Santa Katalina baseleizara. Inguruak eta ikuspegiak ederrak izan dira.

Santa Katalinatik pinudietan zehar joango gara, mendi-bide zabalez. Unetxu baten gaztainondo gazteak geratuko jakuz bidearen eskumaldean, eta laster, lepo zabal baten, pagadi-haresti bat ikusiko dogu. Hauxe da ibilbidean idoroko dogun bertoko zugatz moltsorik handiena.

Handik aurrera, lur oso astinduak zeharkatuko doguz, pinuak aterateko soilduak. Non eta dagoz behinola lurrok besarkatzen zituen harestiak, pagadiak, leizardiak?

Eta halan Maumeko (Magunako) atarira ailegatuko gara. Berton galtzada zaharraren azterrena. Ataritik aurrera joan eta mendi-txoko baten Olea deritxan burdinolearen horma zaharrak ikusiko doguz. Gero aldatsa igo eta atoan Maumen izango gara.

Maumetik atarira itzulita, bertan eskumako bidera joko dogu behera egiteko, gurago ez badogu etorritako bidetik itzuli. Jatsiera honetan aitagarriena da toki pare baten errepidearen eskumako ertzean ikusiko dogun munarri zahar kurutzeduna (Galtzadaren munarriak ei dira).

Errepidera heldu eta errepidez egingo dogu geratzen jakun bide guztia, Goiurian zehar igarota, Iurretaraino. Aukerea izan leiteke errepidearen bihurgune baten ikusiko dogun lurrezko bideari lotzea (GR 83 markak), baina ezin dot esan zelako aukerea dan (nago hobea izan leitekela).


BIDEAN BERARIAZ ZERI BEGIRATU

Seguruenik Ibaizabalen goiko arroa da Bizkaian Erdi Aroko azterren gehien gorde dauen bailara, eta ez da harritzekoa, kurutzebide oso garrantzitsua izan zan eta. Ibilbide honek sarrera ona egingo deusku.

IURRETAKO SAN MIGEL ELEIZA
XIX.mendean eragia da (1815), baina torre zaharrago bati (1788) dautsala. Torrea rokoko da, eta berton ohikoa dan arkupe-torrearen motakoa. Eleiza neoklasikoa. Eleizaren arkupea da XIX.eko eraikin barriaren interesgarriena.

Barruan San Migel goiaingeruaren erretaula modernoa dago, nahi-ta santuaren estatua aurreko erretaula batekoa izan. Horrezaz ganera, 1600.eko kristo etzan baten irudia be badago, Bizkaian kristo mota honen alerik onena, eta XVI.mendearen erdialdeko kurutze bat.

ARDAO ETA ARRAINAREN BIDEA
Bide zahar honek Bizkaiaren gunea Araba, Errioxa eta Gaztelagaz lotzen eban ardao, arraina, garia, burdina eta artilea garraiatzeko. Arraina batez be neguan eroaten eben, giro hotzagaitik. Mandazainak Bermeora etorten ziran arraina erosten. Kontrako norabidean, ardaoa ekarten eben Errioxatik, eta ardaoa gitxika-gitxika bertoko txakolina baztertzen joan zan; alferrik saiatu ziran ardaoren sarrera galarazoz (dekekuz) txakolina babesten.

Bide honen inguruan, jakina, baserriak, torretxeak, jauregiak, eleizak eta baseleizak dagoz, bai eta iturriak, garbilekuak, negutegiak, karobiak, kortak… be. Jakina, burdinoleak eta boluak (erroteak) be badagoz.

Honen parean, bidearen beste adar bat etorren Ondarroatik eta Lekeitiotik, azpi adar bitan bananduta: batetik, Lekeitio, Gizaburuaga, Aulesti, Ziortza; bestetik, Ondarroa, Berriatua, Barroeta Xemein. Lotunea Durangon egoan.

MAUMEKO ATARIA
Harri arteko atakea, gaur egun, mendi-bide zabalaren alboan. Toki honetan hondino igarri ahal da galtzadaren azterrena. Ez da toki bakarra, baina gehiena galdu da. Galtzadaren ertzean kurutzedun munarriak egoazan. Bateren bat ikusi ahal dogu, itzuli eran, Ataritik beherako bidean, eskumaldeko ertzean, Artatza aldera heldu baino lehen.

MAUMEKO BURDINOLEA (Olea)
Ataria atzean itxita, mendiaren txoko baten, Maume auzunera igotzen hasi baino lehen. Ez dago jasota noizkoa dan, baina XVIII.mendean behintzat bertan egoan. Muxikan egoazan bostetatik honetan bakarrik diraue uraren sarrerak eta erroberen tunela (“estolda”, ur-presinoaz mobiduten ziran errobera hidraulikoak egoazan tokia). Olea, beste askoren antzera, bolu (errotea) bihurtu zan.

MAUME AUZUNEA
Eleiza, puntu erdiko arkuduna, baina ez dot idoro noizkoa dan. Auzuneko eskola, 1919an Foru Aldundiaren erabagiz hainbat auzunetan eregi ziranen antzekoa. Goikoetxea baserrian ardi-gazta egin eta saltzen dabe.

AMATZAKO SAN MARTIN BASELEIZA
Eraikina zaharra izan ez arren, aitamena aspaldikoa da. Horman jarritako taula baten leiduten dogu 1072an Nafarroako Sancho IV. erregeak eleiza emon eutsala Done Miliaga Kukullago (San Millán de la Cogoya) Monasterioari.

Eleizak badau antxinatasun horren aztarrenik: lehio aurre-erromaniko bat, VIII-XI artekoa, Asturiasko mozarabiar estiloduna. Ondoan, apaindutako gezi-leiho bat (itsu-leihoa) dago.

Gogora ekarriko dogu Bizkaiaren hasieran Asturiasko erresuma sortu barriaren eremua izan zala, Arabako alde baten antzera. Arean be, Bizkaia Asturiasko Alfonso III.aren (866-910) kronikan aitatzen da lehenengo aldiz. Bertan dino Enkartazinoak besteak beste birpolulatu zituala, baina Araba, Bizkaia, Alaone eta Urduña…, beti izan zirala jatorrizkoen eskuetan.

Hiru harrizko hilkutxa be ba ei egoazan, baina baserritarrak eroan ei zituen garbitegitzako. Hondino holako hilkutxa bat ikusi daikegu eleizaren aurrean, itxuru antropomorfikoa dauena, iturritzako erabilita, ondoan estalkia dirudian harlauza bategaz.

MOMOITIOKO SAN JUAN BASELEIZA ETA NEKROPOLISA
Eleiza XII.mendekoa. XVIII.ean sakristia erantsi eutsen. Barruan, San Juanen irudia ez eze, nekropolisko objektu batzuk daukaz gordeta.

Nekropolisa IX-X bitartekoa da, eta halan kristautasuna bailara heldu zaneko lehenengo errastuetatik bat. Hilarrietan bertako bizilagunen izenak dagoz: Aostarri, Hoitarri, Munnio, Sempronio, Anterazoni…

IX.mendean eleizaren inguruan etxolak egoazan, zirkularrak edo eliptikoak. Egurrezkoak ziran eta lupetzez estaliak. Bertan baserritarrak bizi ziran, nekazariak nahi abeltzainak. Herri honen hilerria da nekropolisa. Lurperaketak banakakoak ziran. Gorpuak ahoz gora jarri zituen, eta sortaldera begira.

GOIURIAKO ANDRA MARIREN BASELEIZA
VIII eta IX. mendeetan eregia. Sarreran tradizino mozarabiarreko beste leihatila aurre-erromaniko bat ikusiko dogu (XI).

Metro gitxitara, bidea aurrera eginez, bide ondoan Goiuriako garaia eta arnagea (arnaga) ikusiko doguz (jauregiaren aurrean). Garaiari horma batzuk ipinita, berezko itxurea galdu dau. Arnagea garai mota bat da, bedarra gordeteko erabilia, baina ez dago lau oinen ganean, horma baten ganean baino.

Inguruan idoro ziran XI.eko hilarri batzuk Bilboko museora eroan zituen.

Eleizatik hurrean X. eta XI. mendeen arteko hilarri bat idoro eben (Bilboko Museo Historikoan dago). Idazkun hau dauka: In D(e)i n(omi)ne / Cinem/us (Jaungoikoaren izenean, Cimenus). Adi! nonbait leidu dot hilarri hau Amatzako San Martinen inguruan egoala.

Ganera, Bizkaiko estiloko baserri ederrak ikusi daikeguz Goiurian, Oiz eta Ibaizabalen aldeko hainbat tokitan bezala.

SANTA MARINAKO (GAZTAÑATZA AUZUNEA) ERTZILLAKO GARAIA
Garai hau ez daukagu bidean, baina Euskal Herrian hain urriak izanik, eta hauxe Bizkaiko ederrenetariko bat dalako, merezi dau bertaraino osteratxua egitea. Ertzilla baserriaren ondoan dago. 1655ean aitatuta dago, baina Bizkaiko Foru Aldundiak barritu eban 1986-87an. Segurueneik XVI.eko bigarren erdialdikoa da.

Gaur egun zutunik gitxik dirauen arren, behinola Euskal Herrian milaka garai egon ziran. Durangoaldean gorde dira zutunik dagozan gehienak. XVII.mendean hasi zan garaien gainbehera, artoa zabaltzeagaz batera. Artoa ez da gariaren antzera lehortzen, eta garaiak ez ziran behar barrietara egokitu. Baserriaren goialdean hasi ziran artoa sikatzen, garaiak, ostera eten barik aldats behera.
Bidegunea

0000206

Bidegunea

0000209


Izena: Segment: 1


Hasiera ordua: 10:17 2021(e)ko ots. 21(a)
Amaiera ordua: 14:01 2021(e)ko ots. 21(a)
Ibilitako distantzia: 16km (03:44)
Denbora mugitzen: 03:38
Batezbesteko abiadura: 4,28 km/h
Abiadura mugimenduan: 4,39 km/h
Gehineko abiadura: 7,96 km/h
Gutxienezko altuera: 108 m
Gehienezko altuera: 357 m
Igoera abiadura: 600,7 m/h
Jaitsiera abiadura: 2394,2 m/h
Altitude irabazia: 1650 m
Altitude-galera: 1405 m
Igoera-denbora: 02:44
Jaitsiera-denbora: 00:35

Bidegunea

Andra Mariaren eleiza

Bidegunea

Ertzillako garaia

Hórreo
Bidegunea

Maumeko ataria

Bidegunea

Olea burdinolea

Bidegunea

Pagadi-harestia

Bidegunea

San Juan Momoitikoa

Bidegunea

San Martin baseleiza

Bidegunea

San Migel Iurretakoa

Bidegunea

Santa Katalina baseleiza

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau