Koordenatuak 507

Noiz igoa 6 de diciembre de 2019

Noiz egina diciembre 2019

-
-
546 m
31 m
0
2,8
5,6
11,29 km

Bisitak 0, kokapena 1

Nondik gertu Errekatxo / El Regato, País Vasco (España)

Ibilbide hau polita ez eze, oso interesgarria da Mespelerreka eta Bizkaiko meatzak ezagutu gura badoguz, aukerea emoten deusku-eta meatzen antolakuntzea ia osorik ezagutzeko. Ikuspegiak, gainerakoan, zabal-zabalak dira.

Udan edo udagoienean egin beharko dogu ibilaldia osorik egingo badogu, errekeak ur gitxi daroanean, osterantzean ezin izango dogu zeharkatu, eta birritan zeharkatu behar da. Irakurri amaierako oharra.

LUTXANA MINING ETA TRENBIDEA

Arnabalgo meatzak Lutxana Mining enpresak ustiatu zituan. Mea Lutxanako nasan itsasoratzen eben, haraino trenez eroanda Mespelerrekatik eta, are gehiago, meatzetatik bertatik. Trenaren aztarna ugari dagoz. Retuertotik Gorostizarantz urteten dauen bide berdea, hain zuzen, Lutxana Miningen trenbidean dago eginda. Gorostizara heldu aurretik zubi moderno bat ikusiko dogu, ordezkatzen dauena oraintsu arte egon dan trenarena. Zubiaren ondoan adreiluzko etxetxu bat dago: trenaren makineria eukan.

AHV enpresaren urtegiko presatik aurrera, errepidea trenbidearen ganean doa. El Regatoko ikatetxea atzean itxita errepidea behera hasten dan tokian, eskumatara, errepide txikiago bat hasten da: hortik segitzen dau trenbide zaharrak, karga-lekuraino, hau da, trenaren hasiera-gunera.

IBILBIDEA, MEATZAK ETA AZPIEGITURAK

- Kargaleku nagusia eta Oila errekea

Geu, barriz, Mespelerrekako Urkullu auzotik abiatuko gara karga-lekurantz. Zapalgune handi batean, zidor txikitxo bat (waitpointa) hasiko da landara eta sasi artean. Handik sartu eta laster bazter zoragarri baten izango gara, Oiola errekearen urjauzitxu baten ondoan, Karga-leku ederraren parean, ibai ertzeko baso sarrian.

Euritea, euritzea edo erauntsia izan ostean, merezi dau bazter honetara hurreratzea erreka zoragarria ikusteko. Emoten dau Erdialdeko Amerikako oihan baten gagozala, maya herriaren hondar batzuai begira.

Karga-leku eta zabalgune honetan kargetan eben trena, handik Lutxanako itsasadarrera bideratzeko.

- Beheengo errestabidea (planu inklinatua)

Errestabideak baliabide nagusietarikoak ziran mea meatzetatik jasteko. Aldats pikeak ziran, mea orgen bidez jasteko atonduak. Orgak goitik edo behetik kate batez loturik egoazan.

Arnabalgo meatzetan hiru egoazan: Mendibilgo tontorretik hurrean hasi gorena, Arnabalgo meatzarien herritik hurran hasten zan erdikoa, eta azkena, beheengoa, Arnbalgo harrobiaren karga-leku ondoan hasi eta Oiola errekaraino luzatzen zan.
Zabalgunetik abiatuko gara beheengo errestabide horren bila. Basabidea hartzen dogun tokian (ezkerretara) trenbidea itxiko dogu, eskumatarantz, baina harantz ehun bat metro ibili ezkero, trenbideko geltoki zaharra ikusiko genduke.

Basabideak errekea zeharkatzera eroango gaitu, eta errekeak behinola zubia tatarrez eroan ebanetik, ur gainetik egingo dogu. Handik aurrera bazter politak dagoz errekearen ertzean, merezi dabenak ikustearren gesu bat (lipar edo apur bat) desbideratzea.

Errekea ostera be zeharkatuko dogu eta laster gora hasiko gara beheengo errestabidea zana erabilita. Bide zabala zana zidor hestu bihurtu dabe landarak eta sasiak. Errestabide hau ez da ohikoa, bihurguneak daukaz eta, normalak, ostera, zuzenak dira eta.

- Arnabalgo harrobiaren karga-lekua, El Elefante kobea

Errepidera heltzean buruz buru topa egingo gara harrobiaren karga-lekuagaz. Berton basa-bide batek eroango gaitu mendi-hegalean gora. Baina hasi eta atoan ezkerretara joko dogu erreka ertzeko basoaren artetik doan zidor batera, El Elefante Kobara bideratuko gaituana, bost minututan.

Garai baten Barakaldoko ume eta gazte bizkor guztiak zeharkatu behar eben kobea, eta jakina, trofeoa etxera ekarri. Halan, estalaktitetan, triskantza ederra eginda dago. Zelangura be, laburra eta polita da. Errekatxu bat dauka barruan. Zingiratxu bat alboan itxita urteten da harrobira, eta handik ostera bere basa-bidera.

- Arnabalgo meatzak eta herria

Kobaren sarreratik itzulita aukera bi daukaguz: basabide zabaletik gora joatea edo ezkerretik urteten dauen basabide estuagotik eta pikeago batetik egin, laster zidor bihurtuko jakuna. Gorago biok bat egiten dabe. Geuk bigarren aukerea egin dogu, baina beharbada zidor hau laster itxi egingo da.

Bidea zelai danean, Arnabalgo herriaren parean izango gara, ezkerreko mendi-hegalean kokatua, Zaitegi munoaren tontorra eskuman daukagula. Ia ez da ezer geratzen, eta egoan apurra sasiak bereganatu dabe. Herri hau Mespelerreka baino handiagoa izan zan, bi mila bizilagun baino gehiago zituala, ikastetxea, txapel okerren kuartela, hain ziran itzelezkoak inguruko meatzak.

- Meatzak

Enkarterrietako inguru honetan nonahi daukaguz meatza zaharren aztarnak, baina sarritan naturak ezkutatu ditu bere umeen (landara, animalia…) jostailu, eta ez gara konturatzen. Hau ez da Arnabalgo kasua, naturak aztarnok ostenduteko ahaleginai badaragoie be. Meatza-zulo itzel batera heldu arteko bidean batzuk ikusiko doguz. Beharbada nahastu egingo gara hainbeste basabideren artean, lehengo meatzari-bideak gehienak, baina azkenean zulorik handienera ailegatuko gara.

Meatzearen zulo itzel hau Mendibil tontorraren azpian dago, eta bazter pare bakoa da. Inguruan zulo gehiago dagoz eta zenbait meazulo. Gozatu.

- Zakar-metak, goiko errestabidea eta Mendibil

Ondoan zakar-meta itzelak (eskonbrerak) daukaguz, munoak, naturak erdi mozorroturik. Zidor baten edo batzuen laguntzinoaz zeharkatuko doguz, gorantz. Zakar-meten munoaren goialdean gagozala, basabide zuzen eta zabala ikusiko dogu Mendibilerantz: goiko errestabidea. Beherantz ere badoa gagozan tokitik, baina azken zatia galdu da.
Errestabidetik gora, goi-aldean meatzari-bide batzuakaz topo egin eta, laster, tontorrera helduko gara.

- Olabarrietako bidea

Tontorretik atzera egingo dogu Olabarrietako bidearen bila. Erderaz Las Barrietas izena jako etxe moltso honi, seguruenik Olabarrietatik eratorrita, herri-etimologiaz, sarritan jazo izan dana euskal izanakaz ingurua aspaldian erdeldundu danean.

- Erdiko errestabidea

Ostera bere Arnabalgo inguruan gagozala, baina oraingoan, barriz, beheko aldean, erdiko errestabidea idoroko dogu; berak lagunduko deusku harrobiaren karga-lekura heltzen. Errestabide itzela da, luzea, landua, kontrahorma sendoez eutsitakoa, batez ere lehenengo zatian errez antz emoten jakenak. Bigarren zatia pike da, eta behegain harritsu eta deserosoa.

- Mespelerrekara

Ostera be errepidean, Oiolako urtegiaren anteparara (presara) doan bidean. Behera egingo dogu; bidea beste handiago bategaz batzen dan tokian, zelai, “Goiko solua” dinoan kartela dagoan lekuan, aukera bi doguz: bata, Mespelerrekara albait arinen jastea, bestea, ostera be hasierako zabalgunera (Karga-leku nagusia, Oiola errekea) itzuli eta handik herrira.
Bigarren aukerearen alde erabagi ezkero, trenbidearen luebaki handi bat ikusiko dogu eta geltoki hondatuaren ondotik igaroko.

Geuk lehenengoa aukeratu dogun lez, trenbidea zan errepidetik hirurehun bat metro ibili eta gero, eskumatik hasten dan zidor labur bat hartu eta atoan herrira helduko gara.

- Eta kaltzinazino-labak?

Horixe da ibilbide honi falta jakona meatzen nondik norako osoa ikusteko. XX. Mendearen hasieratik aurrera batzen zan mea eskasagoa zanez, labeetan kaltzinatzen eben aberastu eiten. Labeok sarritan meatzetatik hurrean idoro daikeguz hondino be, baina Arnabalen edo Mespelerrekan ez. Ostera, labetarako kareharria ateratzeko egin zan Arnabalgo harroboa, bai eta inguruko txikiagoren bat be.

OHARRA

Errekeak urtzea (ur asko) badakar, udabarrian eta neguan ohiko dan lez, komeni da jasteko bideari jarraitzea Arnabalgo harrobira heltzeko, gatx eta hezea izan leitekelako errekea zeharkatzea. Egia da holan beheengo errestabidea galduko doguna, gaitzerdi.

Horretarako, Karga-leku eta Oiola errekearen ondoko zabalgunean gagozala, basabide zabaletik gora egin beharrean, eskumatara joko dogu trenaren geltokirantz. Handik “Goiko solua” kartela dagoan tokira heldu eta gora egingo dogu behera etorteko bideaz baliaturik. Ikusi traka.
Waypoint

0000089

Waypoint

0000093

Waypoint

0000094

Waypoint

0000097

Waypoint

0000102

Waypoint

0000206


Nombre: Segmento: 1


Hora Inicio: 16:43 27 mar. 2019
Hora Fin: 18:45 27 mar. 2019
Distancia recorrida: 8,2km (02:01)
Tiempo en movimiento: 01:51
Velocidad media: 4,03 km/h
Vel. en Mov.: 4,42 km/h
Velocidad Máxima: 32,99 km/h
Altura Mínima: 60 m
Altura Máxima: 669 m
Velocidad Ascenso: 3014,5 m/h
Velocidad Descenso: -3628,4 m/h
Ganancia Altitud: 3256 m
Pérdida Altitud: -3057 m
Tiempo Ascenso: 01:04
Tiempo Descenso: 00:50

Waypoint

320 m altura

Waypoint

360 m altura

Waypoint

Arnabal

Waypoint

Arnabalgo meatza handia

Waypoint

Arnabalgo meatzarien herria

Waypoint

Arnbalgo harrobiko kargalekua

Waypoint

Behengo errestabidea

Waypoint

El Elefante kobea

Waypoint

Erdiko errestabidea

Waypoint

Goiko errestabidea

Waypoint

Kargalekua eta Oiola errekea

Waypoint

Lutxana mining trenaren geltokia

Waypoint

Mendibil tontorra

Waypoint

Olabarrieta (Las Barrietas)

Waypoint

Zaitegiko gana

Waypoint

Zakar-metak

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau