Denbora  3 ordu 51 minutu

Koordenatuak 782

Noiz igoa 3 de febrero de 2020

Noiz egina febrero 2020

-
-
637 m
122 m
0
4,0
8,1
16,13 km

Bisitak 1, kokapena 0

Nondik gertu El Castaño, País Vasco (España)

Sopuertako Catalina meatzea eta Alengo meatzak (Amalia Juliana, Sorpresa...) bisitauko doguz, eta batez be, geratzen diran instalazinoen azken aztarnak ikusiko, besteak beste, mea eroateko trebide birenak: Castro Urdiales-Alen eta Castro Urdiales-Traslaviña.

Castro Urdiales-Traslaviña Trenbidea

Trenbide hau pentsatu zan Bilbao-Santander trebidearen adarra izateko. 1895ean hasi ziran lanak eta 1899an amaitu. 1966an amaitu zan trenaren bizitzea.

Helburu bi izan zituan, bata, Sopuertako meatzetetaik, eta Otañes eta Baltezanako Setarestik eta Dicididotik mea kostaraino eroatea, bestea, Castro eta Bilboren arteko pertsonen garraioa hobetzea. Endemas aitatzeko modukoa da Sopuertatik Mello mendiaren azpitik Otañes alderaino heltzen zan tunela, 1,6km-koa.

Tunela Catalina meatzetik hurrean hasten zan.

Trenibide honen ganetik ibiliko gara Castaños auzunetik urten eta auzunera ostera be heltzeko, Alengo herritik jatsi eta ibarrera heltzen garenean.

Castro Urdiales-Alen trenbidea

1892an egin zan. Amalia – Juliana meatzan hasten zan, Alendik hurbil, eta mendi-hegala zeharkatu eta gero, Kantabria aldean, 100m-ko tunela zeharkatu ostean Saltoloboko errestabideraino (plano inklinaturaino) heltzen zan. Handik bat-batean 262m-ko garaiera galzen eban, Callejamala ibairaino. Eta handik ostera be trenbidez Castroraino.

Trenbide honen ganetik ibiliko gara gure ibilbidearen goiko aldean, sortzen zan tokiraino. Eskumatara itxiko dogu trenbidearen beste muturra (seinalea jarri dot). Handik, 100m-ko tunelaz beste aldean egoan haran berrenera jasten zan errestabidea.

Catalina meatzako kaltzinazino labak eta putzua

Ibilaldiaren hasieran ikusiko doguz. Ondoen kontserbatzen diren labak dira. Bertan burdinazko mea sartzen eben kare-harriaz batera burdinaren kontzentrazinoa handitzeko. Ondoan meatzak itxitako putzu handia dago.

Alengo hondakindegiak

Gunerik gorenean gagozala, Zorrolaseta munoan, Alen mendira begiratu eta hegalean hondakindegi handiak ikusiko doguz. Gura izan ezkero, haraino igo zaitekez, baina ez dago meatzen aztarna argirik.

Megalitoak

Inguru honetan, Alen-Betaio-Ventoso mendi-lerroan, Bizkaiko estazino megalitikoetarik garrantzitsuenetariko bat dago. Ibilaldi honetan ez dogu bisitatuko, baina, halan da guztiz be, gure bidetik hurrean dagozan batzuk markatu dodaz.
Waypoint

0000043

Waypoint

0000055


Nombre: Segmento: 1


Hora Inicio: 9:54 2 feb. 2020
Hora Fin: 13:45 2 feb. 2020
Distancia recorrida: 17,4km (03:51)
Tiempo en movimiento: 03:41
Velocidad media: 4,52 km/h
Vel. en Mov.: 4,71 km/h
Velocidad Máxima: 14,11 km/h
Altura Mínima: 121 m
Altura Máxima: 637 m
Velocidad Ascenso: 346,5 m/h
Velocidad Descenso: -395,8 m/h
Ganancia Altitud: 706 m
Pérdida Altitud: -703 m
Tiempo Ascenso: 02:02
Tiempo Descenso: 01:46

Waypoint

Alengo hondakindegiak

Waypoint

Alengo meatzarien herria

1 argazkia. 1910ko grebaren aldian. Argazkian, meatzariak ez eze, soldaduak (arropa argiz), Santanderretik ekarriak, kapitaina, txapelokerrak (zibilak, trikornio barik, sargentoak izan ezik), abadea 2 argazkia. Lurrin-makina finkoa. Langileak ez eze, orduko ugazaba, semeak eta enparauak. Argazkiok eta informazinoa Alengo herriko informazino-paneletik hartuak.
Waypoint

Castro Urdiales-Alen trenbidea

Argazkian Castroko kargalekua
Waypoint

Castro Urdiales-Traslaviña

Waypoint

Catalina meatzako putzua

Waypoint

Errestabidearen ondoko tunela

Waypoint

Ilso-Betaioko estazio megalitikoa

Waypoint

Kaltzifikazino-labak

Waypoint

Latrabeko tumulua

Waypoint

Meatzarien jantokia

Waypoint

Tres Piquillos-ko trikuharria

Waypoint

Alengo tunelak

Waypoint

Zorrolaseta

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau