Jaitsi

Distantzia

6,53 km

Desnibel positiboa

651 m

Zailtasun maila

Ertaina

Desnibel negatiboa

110 m

Gehieneko garaiera

660 m

Trailrank

35

Gutxieneko garaiera

56 m

Ibilbide mota

Norabide bakarra

Koordenatuak

213

Noiz igoa

11 de enero de 2021

Sortu zure ibilbide-zerrendak

Antolatu gogoko dituzun ibilbideak zerrendetan eta elkarbanatu zure lagunekin.

Lortu Wikiloc Premium Igo mailaz iragarkirik ez ikusteko
Sortu zure ibilbide-zerrendak Sortu zure ibilbide-zerrendak
Izan zaitez lehena txalotzen
Elkarbanatu
-
-
660 m
56 m
6,53 km

Ikusita 84 aldiz, jaitsita 1 aldiz

Nondik gertu: Montefuerte, País Vasco (España)

Buiako auzoan hasten den eta Pagasarriko tontorrean amaitzen den ibilbidea da. Buiako auzotik Bolintxurako bidea hasten da eta denbora batez ibili eta gero, Bolintxuko ur-jauzia aurkituko dugu.
Ondoren, Pagasarriko parkingera helduko gara eta hemendik, Pagasarriko tontorrean dagoen aterpetxera ailegatuko gara.
Aterpetxetik, Pagasarriko tontorrera helduko gara eta hortik, elurtegiak ikustera joango gara, gero iturrian ur pizka bat edaten amaitzeko.
Ur-jauzia

Bolintxuko ur-jauzia

  • argazkia Bolintxuko ur-jauzia
  • argazkia Bolintxuko ur-jauzia
Bolintxuko ur-jauzia izango da, hemen lehenengo gelditokia egingo dugu, eta Bolintxuko ur-jauzia aztertuko dugu , hau leku aproposa da urarekin eta naturarekin kontaktuan egoteko. Bilboko natura gune politeen artean aurkitzen da ur-jauzi hau.
Aterpea

Pagasarriko aterpetxea

  • argazkia Pagasarriko aterpetxea
  • argazkia Pagasarriko aterpetxea
Pagasarriko aterpetxea gure bigarren gelditokia izango da. Hona ailegatzeko pagasarriko aparkalekutik pasa egin beharko dugu eta gorantz igo. Hemen geldituko gara eta aprobetxatuko dugu zeozer jateko edo edateko aterpetxeak eskaintzen digun zerbitzuari esker; salda hartzeko, txorizozko eta tortillazko bokata bat jateko etab.. Barruan, neguan, sua egoten da, hotza egitekotan berotu ahal izateko eta egun euritsuetan aterpe on batez baliatu gaitezke.
Gailurra

Pagasarriko tontorra

  • argazkia Pagasarriko tontorra
  • argazkia Pagasarriko tontorra
Pagasarriko tontorra izango da hirugarren gelditokia, hemen gure ibilbidea ia bukatutzak emango dugu, hau oso leku polita da eta 673 metrotan dago kokatuta. Puntu honetatik ikuspegi ederrak ditugu. Bizkaiko mendi askoren tontorrak ikus ditzakegu, kartel batean marraztutak daudenak, errazago identifikatzeko, baita Bilbo osoa ikusi dezakegu.
Hondakinak

Elurtegiak

  • argazkia Elurtegiak
  • argazkia Elurtegiak
Tontorrera heldu ondoren, pixka bat gehiago ibili beharko dugu gure amaierako interes puntuak ikusteko. Metro batzuk jaitsi beharko dugu elurtegietara ailegatzeko. Ikusi dezakegunez, infraestruktura zaharrak dira. Hemen, aintzinean, elurra biltegiratzen zen gero izotzean bihurtzeko eta ondoren, izotz hori blokeetan zatitzeko eta saltzeko, baita janaria kontserbatzeko edo edaria hotz mantentzeko. Elurtegien beste erabilera arraro bat, osasun arazo batzuk tratatzeko erabiltzen zen, adibidez, sukarra izatekotan, gorputzaren tenperatura jaisteko edo kolpeetan “antinflamatorio” bezala. Haien erabilera XX. mendeko hasieran amaitu zen, hotz industriala erabiltzen hasi zenean.
Iturria

Iturria

  • argazkia Iturria
  • argazkia Iturria
Eta azkenik, gure ibilbidearen amaierara heltzeko, pagasarriko iturrira iritsiko gara. Iturri hau, “Fuente del Tarín” izena du. Izen hau, harpidedunak “Tarín” bat baino ez zutelako ordaintzen jarri zioten. Iturri honen ura, manantial natural batetik dator. Han burdinezko edalontzi bat ikusiko dugu, nahi izanez gero erosoago edateko. Ur hotza hartzeko aprobetxatu dezakegu, ibilbide guztia egin eta gero ondo etorriko zaigulako.
Aparkalekua

Pagasarriko aparkalekua

  • argazkia Pagasarriko aparkalekua

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau