Denbora  5 ordu 42 minutu

Koordenatuak 2113

Fecha de subida 13 de diciembre de 2016

Fecha de realización diciembre 2016

  • Valoración

     
  • Información

     
  • Fácil de seguir

     
  • Entorno

     
-
-
936 m
254 m
0
4,1
8,1
16,28 km

Bisitak 980, kokapena 43

Nondik gertu Ergoiena, País Vasco (España)

(eu)
Ibilbide Zirkularra: Ataun-Ergoiena (255 m)-Bernoako mendi lepoa (824 m)-Intsusburu (942 m)-Beotegiko Murkoa mendi lepoa (855 m)-Igartza (882 m)-Intzetako Gaina (873 m)-Muñaan (911 m)-Ataun-Ergoiena.

Gipuzkoaren hegoekialdean, bailara iztu eta luze batean kokatzen da Ataun. Hiru herrigune nagusiak, beste auzo batzuk eta banandutako baserriak osatzen dute udala. Errepide sare luze batek lotzen ditu denak. Hori dela eta probintziako herri luzeena dela diote. Agauntza errekak bitan banatzen du udalerria, San Martin herrigunean hasita Lizarrustiraino. Aralar hegomendebalego muturrak hartzen ditu errekarren eskubialdea. Ezkerraldean berriz Ataun-Burundako mendi gandorra luzatzen da Lizarrustitik Balankalekuraino (Etxegarate inguruak). Gipuzkoako Oria baliara eta Nafarroko Arakil baliara lotzeko erromatarren garaietatik erabili ohi da Ataungo pasabidea, Beasaindik Arbizura nolabait esateko.

Mendi malkartsuez inguraturik dago Ataun, nahiko basatiak, non nekazaritza, abeltzaintza eta baso ustiapenak bailaran egiten diren jarduera garrantzitsuenetakoak dira. Hau dela eta Gipuzkoako hoberen mantendutako mendi ingurugiroa aurkituko degu Ataungo bailaran. Udal lurreetatik ehuneko hirurogei eta hamazortzia basoa da. Baso hoien artean pagadi zabalak bezain ederrak daude, Aralarko magaletan eta Ataun-Burundako gandorran, denak Aralar Parke Naturalaren barruan. Baso hauek Gipuzkoa eta Nafarroko mugatik haratago hedatzen dira, Burunda eta Altzania aldera, Euskal Herriko baso hostotsuen zabalenetakoak sortzuz.

Mendizale, ibiltari eta landa giroa maite duten askok baliara honek eskeintzen dituzten aukerak aspalditik ezagutzen dute. Mendi horietan murgiltzeko sarbide asko daude non Lizarrusti mendatea da ospe gehien duena. Bertan aparkaleku eroso bat dago. Aralar Parke Naturaleko Parke-Etxeak ere hemen du egoitza, esparru honen aberastasun naturalak eta kulturalak ezagutarazteko lekua eskeiniz.

Lerro hauetan proposatutako ibilbidea ez da Lizarrustitik abiatzen, bailararen sakonatik baizik. Ergoiena auzoan hasita Ataun-Burundako mendi batzuen gailur eta pagadiak igarotzea da helburua, ia basoetatik atera gabe. Auzo hau Lizarrustiko bidearen ondoan dago San Gregorio herri gunea pasa eta gero, sagardotegia dago bertan.

Lizarrustira doan errepidetik 700 m igaro ondoren Atxurreneako zubia pasa behar da. Segidan, ezkerretik, Agauntza errekaren ezkerraldetik doan bidea jarraituz Bernoako Galtzadaren bila joango gera. Txabola haundi batera iristen da bidea, Kaxetatik (Lizarrusti mendatearen hasieratik) datorren Bernoako Galtzadarekin bat eginez. Ondo balizatutako bidea da eta Bernoako mendi leporaino nahiko aldapatsua da. Mendi maldaren erdiraino edo baso itxiak eta ozpelak daude. Pinudiak eta beste hostozabaleen espeziek, haritzak eta gaztaionondoak. Azkeneko hauek garai bateko gaztainadien ondarrak dira, ale batzuk tamaina haundikoak dira eta oso zaharkituta daude. Goiko pagadietara iritsi arte ohianpe landaretsua dago igarotze zailarekin bidetik irten ezkero.

Bernoako mendi lepora ailegatzen da azkenean. Hemen lau bide nagusien bidegurutze dago. Alde batetik Lizarrustira doan Pr Gi2001 bidea, Bernoako Galtzarekin batera kaxetatik datorrena. Bernoako Galtzadak mugatik behera jarraitzen du Burunda aldera jetsiz. Bestetik, Hiru Tenpluen Bidea (Gr 121, Lizarrusti-Etxegarate zatia) eta Euskal Herriko Ur-Mugaren Bidea (Gr 12, Igaratza-Otzaurte zatia) hemendik pasatzen dira bateratuta. Azkeneko hauetatik izango degu txango honen jarraipena. Bideak mugarrien lerroa jarraitzen du tarteka alanbrada batearen ondotik, ondo balizatuta. Bi puntutan utziko degu bide hau. Aurrena basoan zehar Portuzargaineko trikuharriei bisita egiteko eta bigarrena Intzetako Gainara igotzeko hau ere biderik gabekoa. Behin Muñaan zapaldu eta gero Atzera bueltatu behar da Ergoienara jeisteko dagoen bideraino.

Azkeneko puntu hontatik Ergoienara jetsi bitartean balizatu gabekoa bideak izango ditugu, tarteka basoan zehar ere bai. Hondatutako txabola batzuen ingurutik pasatzen da tracka, pago artean daude maldaren erdi aldean. Beherago, basa bidearen amaieran, heiztarien etxe bat dago. Etxe horretatik Ergoiena auzora doan porlanezko pista segituz emango diogu amaiera ibilbide erakargarri honi.

Orokorrean erabilitako bideak eta basoan zehar egindako tarteak nahiko garbiak dira. Aurtengo Abenduaren erdialde hontan hezetasun franko dago, lokatz puntuarekin eta zenbait lekuetan horbelaz estalirik. Beste bi aipamen gehiago egingo ditut. Intzetako Gaina gainditzeko biderik ez dago, tarteka alanbre hesiak pasatzen dira eta sasi multzo tinkoen artean bidea jorratu behar da. Azkeneko elurteak landaretza zapalduta utzi zuen igarobidea erraztuz. Mendi honen goipartea pagadi garbia da, sasirik gabea; bere tontor laua eta zabala zapaltzeko aukera izango degu tarte deseroso hau pasa ondorenb. Bigarren aipamen amorragarria mendi motoen kontua da. Intsusburutik Intzetako Gainaren bitarteko zatian sekulako triskantza egiten ari dira ibilgailu zaratatsu hauek, ia pasa ezineko lokatz putzuak sortuz. Eta ez hori bakarrik, egun hontan biderik gabe, pagadietan zehar ere ikusi nituen. Zinez gogaikarria!!!

PD: Ataun-Burundako gandorran zehar, mugarrik aparte, monumentu megalitikoz josita dago. Horietako batzuk ikuskatzeko aukera izango degu ibilbide gomendagarri hontan.

(es)
Ruta circular: Ataun-Ergoiena (255 m)-Collado de Bernoa (824 m)-Intsusburu (942 m)-Collado Beotegiko Murkoa (855 m)-Igartza (882 m)-Intzetako Gaina (873 m)-Muñaan (911 m)-Ataun-Ergoiena.

Ataun es una localidad situada en un largo y estrecho valle al SE de Gipuzkoa. Está formado por tres núcleos urbanos, sus barrios y sus caseríos. Están comunicados entre sí por unos 16 km. de carretera, por eso tiene fama de ser el pueblo más largo de toda la provincia. El río Agauntza que nace en las estribaciones de la Sierra de Aralar divide en dos los terrenos del municipio desde el barrio San Martin hasta el puerto de Lizarrusti. El extremo E de la Sierra de Aralar ocupa los terrenos de la margen dcha. y el cordal Ataun-Burunda se extiende por su margen izda. desde Lizarrusti hasta Balankaleku (en las inmediaciones de Etxegarate) . Desde la época romana esta zona ha sido utilizado como vía de comunicación entre el valle del río Oria y el corredor del río Arakil, en el centro de la Barranca Burunda Navarra. Es decir desde Beasain a Arbizu pasando por el puerto de Lizarrusti.

La escasez de terreno industrial en el fondo del valle, las fuertes pendientes y el caracter en general abrupto y semisalvaje de los montes que rodean esta localidad han ayudado a mantener los usos tradicionales de sus terrenos. De esta manera nos encontramos con uno de los entornos naturales mejor conservados de Gipuzkoa. Entre esta riqueza destacan los extensos y espectaculares hayedos que ocupan las cotas altas, entre cuyos barrancos fluyen regatas impolutas. La mayoría de estos bosques están dentro de los límites del Parque Natural de Aralar y tienen continuidad fuera de él adentrándose en la vecina Navarra formando así una de las mayores extensiones forestales de frondosas del País Vasco.

Esta zona es muy conocida y estimada tanto por montañeros como por los amantes de lo rural y montano. Los accesos a estos montes de Ataun son numerosos pero el más conocido es, sin duda, el puerto de Lizarrusti (622 m) que cuenta con un aparcamiento. Aquí se sitúa también el Centro de Interpretación del Parque Natural de Aralar donde se dan a conocer las valores naturales y culturales de estos parajes.

La propuesta de esta ruta enminentemente forestal no parte de Lizarrusti sino que se añade a la lista de las que acceden al cordal Ataun-Burunda subiendo desde el fondo del valle. Ergoiena es el punto de partida, un barrio que está en el tramo de carretera que va hacia Lizarrusti, después de pasar por el núcleo urbano de San Gregorio y también conocido por su sidrería.

El recorrido comienza por carretera en dirección Lizarrusti. Son unos 700 m hasta el caserío Atxurrenea por una carretera con poco tráfico pero sin arcénes (ojo!!!). Después de cruzar el puente sobre el río Agauntza se sigue un camino por la otra orilla que nos llevará a enlazar con la antigua Calzada de Bernoa que sube desde Kaxeta (cruce con el barrio de Aia al comienzo del puerto de Lizarrusti). El camino pasa al lado de una chabola grande donde comienza la ascensión al cordal por esa empinada calzada bien balizada que nos llevará hasta el collado de Bernoa. En este tramo veremos como van cambiando las especies forestales a medida que se gana altitud. Las primeras repoblaciones de coníferas dan paso a rodales de frondosas que cuentan, entre otros, con buenos ejemplares de roble. Más adelante llamarán nuestra atención lo que queda de los antiguos castañares que cubría la zona, con árboles viejísimos casi monumentales pero en no muy buen estado. Hasta poco más de media ascensión los bosques que cruza la calzada son sombríos y presentan un sotobosque bastante enmarañado e casi impracticable. Unas "zetas" más arriba, ya inmersos en los espléndidos y mucho más despejados hayedos, se llega al Collado de Bernoa.

En el collado se cruzan varios caminos conocidos. Por un lado el Pr Gi 2001 que utiliza este tramo de la Calzada de Bernoa hasta el collado y luego continúa hacia Lizarrusti por el cresterío. Por otro la propia calzada que tras pasar la frontera con Navarra continúa bajando hacia la Burunda. Y por fin los caminos balizados Gr 121 (Ruta de los tres Templos, tramo Lizarrusti-Etxegarate) así como el Gr 12 (Ruta de la Frontera Fluvial de Euskal Herria, tramo Igaratza (Errenaga)-Otzaurte.

Esta ruta sigue los Gr hacia Etxegarate que discurre cerca de la alambrada y los mojones que separan las dos provincias, saliéndo y volviendo de ese camino un par de veces. Una para visitar los dólmenes de Portuzargaina y otra para acceder a la cumbre de Intzetako Gaina. Se llega hasta Muñaan y se desanda el camino hasta un cruce con alambrada. En este punto se abandonará definitivamente este tramo balizado para bajar hacia Ergoiena en dirección N.

Para esta bajada se utilizan caminos y senderos más o ménos evidentes con algún corto tramo bosque a través. A medio camino se pasa por un grupo de antiguas txabolas derruidas y más abajo se sale a una casa de cazadores, al final del bosque, cuya pista de cemento llega hasta el barrio Ergoiena.

Los caminos, senderos y tramos monte a través recorridos son cómodos y limpios en su mayoría. Aunque, en estas fechas de Diciembre y debido a su orientación N el terreno suele estár muy húmedo encontrándose un plus de barro en muchos puntos de las umbrías, a veces oculto bajo las hojarasca. Sólo destacaría dos excepciones "incómodas". En la subida y bajada de Intzetako Gaina no hay camino evidente y el bosque es bastante cerrado al principio. Luego se aclara un poco pero se ven grandes manchas de zarzas que se deben sortear para acceder a la cumbre, que está en una área mucho más limpia. También hay que buscar los pasos de alambrada (3 en este track). Este Otoño tras la última nevada la vegetación estaba aplastada y el avance no era tan dificultoso. El otro incordio son los tramos de barro provocados por el paso habitual de motos todo terreno que están destrozando, sobre todo, el camino entre Intsuburu e Intzetako Gaina. Ese día también circulaban fuera del camino entre los hayedos, una pena de ruidosa insensatez.

PD: Todo el cordal de Ataun-Burunda está salpicado de restos megalíticos, algunos de los cuales tendremos la oportunidad de observar a lo largo de esta interesante y recomendable ruta
Alambrada
2 alambradas una tras otra
Paso de alambrada en el Gr12-Gr121
Caserío Atxurrenea-Puente sobre el río Agauntza
Dolmen Beotegi
Collado de Beotegi Murkoa
Calzada de Bernoa+Pr Gi2001
Calzada de Bernoa+Pr Gi2001
Collado de Bernoa
Dolmen Bernoa
Parque Natural de Aralar-Ruinas de chabolas
Cruce Muñaan-Ergoiena
Dolmen Intxusburu
Barrio Ergoiena
Riachuelo al comienzo de la subida
Dejar el camino, bajada por la dcha.monte a través
Desvío por la derecha bajada a Ergoiena
Cruce con la calzada de Bernoa que viene de Kaxeta
Casa de cazadores, pista de cemento a Ergoiena
Pasar el puente de Atxurrenea y camino por la otra orilla del río Agauntza hacia la calzada de Bernoa
Igartza
Dolmen Igartza 2 Mendebalde
Intsusburu
Bosque anterior a la cumbre de Intzetako gaina
Intzetako Gaina
Dolmen de Larreluze
Dolmen Portuzargaina 1 Ekialde
Dolmen Portuzargaina 2 Mendebalde

2 iritzi

  • [email protected] 01-mar-2019

    He realizado esta ruta  verificado  ver detalle

    Bastantes csminos poco definidos y la bajada del collado a la pista algo complicado,pero..... asi es la montaña, gracias es una zona que no conocíamos

  • argazkia zesar

    zesar 08-mar-2019

    Siempre llevo un track de referencia en mi GPS por sendas y caminos más o menos conocidos pero, a veces, la mera curiosidad me lleva a salir de ellos...y tirar monte a través...atajar, alargar...me encanta...como en este caso. Normalmente suelo advertir si hay algún punto de paso conflictivo o de riesgo...En este caso la poca definición y la fuerte pendiente de ese tramo añaden ese punto de dificultad que mencionas...pero como tú dices, así es la montaña. Gracias por tu aportación a.apaolaza

Si quieres, puedes o esta ruta