Koordenatuak 671

Fecha de subida 24 de noviembre de 2018

-
-
1.415 m
490 m
0
5,7
11
22,91 km

Bisitak 46, kokapena 2

Nondik gertu Guriditegi, País Vasco (España)

(2018-04-22) Egun osoko mendi ibilaldia Urola ibaiaren iturburuko mendizerran.

Ibilbidea Brinkolako trenbidean abiatzen da eta Oazurtzako mendirako bidea jarraitzen dugu igoera lasaian, hemendik Andraitzerako bidea hartzen dugu Mearreko Pasabidetik. Tarte honetan igoera gogorragoa da baina baita gozagarriagoa ere baso eta harkaiztegi ondotik.

Behin Andraitzeko tontorra zapalduta, Artzanburu arteko mendizerrako tontor txikiago guztiak zapaltzen joango gara, adib. Aizkolandi, Zulagaizto, etab.

Artzanburu aldera iritsita, atseden bat hartu eta zerbait jateko unea da.
Ondoren Biozkornako Lepotik egingo dugu jeitsiera, goizean ibili garen mendizerraren magalean behera. Inguru honetan du iturburua Urola ibaiak ere, pare bat iturri ere ikusiko ditugu bidean freskatzeko aukera eskaintzen dutenak.

Amaiera aldera Intzuzaetako Lepotik, aukera dago abiapuntura jeisteko edo Oamendi aldetik itzulia eginez jeistekoa, nik bigarren aukera hau egin nuen, bertan dauden trikuharri batzuk ikusteko asmoz.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta