Denbora  3 ordu 55 minutu

Koordenatuak 1686

Noiz igoa 10 de diciembre de 2016

Noiz egina diciembre 2016

  • Balorazioa

     
  • Informazioa

     
  • Erraza jarraitzeko

     
  • Ingurunea

     
-
-
438 m
-66 m
0
3,2
6,5
12,99 km

Bisitak 887, kokapena 17

Nondik gertu Zabaleta, País Vasco (España)

Lasarte-Oriara iristen zen Plazaolako trenaren arrastotik eman ditugu lehen urratsak . Argiztatutako tunela zeharkatu eta apenas aldaparik gabe aurrera egin dugu bidegurutze batera heldu arte. Puntu honetan, Azkorte aldera zuzentzen den bidetik altuera hartuz joan gara. Erraz iritsi gara Azkorteko ermitaren ondora. Puntu honetatik, ataka igaro eta xenda hestu batetik gorantz egin dugu aldapa pikoan zehar. Azken zatia ote arten bete dugu eta konturatu orduko Buruntzako erpin geodesikoaren ondora igo gara. Metro batzuk aurrerago gurutze erraldoia eta buzoia.
Bertatik dagoen ikuspegiaz gozatu eta gero, Andoain aldera zuzentzen den xendatik beherantz egin dugu. Berehala, eskuinetik irekitzen den bide zabaletik San Roke ermita txikiaren ondora jaitsi gara aterpe eder bat atzean utzi eta gero. Xendak sigi-sagan harrobiaren ondotik marrazten da eta gero pinudian murgildu gara. Altuera erraz galdu eta eskuinerantz jo dugu Buruntzako magala zeharkatzen duen bidetik.
Berriro Azkorteko ermitaren ondora itzuli gara eta igotako bidetik jaisten hasi gara, baina berehala ezkerretik ateratzen den beste bidetik aldapan behera egin dugu. Errepide batera iristean hau utzi eta eskuinetik dagoen aldapatik Benedikako tontorrera igo gara. Bertan 2012an jarritako buzoi berria. Xendaren norabidean altuera galdu dugu erraz Ierdiko lepora ailegatu arte. Puntu honetan eskuinerantz jo eta berehala, zelaian zabaltzen den bide zabaletik errekaren ondoraino jaitsi gara baratz artean. Lehen etxeen ondotik pasa eta eskuinetik igotzen den bidetik berriro Plazaolako trenaren ibilbidera igo gara. Tunela igaro eta abiapuntura iritsi gara.

1 komentario

  • argazkia iñi gomez

    iñi gomez 19-jul-2019

    Ibilbide hau egin dut  egiaztatua  Gehiago ikusi

    Muy chulo

Nahi izanezkero edo ibilbide hau