Denbora  5 ordu 22 minutu

Koordenatuak 1062

Fecha de subida 15 de agosto de 2016

Fecha de realización agosto 2016

-
-
1.767 m
1.123 m
0
2,8
5,7
11,32 km

Bisitak 459, kokapena 20

Nondik gertu La Concha, Cantabria (España)

El Bernacho izenez ezagutzen den tokian hasten da ibilbidea. Hasiera batean basotik eta lepo aldera iristen goazela jada itzalik gabe, zailtasun berezirik gabe harrapatzen dugu lepoa. Bertan, Castro Valnera seinalea jarraituz pasabide bat aurkituko dugu eta bistan agertzen zaigun tontorreraino igoko gara. Bertatik bistak ikusgarriak dira.
Ondoren, jaitsiko gara lepo bateraino eta bertatik hasiko dugu Pico la Mielen igoera. Aldapa gogorrak ditu baina zailtasun teknikorik gabe. Tontorretik jaisteko aukeratu genuen bideak hasieran ez du zailtasunik, baina halako baten bidea desagertzen da eta erreka lehor bat jarraituz jaitsi ginen baina bide markaturik gabe (urrutira ikusten da eta antzeman daiteke hartu beharreko bidea). Berriz bidezidor batekin bat egin genuen eta hau jarraituz kotxera ongi bueltatu ginen. Azken zati luze batean txilarra ugari dago eta praka luzeak oso gomendagarriak dira.
Koba
Castro Valnera
Pico la Miel

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta