Izan zaitez lehena txalotzen
Ikusita 58 aldiz, jaitsita 0 aldiz
Nondik gertu: Las Arenas de Cabrales, Asturias (España)
Cuetonera joateko zioen artean hauek aurki ditzakegu: ibilaldi luze eta igoaldi handia izatea, ikuspegi zabal zabalak izatea ibiltzen garen bitartean eta bakoitzak gura duena, Europako Gailurren ikuspegirik erakargarrienetako bat izatekoa tontorretik izango duguna tartean. Ibilaldia Arenasetik Sotresera doan errepidearen hasieran dagoen zubia zeharkatu barik ondoan agertzen den aldaian hasten da. Gastainondoz betetako basoa gozatuko dugu eta laster, unairen etxola baten ondean aska bat aurkituko dugu. Metro batzuk aurrerago errepidea ezkerrerantz hartuko dugu eta tarten baso tartean ikuspegiak izanik Humanesko lepora iritsiko gara. Aldaiari jarraituz zidor bat irekitzen da ezkerretara iturria eta aska atzean utziaz. Sigi saga jarraitzen du zidorra Busnuevuko atakaraino. Ezkerretara egingo dugu ataka atzean utzirik eta zeharbide luze bat zapalduz eskerrean izango dugu Ponceboseko errepidea eta eskuinean Coronas mendi borobilla. Dubrielluko eta Ostandiko unai etxolak atzean utzita arrakala zabal baterantz abiatuko gara eta, aldapa igotzean, astiro astiro hasiko dira agertzen Europako Gailurren erdialdeko mendi harkaiztsuak. Belardi batetik hasieran eta harri eta belarren arteko arbelbideak eta giza bideak jarraituz, beti gailurrak gure eskumaldean, iritsiko gara Cuetongo tontorrera. Ibilbide beretik itzuliko gara Arenasera.
Argazkia
Zubia zeharkatu barik eskuinera
Argazkia
Loreak eta mendiak
Argazkia
Urrielluko gailurra
Argazkia
Juan robreko mendilerrotxoa
Argazkia
Iturria eta zidorra
Argazkia
Buenuevuko ataka
Argazkia
Dubrielluko borda zaharrak
Argazkia
Ostandiko bordak (arrakalarantz)
Argazkia
Belarditik gora behien eta harkaitzen erresumetarantz
Argazkia
Cuetongo tontorra
Argazkia
Cuetongo pikotxa
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak