-
-
255 m
0 m
0
5,2
10
20,95 km

Bisitak 57, kokapena 1

Nondik gertu Deba, País Vasco (España)

Ibilbidea gutxi gorabeherakoa da. GPSrik ezean eskuz markatua. Debatik Santa Katalina baselizara igo behar dugu hondartza ondoko tunela baino lehenago dauden etxeen ondoko bide debekatutik. Marka gorri eta horiari jarraituz. Santa Katalina baselizara iritsi ostean, maldan behera egin eta errepidea zeharkatu behar da. Garai bateko Euskotrenen bideari jarraitzeko gomendioa irakurri dugu, baina guk bide horri beharrean, nazionaletik egin genuen. Arriskutsu samarra, autoek abiada handia hartzen dute. Komenigarria ohiko bideari jarraitzea. Itziarrera iritsitakoan Itsaspe auzorantz egin genuen, Itsaspe kanpinera iritsi aurretik, Geoparkearen bidea hartu genuen, Ametsa baserri ondotik. Sakoneta hondartzarako bideari jarraitu. Ibilbide honetan kolore zuri eta gorriari jarraituko diogu. Guk itsasertzetik egin genuen. Zumaiara iritsitakoan, Santiago hondartzarantz abiatuko gara, baina nazionalari jarraika, Zarautzerako ibilbidea hartuko dugu, Askizu auzotik. Antza denez, bide bat baino gehiago daude aurretik ezagutzen genuena (Getaria ia barrutik) ez genuen egin oraingoan, Talaiako bideari jarraitu genion eta Meaga bidearen zati bat zeharkatu genuen. Informazio gehiagorako ikusi Deba-Zumaia eta Zumaia-Zarautz ibilbideetan dioena. Guri lagundu zigun. Dena dela, azkenean bi bideak elkartzen dira.

1 comentario

  • stikstak118 27-jul-2015

    Ibilbidea gutxi gorabeherakoa da. GPSrik ezean eskuz markatua.

    Debatik Santa Katalina baselizara igo behar dugu hondartza ondoko tunela baino lehenago dauden etxeen ondoko bide debekatutik. Marka gorri eta horiari jarraituz. Santa Katalina baselizara iritsi ostean, maldan behera egin eta errepidea zeharkatu behar da. Garai bateko Euskotrenen bideari jarraitzeko gomendioa irakurri dugu, baina guk bide
    horri beharrean, nazionaletik egin genuen. Arriskutsu samarra, autoek abiada handia hartzen dute. Komenigarria ohiko bideari jarraitzea.

    Itziarrera iritsitakoan Itsaspe auzorantz egin genuen, Itsaspe kanpinera iritsi aurretik, Geoparkearen bidea hartu genuen, Ametsa baserri ondotik. Sakoneta hondartzarako bideari jarraitu. Ibilbide honetan kolore zuri eta gorriari jarraituko diogu. Guk itsasertzetik egin genuen.

    Zumaiara iritsitakoan, Santiago hondartzarantz abiatuko gara, baina nazionalari jarraika, Zarautzerako ibilbidea hartuko dugu, Askizu auzotik. Antza denez, bide bat baino gehiago daude aurretik ezagutzen genuena (Getaria ia barrutik) ez genuen egin oraingoan, Talaiako bideari jarraitu genion eta Meaga bidearen zati bat zeharkatu genuen.

    Informazio gehiagorako ikusi Deba-Zumaia eta Zumaia-Zarautz ibilbideetan dioena. Guri lagundu zigun.

    Dena dela, azkenean bi bideak elkartzen dira. /outdoor-trails/deba-itziar-zumaia-zarautz-10307737#wp-10307748

Si quieres, puedes o esta ruta