Zailtasun maila   Ertaina

Denbora  7 ordu 20 minutu

Koordenatuak 500

Fecha de subida 16 de febrero de 2017

Fecha de realización febrero 2017

-
-
943 m
320 m
0
6,6
13
26,46 km

Bisitak 325, kokapena 8

Nondik gertu Delika, País Vasco (España)

Delika auzotik urtengo dogu , zeharkatu dogu trenbidea eta mendiko pista bat hartunda heldu gara Bagate lepora (Unza herritik hurbil). Hemendik pista luze batek eroan gaitu Nerbioi errekaren iturriburura, aukera bi dagoz edo jarraitu pista edo arroilaren ertzetik, izugarrizko haizea eta hotza egin dabenez alde batera eta bestera ibili gara.

Heldu garenean iturriburura ikusi dogu ze ur gutxi daroan erreka, hemen egin dogu bat GR282 gaz eta hurrengo gunea izan da Santiagoko otsoen eta artzainen monumentora.

Behin helduta begiratokira bakarrik izan aukera ikusteko urjauzi mehe bat, baina beste aldetik eguraldia aldatu egin da eta hemendik aurrera oso atsegina izan da landa/baso haietatik ibiltzea.

Orain bai arroilaren hertzetik heldu gara Santiago/Arando gailurrera eta hemendik Orduñako mendikatera.

Hemendik pista luze bat doa Txarlazoraino, tartean izan dogu aukera ikusteko “Pico Fraile” (naturaren gune berezia).

Gure aurrean Txarlazo gailurra eta han dago Orduñako monumento ezagunena.

Bakarrik geratzen yazku jeistea Orduñaruntz baina gure asmoa izan da Tertangara heltzea, hori dalata pixka bat aldrebestuta ibili gara, behin norabidea konponduta heldu gara Tertangara eta jarraian Delikara
  • argazkia Nerbioi jaiokera
  • argazkia Nerbioi jaiokera
  • argazkia Nerbioi jaiokera
  • argazkia Santiago otsoen gunea
  • argazkia Arando /Santiago
  • argazkia Orduñako portua
  • argazkia Txarlazo
  • argazkia Tartanga

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta