-
-
2.634 m
2.030 m
0
2,7
5,4
10,74 km

Bisitak 1631, kokapena 27

Nondik gertu Miscì, Trentino - Alto Adige (Italia)

2ª (6-7-2014) Genova aterpea – Firenze aterpea
Behin aztertuta zelakoa diren bideak, seinaleak…lehenengo lana da prestatzea ze numeroak tokatzen yazkuz egunez-egunez; gaurkoa ikusi dogu dala 3 heldu arte aurtengo aterpera, gutxi gora behera badakigu baita ere zer nolako desnibelak izango doguz.
Oso goiz argitzen da eguna eta hori dalata hasten direnerako gosaria emoten (oso zehatzak dira ordutegiagaz, bai afaltzeko, bai gosaltzeko), motxilak prestatu, gosaldu eta derrigorrezko argazkia atera ondoren aterpearen aurrean (Torren ohitura izan da beti hau egitea eta bera nahiz eta aurten ez etorri jarraitu dogu beren “aginduagaz”) bagoaz bidearen bila, oso hurbil dago bide-zidor galanta, bidetik oso ondo ikusten da atzoko lepoa , baita ere landak ederrak txabolaz beteta.
Bidea oso mantso igoten doa, gu ere oso poliki goaz, hasieran gure inguruko mendia bedarduna da baina laster sartzen gara harridun mendian eta “nebero” batzuk pasatu ondoren heltzen gara Furc Putiaren lepora, geldiune bat ikusteko zer utzi dogun gure atzean, arnasa hartun eta gaurko lepo potoloruntz abiatzen gara, ez dakigu zer aurkituko dogun bidean baina ziur gaude edurra izango dogula azkenengo aldapan.
Orkon gure aurretik doa eta hasten garenean ikusten lepoa, bidea, edurra han daukagu gure zain laguntzeko bidea egiten edurretan, hasikeran pentsatzen dogu obeago izango zala harrietatik igotzea baina eta behar bada arrisku gutxiago bai baina zailago igotzeko; nik erabakitzen dot jarraitzea harrietatik eta beste guztiak edurretan, azkenenan denok egiten dogu bat Furc de Roa lepoan.
Gure aurrean bailara luze bat eta eskuman eta ezkerran izugarrizko mendiak jostorratza modukoak eta Ferratagaz beteta (Saas Rigais….) baina gure gaurko helburua aterpe Firenzera heltzea da eta horretarako jarraitzen dogu 3 bidea eta laster aurkitzen gara bailararen harrizko erreka baten eta aurrez-aurre aterpea.
Orkonek erabaki deu egitea lepo batzuk eta beste guztiok bitartean antolatu ondoren gure bazkaria, logela….erabakitzen dogu ibilaldi bat emotea jarraitzen beste bide batzuk 1 bidetik heldu arte Seceda gunera.
Denok geratu gara liluratuta han daukagu paisaigaz, landak, txabolak…
06-JUL-14 7:41:14
06-JUL-14 8:06:19
06-JUL-14 8:28:01
06-JUL-14 10:28:16
06-JUL-14 12:06:00

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau