-
-
2.352 m
1.549 m
0
6,9
14
27,5 km

Bisitak 891, kokapena 18

Nondik gertu Pramauron, Trentino - Alto Adige (Italia)

3ª (7-7-2014) Firenze aterpea – Palladi aterpea
Gaurko etapa luzea izan da baina beste aldetik oso atsegina ibiltzeko, aterpetik urten eta jeitsiera luze bat egin behar dogu horretarako hartzen dogu bide 3, baso barrenetik doa , zati batzuetan pista bat eta beste batzuetan baso zidorrak, horrela heltzen gara Selva-Gardenaren herri batera Wolkenstein, oso txukuna, hangoko herri tipikoa (loraz beteta, etxe guztiak zainduta…) era guztietako mendizaleak dabiltzate kaletik eta gu nola ez etaparen lehenengo kafea, tartean Orkonek egiten ditu erosketa batzuk eta jarraian teleferikoa hartzera, asko dagoenez honen izena Ciampinol.
Epe laburrean izugarrizko desnibela egiten da teleferikoren esker eta gure aurrez Sasso Piatto y Sasso Lungo mendi kateak, gure plana izango da heure biak inguratu (ipar partetik lehenengo eta ego aldetik gero), horretarako hartzen dogu bide 21A, baina laster bat egiten dogu 526 bideagaz heldu arte Vicenza aterpera doan bideagaz, hemen hartun behar 527 heldu arte Sasso Piato aterpera; bidea leku desberdiñatik doa, harrizko bidea, basoa eta gero landetatik , esan behar da momentu batzuetan jendeagaz topo egiten dogula baina heltzerakoan esan doten aterpera izugarrizko euri zaparradak harrapatzen gaituztela, pixka bat jan eta hemen 557 bidea (Friedrich August dauka izena); bide honetan ikusten doguz lehenengo edelweissa , euri zaparradak jarraitzen dabe eta sartzen gara Sandro Pertini aterpean pixka bat baretu arte, pixkana-pixkanaka hurbiltzen ari gara Passo Sella tokira baina berriz euria dalata sartzen gara Valentini aterpean, esan behar da hemen inguruan jende pilo bat dabillela teleferikoak dagozelako.
Hurrengo bidea 655 heldu arte Lago Biancora , hemendik pasatzen da Paso Pordoira doan kotxen bidea; uzten dot orainarte izan dogun zalantza bakarra hemen izan dala, ez dogu ikusten nun dagoen gure aterpera doan bidea, zergaitik? Ez dago markarik ezta aterpen izenarik hotel bat dalako, hartun behar da Boez mendira doan bidea, aldapa txiki bat baso barnetik eta leku ederra lo egiteko, afaltzeko eta gainera aukera daukagu lehortzeko erropak eta horrela 3 eguneko erropak garbitu egiten doguz.
Berriz hasten garenean afaltzen izugarrizko euri zaparradak baina oraingoan ez da momentu batekoa baizik eta hurrengo egunean izango da gure kidea.
Gure ibilaldia aurrera doa eta gero ta gehiago ikusten gagoz aukera pilo bat dagozela joateko leku desberdinetarako, ez dagoz aldapa latzak eta gero eta gehiago ohitzen ari gara bide zenbakiekin.


Waypoint

Rif.Firenze

07-JUL-14 7:47:29
Waypoint

Rif.Juac

07-JUL-14 8:16:45
Waypoint

Selva Gardena

07-JUL-14 8:53:35
Waypoint

Telef.Ciampinol

07-JUL-14 9:32:21
Waypoint

Ciampinol

07-JUL-14 10-24-30AM
Waypoint

Desbiderapena

07-JUL-14 10:52:51
Waypoint

Rif.Vicenza bidea

07-JUL-14 11:09:15
Waypoint

Piza da Uridl

07-JUL-14 12:04:00
Waypoint

Rif.Sasse Pialto

07-JUL-14 13:10:13
Waypoint

Friedrich August bidea

07-JUL-14 13:50:10
Waypoint

Rif.Sandro Pertini

07-JUL-14 14:09:03
Waypoint

Lupo Bianco

07-JUL-14 16:48:02
Waypoint

Rif.Pallidi

07-JUL-14 17:26:33
Waypoint

Rif.valentini

07-JUL-14 15-24-30PM

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau