-
-
2.502 m
1.219 m
0
7,6
15
30,57 km

Ikusita 926 aldiz, jaitsita 16 aldiz

Nondik gertu: Pian Falzarego, Veneto (Italia)

6ª (10-7-2014) La Gallina Aterpea – Faloria aterpea
Aterpetik urten dogun errepidetik heltzeko Passo Falzaregora, hemen hasten bait da igoera Forc Travenanzesra, eguraldi iluna, hotza, eta mendiak behelaino azpian; gaurko bidea 401 heldu arte Cortina ingurura, gure aurrean 500m igoera oso ondo eginda, zig-zag bat; momentu batean dago aukera igotzeko Lagazuoi aterpera (emoten deu hemendik lehenengo gerra mundialan borroka gogorrak egon zirela), gu jarraitzen dogu gure zenbakia eta laster bagaude lepoan, edurtuta dago, eguraldia eskasa baina gure aurrean izugarrizko bailara, “kanoi” bat antzekoa, bidearen inguruan izugarrizko haitzak, pixkanaka-pixkanaka hasten gara jeisten geratzen yazkuzen 1000m, hasieran bide zidorra erreza gero basoa baina laster erreka bategaz egiten dogu topo eta lehenengo arazoak zeharkatzeko, batzuk aprobetxatuz han dagozen zuhaitz adarrak, harriak…beste batzuk ortozik ipini eta aterpeko zapatillagaz errekara, eskerrak gero errezagoa izan dala zeharkatzea izan doguzen oztopoak, behin erreka istutzen danean bidea beren eskumatik doa eta ziztu batean heltzen gara Ur jauzi batera: Fanes, argazki batzuk atera eta aurrera, laster zementozko errepidea eta hemendik Km. batzuetara Cortina.
Zalantza bat izan dogu, zelan hurbildu herrira jakinda hartun behar dogula teleferiko bat eta honek ordutegi zehatz bat daukala, azkenean erabaki dogu egitea azkenengo 4-5 Kmak autobusez, heldu gara Fames auzora eta hemen esan euskuen ordubete inguruan etorriko zala ; tartean panini bat jan dogu eta herrira, buelta bat Cortinatik, erosketa batzuk…eta harrapaladan teleferiko bila azkenengoa 4,30 zalako eta gu pentsetan 5 tan zala.
Igotzeko sistema hau oso erreza da nahiz eta garestiago izan, 800m desnibela eta bagaude aterpean, izugarrizko haundia da, ikuspegi ederra…eta gu bakarrik gaude.
Komentu behar da trokatik egon garenean gure GPSak batzuetan galdu egin duela sateliten informazioa eta emoten euskuen km pilo bat egin doguzela, baina ez dago arriskurik galtzeko bidea.

Waypoint

Rif La gallina

10-JUL-14 7:26:12
Waypoint

Paso Falzarego

10-JUL-14 7:39:40
Waypoint

Rif.Lagazuoi bidea

10-JUL-14 8:25:16
Waypoint

Travenanzes lepoa

10-JUL-14 8:46:05
Waypoint

Travenanzes borda

10-JUL-14 9:56:38
Waypoint

Erreka zeharkatu

10-JUL-14 10:37:54
Waypoint

Bide Gurutze

10-JUL-14 12:05:36
Waypoint

Zubia

10-JUL-14 12:16:24
Waypoint

Ur jausia Fanes

10-JUL-14 12:35:18
Waypoint

Ur jausira joateko

10-JUL-14 13:00:48
Waypoint

Podestagno

10-JUL-14 13:20:32
Waypoint

Fiames auzoa

10-JUL-14 13:50:48
Waypoint

Cortina

10-JUL-14 16:29:34
Waypoint

Faloria

10-JUL-14 16:40:45

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau