-
-
2.467 m
1.485 m
0
4,3
8,7
17,3 km

Bisitak 1206, kokapena 23

Nondik gertu Giralba, Veneto (Italia)

9ª (13-7-2014) Lavaredo aterpea – Tri Scarpieri aterpea
Urten baino arinago susmoa neukan izango zala azkenengo etapa, alde batetik etapa hau erreza zalako, beste aldetik hurrengoa laburra zalako eta gainera mapetan ikusten zan aukera errezak zegozela egiteko.
Aukera bat zan joateko Locatelli aterpera 101 bidea jarraitzen eta horrela laburtu egin genduela etapa baina entzunda geneukan oso polita zala Lavaredo haitzak inguratzea, horrela hartun dogu 101 bidea baina atzoko zatti bat egiten, Auronzo aterpera; hemen hartun dogu 105 bidea , egin doguz lepo bi, eta gora-behera batzuk egin ondoren ikusi doguz hatzak beste aldetik, niretzako askoz ere politagoak eta horrela heldu gara Locatelli aterpera.
Hemen kartel baten jartzen deu : San Candido (gure helburua) denbora 3,50 eta ondiño 10 ziren, horrek animatu egin euskun planteatzera nire zalantza ¿zer egin? ¿aurreratu? ¿jarraitu planagaz?; azkenenan denok egon gara adoz ez zeukala zentzunik egotea hurrengo aterpean (Tri Scarpieri) hainbeste ordu eta hurrengo egunean bardin pasatuko yazkun Bressanonen.
Erabakia hartun ondoren deitu dogu Bressanonen aterpera aurreratzeko erreserba baina baldintza zan heldu behar ginela 7 baino arinago.
Locatellitik dana da jeitsiera galanta bat lastimie berriz euria izan dala gure kidea, pentsatzen baino arinago egon gara Tri Scarpierin, ezeztatu erreserba eta pikoteo txiki bat egin ondoren abiatu gara San Candidora, baina eguneko azkenengo sorpresa : autobus bat dago doana haraino, egia da autobus bi hartun beharra izan dogula heltzeko tren geltokira.
Hemen trena zihoana gure abiapuntura baina hemen ere tren bitan; harrigarriena izan da ez dogula ordaindu txartelik.
Sasoiz heldu gara eta aterpean jan ondoren amaitutzat emon dogu gure aurtengo ibilaldia.


13-JUL-14 7:45:25
13-JUL-14 8:12:28
13-JUL-14 8:34:52
13-JUL-14 8:43:32
13-JUL-14 8:55:12
13-JUL-14 9:53:29
13-JUL-14 10:35:04
13-JUL-14 10:51:17
13-JUL-14 12:23:33
13-JUL-14 13:44:43

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau