Zailtasun maila   Ertaina

Denbora  6 ordu 39 minutu

Koordenatuak 600

Fecha de subida 6 de marzo de 2017

Fecha de realización marzo 2017

-
-
843 m
236 m
0
4,0
8,1
16,17 km

Bisitak 146, kokapena 11

Nondik gertu Arditurri, País Vasco (España)

Aritxulegi ondoan dagoen Arritxulo aterpean ibilgailua utzi, tunelaren gain aldean dagoen atseden lekura igo eta GR-121aren seinale zuri eta gorriak jarraituz Bianditz aldera igotzen hasiko gara. Bide nagusia utzi eta alanbrezko hesiaren paraleloan malda pikoari aurre eginez, berehala iritsi gara Errenagako tontorrera eta gertu dagoen izen bereko mairu-baratza multzoaren ondora. Azken maldak Irumugarrieta izenez ezaguna den inguruan utzi gaitu. Hamar mairu-baratz eta bi tumulu dituen multzoa aurkituko dugu, Oiartzun, Goizueta eta Lesakako udal-barrutiek bat egiten duten tokian. Bertan oso berezia den mugarria, makulua eta gurutzea landuak dituen Orreagako aintzinako mugarria hain zuzen. Egun, inguru hauetan hainbat lekutan aurki daitezke, garai batean lur hauen jabegoa noren eskuetan zegoen adierazle dira. Monumentu megalitikoak eta mugarria atzean utziz, Nafarroako eta Gipuzkoako lurrak mugatzen duen hesia igaro eta laster helduko gara Bianditzeko gailurrera.
Gailurretik dagoen ikuspegiaz gozatu eta aurrera egingo dugu alanbrezko hesiaren paraleloan. Gatzarrietako haitzetara igo gabe, ezker aldetik maldan behera ateratzen den zidor batek Domiko aldera bideratuko gaitu. Lehen zatia nahiko pikoa eta deserosoa gertatuko zaigu, baina erraz galduko dugu altuera eta konturatu orduko Domiko urtegia inguratzen duen pistara jaitsiko gara. Urtegia ezker aldera utzi eta pista jarraituz gorantz egingo dugu. Gandor belartsuan zehar Luis Vallet arkitektoak Aita Donostiaren omenez eraikitako kaperatxoaren ondora iritsiko gara, gertu Jorge Otezia eskultoreak landutako estela ikusiko dugu, eta bien ondoan, ikusgaitz den “Agiña III” Burdin Aroko mairu-baratza.

Belarrezko tapiza zapalduz Agiñako mendatera iritsiko gara eta bertan “Agiña I eta II” mairu-baratzen aztarnak. Errepidea gurutzatu eta izen bereko tontorrerantz abiatuko gara. Gerra garaiko lubaki, bunker eta abarrek sufrimenduaren leku isilak. Izeidian murgildu eta Lesaka aldera jaisten hasiko gara, baina berehala ezkerretik beste bide batek Telleri lepotik datorren bide nagusiarekin (GR 11) bat egin eta izen bereko baserrira eramango gaitu. Honen ondoan frontoi itxura duen eraikina, garai batean eskola izan zena egun ukuilu gisa erabiltzen dute.

Garai batean Oiartzun eta Lesaka herriak lotzen zuen bidearen igarobide bakarra eta egun ere Lesakara oinez heldu nahi duenarentzat puntu estrategikoa den Telleri lepora igo gara segidan. Pista zabala utzi eta eskuinera ateratzen den xendari helduko diogu. Igoera maldatsua, gogorra da baina oso denbora gutxi beharko dugu Kopako Harriko tontor zabalera iristeko. Buzoia kokaturik dagoen lekutik iparralderantz metro batzuk egin eta Endara aldera zintzilikatzen diren ezproietatik kontrabandistek egin ohi zituzten ibilbideak imajinazioan marrazten saiatuko gara. Inguru hauetan kontrabandoa gauez eta oinez egiten zen eta Aiako Harriko “harresia” gainditu ahal izateko kontrabandistek bide ezberdinak erabiltzen zituzten. Larrun eta Ibardingo gainetatik zetorren merkantzia Berako Zalain zuloan jasotzen zuten eta Eskolamendi barna, Gardeli auzoa atzean utzi eta Telleri lepora igotzen ziren.

Telleri lepora itzuli eta porlanezko pistan barna Endarako urtegiaren ondoan dagoen San Anton baselizaren ondora jaitsiko gara. Errepidez urtegiaren beste aldera pasa eta bertatik berrehunen bate metro bete eta gero, eskuinetik PR-Na-ren bide seinale zuri eta horiak jarraituz maldan gora igotzen hasi eta berehala iritsiko gara Alai Alde jatetxearen ondora. Markak segituz, Aritxulegiko tunelaren gainetik igaro eta aterpera jaitsiko gara, abiapuntura.
  • argazkia Errenga
Errenga
  • argazkia Mairu-baraztak
Mairu-baraztak
  • argazkia Irumugarrieta
Irumugarrieta
  • argazkia Bianditz
Bianditz
  • argazkia Kapera
Kapera
  • argazkia Estela
Estela
  • argazkia Kopako Harria
Kopako Harria
  • argazkia Endara
Endara
  • argazkia San Anton ermita
San Anton ermita

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta