Denbora  8 ordu 14 minutu

Koordenatuak 3490

Noiz igoa 3 de julio de 2016

Noiz egina julio 2016

-
-
1.304 m
52 m
0
6,3
13
25,38 km

Bisitak 865, kokapena 15

Nondik gertu Saint-Jean-Pied-de-Port, Aquitaine-Limousin-Poitou-Charentes (France)

0 km. Donibane Garazi
Herriko karrikatik behera jaitsi eta Errobi ibaia gurutzatu dugu zubi ezaguna zeharkatuz. Espainiako karrika erabat zeharkatu antzinako harresi eroriaren ondoraino. GR65aren bide-seinale zurigorriek erakuts digute hartu beharreko norabidea. Lehen malda pikoari emeki egin diogu aurre etxe eta auzoen artean aurrera eginez. Huntto aterpeare ondora iritsi gara

5. km Huntto
Aurrera segi eta errepideak atseden txiki bat eman digu, sigi-sagan igotzen den bidezidorretik gorantz eginez. Berriro errepidera atera eta iturri baten ondoan dagoen orientazio mahai baten ondora heldu gara. Panoramika bikaina bertatik (6,5 km). Kilometro bat aurrerago Orissoneko aterpea.

7,5 km. Orisson
Aurrera jarraitu dugu, presarik gabe eta lau bat kilometro bete ostean, Biakorriko Ama Birjinaren irudia ikusi dugu (11,3 km). Hogei minutu beranduago, Arnegira zuzentzen den bidea utzi, beste bi kilometro gehiago bete eta egurrezko inskripzio batek errepide utzi eta mendian zehar ibiltzera gonbidatu gaitu. Thibault-en gurutzearen ondotik pasa eta gorantz igotzen jarraitu dugu. Bentarteko lepora iristean, Errolanen iturria ikusi dugu, freskatzeko aukera ezin hobea. Nafarroa Garaian sartu gara segidan, bertako pagadi trinkotik Izandorreko aterpearen ondora iritsi garelarik. Pistatik segi eta aldapa gogortu egin zaigu Lepoederreko lepora iritsi aurretik.
Puntu honetan bia aukera ditugu Orreagara jaisteko. Lehena, ezkerretik Donsimon mendiaren pagadietatik malda pikoetan jaitsi gaitezke bidea kilometro erdiz laburtuz. Bestea, berriz, zertxobait luzeagoa da eta eskuinetik Ibañetako mendatera jaitsi daiteke, Salbatore ermita dagoen lekura hain zuzen ere. Guk antzinako bide zaharra aukeratu dugu eta konturatu orduko Orreagako kolegiataren ondoan izan gara.

25,7 km. Orreaga


Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
http://askemikel.blogspot.com.es/2016/07/done-jakue-bidea-donibane-garazi-orreaga.html

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau