Denbora  6 ordu 11 minutu

Koordenatuak 1878

Fecha de subida 22 de mayo de 2016

Fecha de realización mayo 2016

  • Valoración

     
  • Información

     
  • Fácil de seguir

     
  • Entorno

     
-
-
485 m
323 m
0
5,5
11
21,93 km

Bisitak 1144, kokapena 9

Nondik gertu Puente la Reina, Navarra (España)

0 km: Gares

Santiago elizaren ondotik pasa eta Arga ibaia zeharkatzen duen zubi erromanikoa gurutzatu dugu. Ezkerrera jo, errepidea gurutzatu eta Zubiurrutitik Gares herria agurtu dugu. Bertan lekaimeen komentu bat dago, Izpiritu Santuaren komentua hain zuzen ere. Ibaiaren ondotik Aurrera egin eta gero, aldapa piko bati ekin diogu Mañeru herrira iristeko.

5,2 km: Mañeru
Herria zeharkatu eta atzean utzi ostean, aurrez aurre Zirauki herriaren postal ederra ikusi dugu muino batean kokaturik. Pistatik bertara iritsi eta kostata herriaren gunera heltzea lortu dugu, kale pikoak baititu. Antzinako harresiaren ate batetik udaletxera ailegatu gara eta gertu ere San Roman eliza, bere portada erromaniko eta arrasto arabiarrekin.

7,8 km: Zirauki
Arku batetik udaletxean sartu gara eta bertan zigilua jarri eta gero, herritik atera gara maldan behera erromatar galtzadara helduz. Garai bereko zubiak Iguste erreka gainditzen lagundu digu eta gero, beste zubi modernoago batek A12 autobidearen gainetik pasatzeko aukera eman digu. Bidea, pista edota galtzada zaharraren arrastotik marrazten da Dorrondoa errekaren gainetik pasatzen den arku bakarreko zubiraino.
Laster, Allozeko ubidearen azpitik pasa eta Salado ibaiaren ertzera iritsi gara. XII. Mendeko Codex Calixtinusek hau zioen leku honi buruz: por el lugar llamado Lorca, por la zona oriental, discurre el río llamado Salado: ¡cuidado con beber en él, ni tú ni tu caballo, pues es un río mortífero!". Ibaia Erdi Aroko zubia gainditu eta Lorkarantz jo dugu.

13,3 km: Lorka
San Salvador elizaren absideak harrera egin digu. Kale Nagusitik sartu eta atera gara herritik. Maurien gurutzera zuzentzen den bidea ezkerrera utzita eta pista erosoan zehar Villatuertara jaitsi gara Irantzu ibaiaren zubi erromanikotik.

17,8 km: Villatuerta
Plazara igo eta Deikundearen eliza gotikora heldu gara. Lizarrako bidetik Aurrera egin dugu San Miguel ermitarantz zuzenduz gure urratsak. Hau ezkerrera utzi eta jaisten hasi gara. Errepidea lur azpiko igarobide batetik gainditu dugu Ega ibaiaren ondoraino jaisteko. Honen ondotik segituz Lizarran sartu gara.

22 km: Lizarra


Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
http://askemikel.blogspot.com.es/2016/04/done-jakue-bidea-irunea-gares.html

1 comentario

  • argazkia Joseba Ibarretxe

    Joseba Ibarretxe 13-sep-2018

    He realizado esta ruta  verificado  ver detalle

    Oso paisaia pollitak. Gora nafarroa!

Si quieres, puedes o esta ruta