Denbora  6 ordu 58 minutu

Koordenatuak 2119

Noiz igoa 24 de abril de 2016

Noiz egina abril 2016

-
-
774 m
349 m
0
6,1
12
24,6 km

Bisitak 1100, kokapena 6

Nondik gertu Pamplona, Navarra (España)

0 km. Iruñea
Udaletxeko plazatik atera eta hiria zehartu dugu Nafarroako Unibertsitatearen ondora heltzeko. Sadar ibaia gainditzeko Acellako zubitik pasa eta bi kilometro beranduago Zizur Txikira zuzentzen aldapa aldera heldu gara.

5 km. Zizur Txikia
San Migel eliza ezker aldean eta San Emeterio eta San Celedonio eskuinera. Etxe artean Zizur Txikia atzean utzi eta zereal lurren artean marrazten diren pistan barrena Aurrera egin dugu. Ur putzu baten ondora iristean gertu ikusiko ditugu Gendulaineko jaurerriaren aurriak (jauregia eta eliza). Aurrera segi eta Zarikiegi herrira igo gara.

11km . Zarikiegi
San Andres elizaren portada erromanikoak gure atentzioa erakarri du. Atsedena hartzeko leku aproposa. Bidera itzuli eta pista utzi dugu xenda nabarmenetik gorantz eginez. Atzean utziko ditugu herriko azken etxeak eta pista zabalean zehar erraz egingo dugu aurrera. Lehen aldapa igotzen hasi eta berehala ohartuko gara zati batzuk konpondu behar izan dituztela, xenda zaharra higaduraren ondorioz erorita dago eta. Gambellacosen iturriaren (Reniega izenez ere ezaguna) ondotik pasa eta erromesen omenez jarrita dagoen monumentu ikusgarriaren ondora igoko gara.

13,4 km. El Perdón lepoa
Izarbeibar eta Iruñeako arroak banatzen dituen lepo honetan, Vicente Galbete artista nafarrak egindako eskulturan burdinazko silueta duten erromes desberdinak irudikatzen dira. Bere egileak dion bezala, eskultura-multzoak bidearen bilakaera iradokitzen du historian zehar. “Lehenik, laguntzarik gabeko pertsonaia dago, airea usainduz, bidea bilatuz. Segidan, erabakiak argiago dituen beste bat, eta gero merkatari talde bat, zaldunak... beste talde bat tamainaz eta neurriz handituz. Hauek, Erdi Aroko Done Jakue Bidearen goren unea irudikatzen dute. Geroztik, irudiak bakanduz doaz, XVIII. mendeko gainbeheratik gaur egungo goren unera heldu arte gogoratuz”.
Haize-erroten hotsen artean maldan behera abiatu gara bide deserosoan zehar. Izarbeibarreko lehen herrirantz, Utergarantz hain zuzen ere.

16,8 km. Uterga
Bi kilometro pasatxo segi eta hurrengo herrian sartu gara.

19,5 km. Muruzabal
San Esteban parrokiaren ondotik pasa eta gertu ikusi dugu hurrengo herria.

21,3 km. Obanos
Somport eta Orreagatik datozen erromesak herri honetan elkartzen dira, San Juan bataiatzailearen elizaren ondoan. Arku puntadunaren azpitik igaro eta Robo ibaiaren ondotik Garesen sartu gara.

24 km. Gares

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
http://askemikel.blogspot.com.es/2016/04/done-jakue-bidea-irunea-gares.html

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau