Zailtasun maila   Erraza

Denbora  7 ordu 5 minutu

Koordenatuak 2514

Fecha de subida 16 de abril de 2016

Fecha de realización abril 2016

-
-
957 m
523 m
0
5,7
11
22,98 km

Bisitak 1152, kokapena 3

Nondik gertu Orreaga, Navarra (España)

0 km. Orreaga.
Abiatu aurretik, eraikin nabarmenak bisitatu ditugu: erromesen ospitalea, XIII. mendeko Andre Mariaren Kolegiata, Izpiritu Santuaren kapera, Done Jakueren eliza eta San Agustinen kapera. Itzandegia aterpetik atera eta N-135 errepidean zehar Sorginaritzaga basora zuzentzen den xenda hartu dugu. Gertu Erromesen gurutzea. Ipetea poligonora iristean errepidera atera eta Auritzen sartu gara
2,8 km. Auritz.
San Nikolas kaletik herri bikainen artean aurrera egin dugu eta berehala Errenazimendu estilokoa den Bariko San Nikolasen elizaren ondotik igaro gara. Xorinagako erreka zubitik gainditu eta pistan barna erraz egin dugu aitzina. Harriz egindako ibi batzuk gainditu eta gertu ikusi ditugu Aurizberriko teilatu gorriak, Erro ibarraren lehen herria hain zuzen ere.
6,5 km. Aurizberri.
San Bartolome elizaren ondotik herrian murgildu gara. Eguraldi freskoak kafe bat hartzera gonbidatu gaitu eta bertako taberna batean gorputzak epeldu ditugu. Eguraldi ona lagun, Mezkiritzeko gain alderantz jo dugu eta bide bazterrean Orreagako Ama Birjinaren irudi landu bat ikusi dugu (8,2 km). Pagadian sartu eta hurrengo herrirantz zuzendu ditugu gure urratsak.
11,4 km. Bizkarreta.
Bertan zegoen erromesen ospitalea zela eta, XII. mendean etapa amaiera izan ohi zen. Guk, dagoeneko bide erdia bete dugu eta hamaiketako egitea erabaki dugu. Gosea asetu ostean, bideari eutsi diogu.
13,3 km. Lintzoain.
Bi kilometro eskas bete ditugu herri honetara iristeko. Frontoiaren ondotik pasa eta oso pikoa den porlanezko pistatik aurrera egin dugu. Lau kilometro pasatxo geratzen zaizkigu Erro mendatera ailegatzeko. Xendan zehar, lehen aldapak gogorrak dira, baina aurrerago leundu eta zabaldu egin zaigu bidea, tarteka jaitsiera batzuk izan ditugularik.
17,8 km. Erro mendatea.
N-135 errepidea gurutzatu, pistari heldu eta zazpiehun bat metro aurrerago Mendateko Benta kokatzen zen lekura heldu gara, gaur egun antzinako ostatua izan zenaren aurriak geratzen dira. Jaitsiera nabarmenak, Arga ibaia gainditzeko erabili dugun Amorruaren zubira eraman gaitu eta bertatik Zubiri herrian sartu gara, Esteribar ibarraren lehen herrian hain zuzen ere. Usadioaren arabera, animalia guztiak zubi honen pilare nagusitik pasa arazten zituzten gaixotasun hau sendatzeko.
21,5 km. Zubiri.
Gure lehen etapa amaitutzat eman dugu eta hurrengoan Iruñeraino iritsiko gara


http://askemikel.blogspot.com.es/2016/04/done-jakue-bidea-orreaga-zubiri.html
  • argazkia Orreaga
  • argazkia Auritz
  • argazkia Aurizberri
  • argazkia Meskiritz
  • argazkia Gerendain
  • argazkia Lintzoain
  • argazkia Erro mendatea
  • argazkia Zubiri

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta