Koordenatuak 2125

Noiz igoa 3 de agosto de 2018

Noiz egina agosto 2018

-
-
1.430 m
172 m
0
6,3
13
25,09 km

Bisitak 653, kokapena 14

Nondik gertu Saint-Jean-Pied-de-Port, Nouvelle-Aquitaine (France)

Donajakue bideko aurreneko ibilaldia aurkeztuko dizuet gaurkoan. Donibane Garazin hasi eta Orregako monasteriorainokoa. 25 kilometro eta mila metrotik gorako desnibelakoa. 170 metro inguruan hasi eta Lepoederreko 1429 metrotaraino igo beharrekoa, ondoren Orreagara jaisteko.




Gaurko eguraldia nahiko kaskarra izan da, hasieratik euria eta makurrena, lainoaz inguraturik ibili behar izan dugula ia ia Orreagara iritsi arte. Hortaz ezin izan dugu goxatu ibilaldi honek eskaintzen dituen ikuspegi eta paisai ederretaz.




Ibilbidea eta profila.







Gaurkoan autobusak Donibane Garaziko gotorleku azpiko aparkalekura eraman gaitu, harresiaren aurreko puntura. Bertan aterkia eta anorak eta kapak paratu behar izan ditugu eguraldiari aurre egiteko.














Donibane Garazira harresiko atetik sartuko gara eta ondoren rue de la Citadelletik beherat ibiliko gara.



















Donibane Garaziko elizaren ataritik pasako gara.



Eta erlojuko dorrearen azpitik Nivé de Béhérobide ibaiaren gaineko zubira gerturatuko gara argazki baten bat egiteko.























Karrikatik gorat egingo dugu, harresiarekin berriz elkartu arte, hauxe izango da Donibane Garazi agurtzeko puntua.







Hemendik aurrera aldapak hasiko dira, eta ez dira bukatuko Lepoederreraino, eta benetan luzeak eta batzuk malkartsuak izango direla.

Errepidetik zuzen jarraituko dugu.







Lainoak paisaiza goxatzeko betarik ez digu emango, eta akaso horregatik gure martxa behar baino azkarragoa izango da, kontutan izanda ibilaldiaren luzera eta igo beharreko metro kopurua.

Aurreneko bidegurutzea zuzen gaindituko dugu. Bidea ordea oso ongi margoturik eta izendaturik dagoenez ez dago galtzeko aukera gehiegirik.



Asfaltotik gora jarraituko dugu. Aurrerago bertze bide gurutze batzuk ere izango ditugu.







Bertze aldapa gogor eta bidegurutze batzuren ondoren, ibilbidarekin jarraituko dugu.











taberna batetara iritsi arte. Bertan taldea elkartuko da, martxarekin jarraitzeko.



Apur bat gorago errepidea utziko dugu gure ezkerretik, aldapa gogor batzuk pista batetatik gainditzeko.



Hala ere aurrerago berriz ere errepidearekin topo egingo dugu.



Gorago iturri bat topatuko dugu eta izerditan blai gaudenez edateko aukera ezin hobea dugu.



Bertze aldapen ostean, azkenean Orisson aterpera iritsiko gara. Bertan indarrak berreskuratuko ditugu zerbait jaten eta kanpoan dagoen iturritik ura edaten. Hala ere euria eta lainoak tinko eusten diote eta ez digute tarterik emango.



















Aldapan gora jarraituko dugu eta daramagun erritmo bizkorrarekin erromesak aurreatzen jarraituko dugu.
GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com/2018/08/donibane-garazi-orreaga-donajakue-bidea.html
Waypoint

ATAKA1

Arranosin errekatxora iritsi aurreko izango dugun ataka
refugio libre

Larrialdietako aterpea

Larrialdietarako eraikitako aterpe librea.
Anoa

ATERPE1

Ostatu edo aterpetxo bat dugu bertan.
Waypoint

BUNKerra 01

P lerroko bunkerretariko bat. Bi topatuko ditugu Lepoederrarte.
parquing

Donibane Garazi hasiera

Ibilbidearen hasiera Citadella azpiko aparkalekuan izan dugu. Harresitik kanpoko aparkalekuan.
Edificio de interés

Donibane harresi atea 01

Donibane Garazira sartzeko harresiko atea.
Erlijio-eraikina

Donibaneko eliza

Herriko eliza
Edificio de interés

Donibaneko harresi atea 02

Donibanetik irteteko berriz harresia gainditu beharko dugu puntu honetan.
Waypoint

edari makina

Puntu honetan edari makinatxo bat daukagu.
Intersection

gurutzebidea 01 eskuin

Errepidetik igotzen jarraitu eta aurreneko bidegurutzean eskuinetik segi.
Intersection

gurutzebidea 02eskuin

Eskuinetik jarraitu bidegurutze honetan ere
Intersection

gurutzebidea 03 eskuin

Bertan ere gora eskuinetik.
Intersection

gurutzebidea 04 ezker

Bihurgune honetan ezkerretik aldapan gora jarraitu.
Intersection

gurutzebidea 05 ezker

Ezkerreko aldetik errepidea utzi eta pista batetara pasa. Aldapa gogorrak izango ditugu baina laburbide bat da.
Intersection

gurutzebidea 06 errepidea

Berriz ere errepidera atera eta zuzen igotzen jarraitu
Intersection

gurutzebidea 07 zuzen

Bidegurutze honetan zuzen jarraitu
Intersection

gurutzebidea 08 eskuin

Eskuinetik gora jarraitu.
Intersection

gurutzebidea 09 Zuzen Arnegikoa

Zuzen igotzen segi. Bertara iristen da Arnegitik igotzen den errepidea.
Intersection

gurutzebidea 10 zuzen

Errepidetik zuzenean jarraitu.
Intersection

gurutzebidea 11 eskuin

Errepidea puntu honetan utziko dugu eta eskuinetik abiatzen den pistara pasako gara.
Intersection

gurutzebidea 12 eskuin

Bentarteko mendi lepoan bidegurutzea dugu. Guk eskuinetik jarraitu beharko dugu.
Intersection

gurutzebidea 13 zuzen

Bidegurutze honetan zuzen jarraitu
Intersection

gurutzebidea 14 ezker

Bidegurutze honetan ezkerretik zuzenean Orreagara jaisteko aukera dago.
Intersection

gurutzebidea 15 eskuin

Bidegurutze honetan eskuinetik segi pistara hurbiltzeko
Intersection

gurutzebidea 16 eskuin

Nabalatik datorren pistara irten eta eskuinetik Orreagara gerturatuko gara.
Waypoint

HESI

Bidean topatuko dugun hesi eta langa.
fuente

Iturria - 01

Edateko ura duen iturri berria.
fuente

Iturria - 02

Bentarteko lepotik gertu dagoen iturri ederra.
Zubi

La Niveko zubia

La Nive gaineko zubia. Donibane Garaziko gune turistikoena.
Lepoa

LEPOEDER

Lepoederreko mendi lepoa. Ibilbideko altuerarik garaiena.
Waypoint

NAFARROAKO MUGA

Nafarroa Garaia eta Bexe Nafarroaren arteko muga.
refugio

ORISSON ATERPEA

Orisson aterpea. Gune estrategikoan kokatua. Aldapa gogor batzuren ostean. Kanpoko aldean iturri bat ere badu.
Waypoint

OROIGARRI ERRESISTENTZIA

Erresistentziaren omenezko oroigarria.
Edificio de interés

ORREAGA

Orreagako monasterioa. Beheko aldean aparkaleku handia dago.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau