-
-
253 m
4 m
0
3,7
7,4
14,84 km

Bisitak 41, kokapena 5

Nondik gertu Alderdieder, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra da, eta hiriaren periferia oinez edo mendiko bizikletan ezagutzeko aukera ematen du. Hirigunetik abiatuta, lurralde mistoa aurkituko duzu; landa lurra eta hiri ingurua, oraindik nekazaritza ogibide duten baserri tradizionalez apaindutako landazabalak, ongi kontserbatutako portu giroa, Uliako itsaslabarretako natura oraindik ere basatiarekin kontrastea eginez..
Donostiako Itzuliaren helburua Kontxako badiaren eremu enblematikotik haraindi dagoen hiriaren inguruko paisaiaren balioa nabarmentzea eta barrualdeko hiri ingurua ezagutzeko aukera ematea da, modu osasungarrian eta ingurunea errespetatuz. Bidean, paisaia eta etnografia aldetik interesgarriak diren lekuak ezagutuko ditugu, baita donostiar gehienek ahaztuta duten hiriko ondare eta historikoa ere.
1. etapa
Udaletxearen ate ondotik abiatuta, Kontxako pasealekua zeharkatu dugu. Ondarretaraino, eta Igeldora igo gara, Kantauri itsasoa noraino zabaltzen den ikusteko. Bertako hirigune bitxia atzean utzita, mendiaren hego mazelatik Igarako erriberara jaitsi gara, hots, hegoaldeko zuhaitz-igel endemikoaren habitat naturalera, eta Usurbilekiko mugara igo gara, Oria ibaiaren erribera eta Donostialdeko eskualdearen zati handi bat ikusteko talaia ezin hobea. Amaitzeko, Añorgara jaitsi gara, baserri artean, eta, bidegorria hartuta, Añorga Txikira.

Ibilbide honen argazkiak eta beste batzuk gehiago ikusi nahi izanez gero:
http://askemikel.blogspot.com.es/2015/11/donostiako-itzulia-1-etaparezola.html
Waypoint

Valentin askaldegia

Waypoint

Igeldoko jolas-parkea

Waypoint

Beatoki metereologikoa

Waypoint

Hegoaldeko zuhaitz-igelen putzua

Waypoint

Aritzeta

Waypoint

Pakondoenea baserria

Waypoint

Errekalde auzoa

Waypoint

Añorga Txiki

Waypoint

Donostiako udaletxea

Waypoint

Kontxako badia

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau