-
-
100 m
0 m
0
2,6
5,2
10,34 km

Bisitak 66, kokapena 3

Nondik gertu Martutene, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra da, eta hiriaren periferia oinez edo mendiko bizikletan ezagutzeko aukera ematen du. Hirigunetik abiatuta, lurralde mistoa aurkituko duzu; landa lurra eta hiri ingurua, oraindik nekazaritza ogibide duten baserri tradizionalez apaindutako landazabalak, ongi kontserbatutako portu giroa, Uliako itsaslabarretako natura oraindik ere basatiarekin kontrastea eginez..
Donostiako Itzuliaren helburua Kontxako badiaren eremu enblematikotik haraindi dagoen hiriaren inguruko paisaiaren balioa nabarmentzea eta barrualdeko hiri ingurua ezagutzeko aukera ematea da, modu osasungarrian eta ingurunea errespetatuz. Bidean, paisaia eta etnografia aldetik interesgarriak diren lekuak ezagutuko ditugu, baita donostiar gehienek ahaztuta duten hiriko ondare eta historikoa ere.
Aurrekoan 1. eta 2. etapak burutu genituen eta orain hemen duzue 3. etapa.
3. etapa
Bideak Urumea ibaiaren ibilguaren ondotik meandroetan barrena bokaleraino iristen den zirga bideari jarraitzen dio; ibai paisaiak txundituta utzi gaitu. Loiolan, Ametzagaña parkera igo gara, gotorlekuraino, eta ondoren, Molinaorantz jaitsi gara. Berriz ere gora egin dugu, Altzara, eta, amaitzeko, Pasaiako portuaren era bertako kaiaren ondotik, Mirakruz gainera iritsi gara, hiriaren ekialdeko sarrera naturalera. Etapa honetan, zenbait eraikin berezi ikusi ahal izan ditugu.
http://www.donostia.eus/MedioAmbiente/DItzulia.nsf/fwMapa?ReadForm&id=A501610&idioma=eus#

Ibilbide honen argazkiak eta beste batzuk gehiago ikusi nahi izanez gero:
http://askemikel.blogspot.com.es/2015/12/anorga-txiki.html
Waypoint

Urumea ibaia

Waypoint

Ametzagañako gotorlekua

Waypoint

Ametzagañako begiralekua

Waypoint

Lauaizeta

Waypoint

Molinao

Waypoint

Casares kultur etxea

Waypoint

Herrera

Waypoint

Arzakenea

Waypoint

Parada baserria

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau