Denbora  3 ordu 34 minutu

Koordenatuak 1492

Fecha de subida 13 de febrero de 2016

Fecha de realización febrero 2016

-
-
220 m
1 m
0
3,2
6,4
12,87 km

Bisitak 723, kokapena 8

Nondik gertu Gaiztarro, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra da, eta hiriaren periferia oinez edo mendiko bizikletan ezagutzeko aukera ematen du. Hirigunetik abiatuta, lurralde mistoa aurkituko duzu; landa lurra eta hiri ingurua, oraindik nekazaritza ogibide duten baserri tradizionalez apaindutako landazabalak, ongi kontserbatutako portu giroa, Uliako itsaslabarretako natura oraindik ere basatiarekin kontrastea eginez..
Donostiako Itzuliaren helburua Kontxako badiaren eremu enblematikotik haraindi dagoen hiriaren inguruko paisaiaren balioa nabarmentzea eta barrualdeko hiri ingurua ezagutzeko aukera ematea da, modu osasungarrian eta ingurunea errespetatuz. Bidean, paisaia eta etnografia aldetik interesgarriak diren lekuak ezagutuko ditugu, baita donostiar gehienek ahaztuta duten hiriko ondare eta historikoa ere.
Aurrekoan 1. 2. eta 3. etapak burutu genituen eta orain hemen duzue 4. etapa. Azkena.
4. etapa
Etapa honek Donostiako inguru basatienean barrena eraman gaitu. Uliako puntura igo era Gipuzkoako geografiaren zati handi bar ikusi ondoren, La Plata itsasargira iritsi gara, leku benetan xarmagarria, Pasaiako portuaren bokale gainean. Ondoren, itsaslabarren ondoko bidezidorretatik Saguesera jaitsiko gara eta bidearen azken zatia hiritik egin dugu; Zurriola pasealekua eta hirian nahitaez ikusi beharreko talaietako bat, hots, Urgull mendia. Udaletxearen ondoan amaitu dugu, Donostiako Itzuliaren abiapuntuan.
http://www.donostia.eus/MedioAmbiente/DItzulia.nsf/fwMapa?ReadForm&id=A501610&idioma=eus#


Ibilbide honen argazkiak eta beste batzuk gehiago ikusi nahi izanez gero:
http://askemikel.blogspot.com.es/2016/02/blog-post.html

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta