Denbora  4 ordu 28 minutu

Koordenatuak 1286

Noiz igoa 18 de enero de 2020

Noiz egina enero 2020

-
-
1.242 m
832 m
0
3,1
6,2
12,39 km

Bisitak 46, kokapena 1

Nondik gertu Lizarraga, Navarra (España)

OSORIK IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2020/01/dulantz-bentaberritik.html
Dulantz mendira igoera aurkeztuko dut sarrera honetan. Urtarrilako aurreneko egunetan buruturiko txangoa. Abiapuntua Bentaberrin, honela erret abelbidetik zati bat egiteko aukerarekin, Zunbeltzeko bentak arteko tartea. Ondoren bide zabal eta pistetarik, basoan barna, Dulantz mendira gerturatuz. Joan eta etorria leku beretik burutuz.



Ibilbidea eta altimetria.







Neguko egun eguzkitsu baina arraz hotz batean Lizarragako tuneletik igaro eta Bentaberrira arte jaitsiko naiz eta bertan kotxea utzi eta botak paratu ostean agudo, zero azpitik hainbat gradutara, ibiltzen hasiko naiz.











 Bentaberrin pista zuzenean hartu eta metro batzuk egin ostean, pistak eskuin alderako norantza hartzen duenean, zuzenean utzi beharko da.



 Lantzurdak agerian erakusten du gauan tenperatura baxuak izan direla oso.



 Belarrean ibilgailuen arrastoetatik jarraitu.



 Abelbidearekin bat egin arte. Abelbidea ezkerretik jarraitu beharko da.



 Abelbide honen azken zatia, edo aurrenekoa, urtaroaren arabera, ibiliko dugu. 1924. urtean egindako txostenean argi ikus daitekenez. Deierritik Andian barneratzen dena. Halako azalpena ematen du azken zati honetaz: Lezunetik, "Desde este punto puede marchar por el téminos "Lancelaya" de Lezaun hasta la caseta de los camineros y desde este punto por la izquierda de la carretera hasta las tapias de la "Venta de Zunbelz" de donde entra en plena Sierra de Urbasa". (Cañadas V liburua, Distrito de Estella, 1924)



Abebidea zabala eta erosoa da zati honetan. Aurrerago ataka bat topatuko dut, hau gainditu eta zuzenean jarraituz,



 Errepidera atera beharko naiz. Seguruenik eta deskribapenean ikusi dugun moduan errepidetik kanpo iritsiko zen XX. mendearen hasieran Zunbeltzeko bentetara, baina egun, errepidetik azken metroak burutu beharko dira.



 Zunbeltzeko bentetara iritsi eta azkenean eguzkia ikusterik dut, eta estimatu egiten da, tenperatura apur bat igo egin delako.











 Bentetara igarotzeko ataka bat gainditu eta eraikinen aurrien ondoren, pista bat abiatuko da.



























 Pista zabala da eta bertatik basorantz abiatuko naiz, igoera erraza bati aurre eginik. Adar batzuetan liken ezberdinak ikusgai direnez, argazki batzuk egiteko beta ederra eskaini didate. Baita makroarekin liken berezi honenak ere.








 Hostoetan oraindik lantzurda ikusgai.



 Pista gora egitean eguzki aldera irtengo naiz.



 Metalezko bertze ate bat gainditu beharko dut.



 Eta handik metro gutxietara, pista zabalago batetara irtetean, eskuinerantz jo beharko dut.







 Aguines ingurura iristean zuzen jarraitu beharko da.



 Bidegurutze honetan, borden aldera igaro gabe, zuzen jarraitu. Norantza ongi adierazita dago.



 Beriain mendia ikusgai.



 Dulanzko lepoko menhirrera iritsiko naiz.



 Pistatik zuzen jarraitu eta Dulantz aldera gerturatzean Pirinioak ederki ikusteko aukera izango da.



 Lizarraldea eta Ebroko haranak aldiz, lainoz estalirik ageri dira.



 Pista eskuinetik utzi beharko da, Dulantzeko tontorrera igotzeko.







 Dulantz mendiko buzoira iritsiko naiz.




Waypoint

Ataka 2

Basoan pistan bertze metalezko atea topatuko dut.
Intersection

Bidegurutze 04 Zuzen

Bidegurutzean zuzen pistatik segi. Ez igaro hesia.
Intersection

Bidegurutze 03 Eskuin

Pista zabalagora irten eta eskuinetik igotzen segi.
Waypoint

ATAKA 1

Abelbidearen erdian ataka hau gainditu beharko dugu.
Waypoint

Zunbeltz benten ataka

Metalezko atetik berriz errepidera irten eta bertatik segi.
Intersection

Abelbidetik ezker

Abelbidera iritsi eta ezkerretik jarraitu.
cima

Dulantz mendiko buzoia

Buzoia.
hondakin arkeologikoak

Dulantzko Lepoa Menhirra

Dulantz mendiko menhirra.
cima

Dulantzeko erpin-geodesikoa

Dulantzeko mendi tontorreko erpin-geodesikoa.
Intersection

Errepidea

Errepidea atera eta zuzen metro batzuk bertatik egin Zunbeltzeko bentetara iritsi arte.
Intersection

Bidegurutze 01 Ezker

Pista utzi eta zuzenean ibilgailuen urratsetatik segi.
Intersection

Bidegurutze 02 Ezker

Ezker aldera apur bat egin abelbidearekin bat egiteko.
Intersection

Zunbeltzeko bentak

Zunbeltzeko benten aurrietara iritsi eta langa igaro aurrien ondoren topatuko dugun pistatik jarraitzeko.
Intersection

Bidegurutze 05 Ezker

Pista utzi eta ezkerretik Dulantz mendiko tontorrera igo.
Waypoint

Lezea

bidearen parean dolina batean leze bat ikusgai.
parquing

Bentaberri ZALBIDE

Bentaberrin kotxea utzi eta ibilbidea hasi.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau