-
-
351 m
106 m
0
3,7
7,4
14,73 km
Ikusita 874 aldiz, jaitsita 25 aldiz
Nondik gertu: Durango, País Vasco (España)
Durangotik Iurretako plazara eta han Goiurira doan errepidetik hilerriraino.
Hilerrian eskumako bidea hartuta hurrengo bidegurutzeraino abiatuko gara.
Bidegurutze horretan eskumatara egin eta aldapan gora hasiko gara Urien baserrietatik pasatuz. Apur bat aurrerago Momoitioko San Juan baseliza eta gero Santa Kataliñetik Garaira.
Garaitik behera joango gara Arria errekaraino. Bidegurutzean ezkerretara hartuta Sarria auzora ailegatuko gara. Hemen, Sarriortuzar baserriaren parean kokatuta, eskuman hasten den bidexka hartu eta minutu gutxitan Andikoan sartuko gara.
Andikoatik behera, lehenengo bidegurutzean eskumako bidea hartuta, Dukiena baserritik aurrera egin eta San Pedro Txiki baseliza ondotik igaroz Ereña tabernara.
Markinako errepidetik Matienaranzko norabidean Ezterripa baserriraino, handik aldapan gora Gerediagatik pasatu eta errepide gainetik doan pasabidetik Matienara, azkenean Durangon berriz amaitzeko.

Nahi izanez gero iruzkin bat utzi edo baloratu ibilbide hau
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak