Ikusita 2613 aldiz, jaitsita 67 aldiz
Nondik gertu: Durango, País Vasco (España)
Durangon hasi eta Tabiran Artabillatik gora egin, Santikurutzeko antenetatik pasatu, gero Larringan eta haizerrotan bertan, bidexka hartuta, Mendiolaraino.
Mendiolatik bueltan Mendiolagirre baserritik pasatu nintzen baina erosoago litzateke, Larringaneko bidetik 7. puntura ailegatu eta ezkerreko zidorra hartzea (zutoinak markatzen du bidea, "Mikeldi" ibilbidea hain zuzen ere).
Horrela Lejartzara ailegatuko gara, errepidera, eta Izurtzako gasolindegian, errepidea utziz, errekaren albotik Urezandi baserriraino. Baserrira heldu baino metro batzuk lehenago eskumatik gora bidezidorretik egin eta hirurehun metro aurrerago hasierako Artabillarako bidearekin topo egingo dugu Durangora berriz iristeko.
Bidegurutzea
1- TABIRA. ARTABILLAKO BIDEA HARTU.
Bidegurutzea
2- EZ HARTU IZURTZARAKO ZIDORRA
Bidegurutzea
3- BIDEGURUTZE. JARRAITU GORANTZA ANTENETARAINO.
Bidegurutzea
4- UNTZILLAKO BIDEGURUTZEA. ESKUMATARA.
Bidegurutzea
7- BIDEGURUTZEA. GR 'MIKELDI'TIK JARRAITU.
Ikuspegia
8- ALDEBARRENA - ETXANO
Hondakin arkeologikoak
9- LEJARTZA
Bidegurutzea
10- BIDEGURUTZE
Bidegurutzea
11- UREZANDI BASERRIA
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak