Koordenatuak 2061

Fecha de subida 12 de marzo de 2014

Fecha de realización marzo 2014

-
-
1.144 m
427 m
0
3,9
7,8
15,67 km

Bisitak 1455, kokapena 16

Nondik gertu Eguíllor, Navarra (España)

Zeharkaldi ederra benetan.Ikuspegi zoragarriak dituena.Egillorretik Mortxe tontorrera bitarteko lehen zatia maldatsu da.700m inguru igotzen dira, hau da ibilbideko zatirik gogorrena.Mortxe tontorretik dauden ikuspegiak zoragarriak dira:Iparmendebaldera urrutira Handia mendikatea ikus daiteke eta gertuago Arteta uremariaren zintzurra.Mendebaldera Iruñea eta Pirineoak.
Magalez magal, Sarbilzelai trikuharri ingurura iritsi gara. Hemendik goruntz egin dugu Sarbil tontorra igotzeko.Hemendik ere ikuspegi zoragarriak Etxauriko bailaretara.
Jaitsiera Santa Luzia ermitaraino egin dugu, hona iristeko pasarte txiki bat jaitsi behar izan dugu.Soka bat dago instalatua jaitsiera errazteko.Ez du zailtasun handirik.
Santa Luzia ermitatik Muniain herrixkara egin dugu bidea. Benetan herrixka polita eta lasaia, bisita merezi du.
Muniainetik Jaitz edo Salinas de Oro arteko bidea dexente laua da. Bidean gezaltzak ikus ditzakegu.
Ibilbidearen azken zatia errepidez egin dugu.

Argibide gehiago:

http://talaimendielkartea.blogspot.com.es/2014/02/egillor-salinas-de-oro-jaitz.html
EGILLOR
JAITZ ( Salinas de Oro )

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta