-
-
581 m
443 m
0
3,7
7,5
14,92 km

Bisitak 116, kokapena 3

Nondik gertu Egues-Ibiriku, Navarra (España)

Gaurko ibiblbide zirkularra egiteko, GR-220 eta Eguesibarreko 8. eta 9. ibilbide balizatuak jarraitu ditugu.
----------------------------------------------------
Eguesibar

• Maila administratiboa: Udalerri konposatua. Honako hauek osatzen dute Eguesibar: Altzuza, Ardanatz, Azpa, Badostain, Egues, Elkano, Elia, Ibiriku, Olatz eta Sagaseta herriek; Uztarrotz, Gorraitz eta Sarriguren biztanle-entitateek eta Etxalatz, Amokain, Erantsus, Elizmendi eta Egulbati jaurerriek.

• Loturak: Udalerria Iruñerriko herri guztiekin eta Foru Erkidegoaren gainontzeko udalerriekin lotuta dago, udalerriko kontzeju guztiek ekialdeko ingurabiderako sarbidea baitute; ingurabide hori, hain zuzen, iparraldekoarekin lotzen da, eta, honen bitartez, baita mendebaldekoarekin ere.

• Geografia: Esteribarrekin egiten du muga iparraldean; Uharte, Iruñea eta Burlatarekin mendebaldean; Lizoainekin ekialdean; eta Arangurenekin hegoaldean.

Egues herria

Eguesibarko erdian kokatuta dago, Iruñetik 9 kilometrotara. Zereal-lursail leun eta uhinduez osatutako paisaia atsegin batez inguratua dago, baita birlandatutako 50.000 pinuk ere. Herrigunean (ez da oso zabala) plaza nagusia dago, eta bertan daude Ibarreko Udala eta osasun-etxea.

Gaur egun 377 biztanle bizi dira Eguesen, errepidearen bi alboetan dauden etxeetan. Gaur egun orain dela urte batzuk baino askoz ere trafiko gutxiago igarotzen da errepide horretatik, ingurabidea eraiki zutenez geroztik ez baitago herria zeharkatu beharrik, eta horri esker biztanleak bakean bizi dira herrian eta kaleak paseatzeko eta elkarbizitzarako gune bihurtu dira berriz ere.

Herritik ehunka metrora edo, 150 nazionalaren bazterrean, Egueseko industrialdea dago, 40 bat enpresen gune bihurtu dena. Industrialde honen tamaina Agoitz alderantz haziz joan da, ibarrean kokatzen diren enpresei aukera bat emanez.

Herriaren erdian pilotaleku bat dago eta kontzeju-etxe bat, non herrian antolatzen diren jarduera guztiak egiten dituzten. Biztanleek pilotalekua laster estaltzea nahi dute, urtaro guztietan erabili ahal izateko; izan ere, meteorologia egoera kaxkarrak direla eta, batzuetan ezin dira jarduerak bertan egin.

Herriko festak, parrokia eskainia dagoen zaindari beraren omenezkoak, San Martin, ekaineko azkenaurreko asteburuan ospatzen dira. Ohiko bihurtu da jada Egueseko jaietan bertako biztanleak zein bisitariak mahai baten inguruan elkartzea herri afari atsegin batez gozatzeko.

Ardanatz

Eguesibarren hegoaldean dago Ardanatz. Ardanaz Iruñetik 8 kilometrora dago, eta 5,68 km²-ko azalera du. Bertara iristeko ekialdeko ingurabidetik Sarrigurenera joaten den errepidea hartu behar da. Aldapa gutxiko malda luze baten bukaeran dago herria, eta bere altitudeari esker (629 metro), Iruñerriko leku gehienak ikus daitezke bertatik. Horixe du agian ezaugarri nagusietako bat, bere inguruaren edertasunarekin batera: ongi zainduta dago eta ibiltariak ikusten dira sarri herrian barrena paseatzen. Gaur egun, erroldaren arabera, 70 biztanle bizi dira Ardanatzen.

Badostain

Berriki eztanda demografikoa izan duten Eguesibarreko herriak alde batera utzita, Badostain da tradizioz biztanle gehien dituena; gaur egun 342 biztanle daude erroldatuta. Ibarraren hegoaldean dago, eta Iruñetik 5 kilometrora (lehenengo NA-2302 zeharkatuta eta gero ekialdeko ingurabidetik egin behar da distantzia hori).

Badostain inguruko pasaia laua da nagusiki, garaiune txiki batzuez inguratuta dagoen arren. 1974an lur-zatien bateratzea egin zen, lur-zatien kopurua 174ra mugatzeko, eta horri esker herriko zereal-nekazaritza sustatu egin zen bereziki.

Sarriguren

Etimologikoki euskal toponimo bat da Sarriguren, “sarri” (sasiarte) eta “guren” (eder) hitzez osatua; beraz, hau esan nahi du: “sasiarte ederra”. Jada 1213. urteko dokumentuetan ageri da leku izen hau. Alabaina, gizakiaren presentzia gutxienez erromatarren garaikoa da, ikerkuntza arkeologikoetan aurkitutako aztarnarik zaharrenak garai hartakoak baitira: hainbat zeramika arrasto eta metalezko lanabesak, hain zuzen.

Sarrigureneko biztanleria aldatuz joan da historian zehar: 1646an sortu zenean 5 etxe zituen; 1786an, berriz, 50 biztanle pasatxo; eta 1800. urtean 53, 12 etxetan banatuta. XIX. mendea aurreratua zela, 1858 eta 1877 artean, Sarrigurenek eko-hiria sortu aurretik izan duen inoizko demografia-mailarik altuena izan zuen: 80 biztanle. Hortik aurrera populazioa jaisten hasi zen, eta XX. mendearen lehendabiziko urteetan (1910ean) oraindik ere 66 biztanle bazituen ere, 20ko hamarkadan bat-bateko beherakada bat gertatu zen eta 20 biztanle baino gutxiagorekin gelditu zen herria. Ordutik 60ko hamarkadara arte, susperraldi arin bat izan zen (hamarkada horretan 36 biztanle ziren 9 etxetan banatuta), baina gero 2000. urtean beherakada jasan zuen berriz ere, 10 biztanlerekin geldituz.

Sarriguren eko-hiriaren erronka benetako eko-erkidego bat bihurtzea da; bizilekuak, ekonomia jardueretarako zonaldeak, ekipamenduak eta espazio publikoak modu orekatuan izango dituen erkidego bat; kalitate handiko azpiegiturez eta ingurumena errespetatzen duten azpiegiturez osatutako benetako eko-hiri ‘burutsu’ bat. Honako elementu eta toki hauek osatuko lukete aipatutako hiri hau: Sarrigureneko bizilekurako zonaldeek (berriki eraiki direnak), Sarrigureneko Berrikuntzaren parkeak eta etorkizuneko garapenek. Horrela, erabilera-mota desberdinen alde egiten duen herrigune bat sortuko da, plazen, kaleen, bulebarren eta lorategien edo parke txikien alde egiten duen herrigune bat, horiexek baitira hiri-bilbearen oinarrizko elementuak. Halaber, hiri hau diseinu bateratuaren eta arkitektura eta paisaia zaintzearen aldekoa izango da, eta inguruan sortuko diren kalitate handiko bizileku garapenen alde ere egingo du. Gaur egun 13057biztanle daude erroldaturik.

Olatz

762 biztanlerekin, Eguesibarreko populazio nukleorik handiena duen lekua da, Sarriguren eta Gorraitzen atzetik.

Olatzeko herriguneak oraindik ere antzinako etxeak mantentzen ditu, beren edertasuna eraikuntza berriekin nahastuz. Ekialdeko ingurabidea eraiki izanak Olatzerako sarbideak nabarmen hobetu ditu, eta, era berean, kotxeek herrigunea zeharkatzea saihestu du. Horrek biztanleen bizi-kalitatea areagotu du, orain ez baitute jasan behar lehenago herria inguratzen zuen motordun ibilgailuen trafikoa.

Hain zuzen ere Olatzen eraiki zen Eguesibarreko udal kiroldegia. Ibarreko biztanleentzako egindako obra honek instalaziorik modernoenak dauzka (igerileku estaliak, erlaxatzeko gunea, muskulazio-gela, pilotaleku estalia, sorospen zerbitzua eta botikina, monitoreak, ikastaroak, etab.).

Gorraitz

Nagusiki bizitoki gisa erabiltzen den urbanizazio bat da, horixe du ezaugarri nabarmen. Gaur egun 3742 biztanle daude erroldaturik.

Urbanizazioak oso ezaugarri bereziak ditu; esate baterako, erdi-erdian Gorraitzeko golf kluba dago. Klubak 18 zulo ditu espazio berde batean zehar banaturik, eta urbanizazioaren erdi-erdian egonik hura aireberritzen eta edertzen du.

Bestalde, XVI. mendeko jauregi bat dago bertan; erortzeko zorian zegoen, baina berriki berreraiki eta jatetxe bihurtu dute.

Iturria: Eguesibarreko udala (moldatua).

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau