Denbora mugimenduan  37 minutu

Denbora  4 ordu 58 minutu

Koordenatuak 914

Noiz igoa 19 de agosto de 2018

Noiz egina agosto 2018

-
-
299 m
0 m
0
2,3
4,7
9,31 km

Bisitak 1064, kokapena 57

Nondik gertu Elantxobe, País Vasco (España)

Elantxobe-Atxurkulu/Ogoino/-/Ogoño/Talaia-Elantxobe

7'4 (*) km inguruko ibilbide biribila, aldi berean erraza eta aldapatsua, non igotzen hasi eta bukatu egiten dogun. Otoiok bezalaxe, Ogoinok be bi gailur txikietara igotzeko abagunea eskaintzen dosku.

Zailtasuna: Erraza;
Luzeera: 7/8(*) km;
Iraupena: 3 ordu;
Gailurrak: Atxurkulu (305 imgm) + Ogoino /Talaia (img 276 m).

//
Ruta circular de unos 7'4 (*) km, tan sencilla como accidentada, en la que empezamos y acabamos subiendo. Al igual que Otoio, Ogoño nos brinda la oportunidad de ascender a dos pequeñas cumbres.

Dificultad: Fácil;
Distancia: 7/8(*) km;
Duración: 3 horas;
Cumbres: Atxurkulu (305 m.s.n.m.) + Ogoño /Atalaya (276 m.s.n.m.).

//
EZAUGARRIAK

ZAILTASUNA: ERRAZA, edo horrela uste dogu. Mendian gabizela ez da ahaztu behar ordea amildegiak gertu baitdauz. Kareharrizko lurran, esateko, oso malkartsue da zorue eta edozein harrien aurki dezakegu arriskue. Baie ez da eskalatze ezta trepadarik bez, pasigoa baizik. Eskuak oso gutxitan erabiliko doguz eta, kontuz ibilite, bide segurua dela esan dezakegu.

LUZEERA : 7/8(*) KM, 7’4(*) direlakoan gauz. Oingo ibilbide honetan gehien jota 8(*) km bete doguzela esan dezakegu, nahiz eta posture egitekotan “7’6 ezetz” esango genukeen.

( * = Ez dakigu zehatz zenbateko luzeera du ibilbideak, bera grabetan egin dogun bakoitzean irakurketa okerrak eskuratu baitdoguz.)

IRAUPENA: 3 ORDU, gitxienez, gelditu barik eta erritmo onean, noski, esanda dagoenez oso zoru malkartsue izango baitugu bidearen zati handi batean. Gainera, oso bide aldapatsua denez, eta aldatsak oso gogorrak direnez (kontrako norabidean are gehio), erritmo normala baino askoz motelago ibiliko garela aurreikusi beharko genuke.

Bi ordutan lortuko deurienak be egongo dire, baita korrika ere, baie ez da gure afera. Geurean, luzeeriek eta iraupenak zerikusi handirik ez deukie eta ezin dogu baliokidetasunik atara gogoa, ingurua eta unea jokoan sartzen direlako.

Beste ibilbide batzuetan bezalaxe, abiadura geldoan ibili gara honetan, edozein bazterreko aurkikuntzekaz gozau ahal izateko. Zorutik gertu altzetan direzen landareak baita zerutik gertukoak ere, urlehortarrak, insektuak, txoriek, narrastiek zein ugaztun handi eta txikiek, zuhaixkak, zuhaitzak zein egurre, harkaitzak zein harriek, itzalak eta argie, egusenti edo iluntzien,… mendi bat ez dalako bi egunetan berbera, txoko ezagunenean be ezusterik euki dezakegu. Horretara egon ezkero, noski.

GAILURRAK: ATXURKULU (305 IMGM) + OGOINO /TALAIA (IMG 276 M). Ogoino lurmuturrean bertan, eguneko kotarik altuena den Atxurkulu mendira igoko gara lehenengoz, hortik Ogoino/Talaia mendire joateko. Kontrako norabidean egin ezkero, kota altuena azkenerako utziko genuke, dagoeneko 5 edo 6 km eginda izango genukenerako. Kaian hasi ezkero, bi norabideetan edo hasieran edo bukaeran, jarraian izango genituzke eguneko kotarik altuena eta baxuena, edo alderantziz.

//
CARACTERÍSTICAS

DIFICULTAD: FÁCIL, o eso creemos. No hay que olvidar que los acantilados están cerca. En el terreno kárstico, por ejemplo, el piso es muy abrupto y podemos encontrar el peligro en cualquier piedra. Pero no es ni escalada ni trepada, sino paseo. Utilizaremos muy pocas veces las manos y podemos decir que, andando con cuidado, es un camino seguro.

DISTANCIA: 7/8(*) KM, creemos que es 7’4(*). Podemos decir que en esta ruta hemos hecho un máximo de 8 km(*), aunque de apostar algo diríamos “menos de 7’6”.

( * = No sabemos a ciencia cierta cuánta distancia tiene el recorrido, porque cada vez que lo hemos realizado grabando hemos obtenido lecturas erróneas.).

DURACIÓN: 3 HORAS, como mínimo, sin parar y a buen ritmo, claro, pues como ya se ha comentado, tendremos un firme muy abrupto durante una gran parte del recorrido. Además, como hay muchas pendientes, y como las cuestas son muy duras (más aún en sentido contrario), deberíamos prever que caminaremos a un ritmo bastante más lento de lo habitual.

También habrá quién lo haga en dos horas, e incluso corriendo, pero no es nuestro caso. En el nuestro, la distancia y la duración no tienen gran relación y no podemos sacar ninguna equivalencia porque las ganas, el entorno y el momento entran en juego.

Como en otras rutas, hemos caminado a ritmo lento en esta, para poder disfrutar con los hallazgos de cualquier recoveco. Las plantas que se alzan cerca del suelo así como las cercanas al cielo, los anfibios, los insectos, los pájaros, los reptiles y los grandes y pequeños mamíferos, los arbustos, los arboles y la madera, las rocas y las piedras, la luz y las sombras, al alba o al ocaso,… porque ningún monte es el mismo dos veces, hasta en el rincón más conocido podemos encontrarnos con sorpresas. Si se está a ello, claro.

CUMBRES: ATXURKULU (305 M.S.N.M.) + OGOÑO /ATALAYA (276 M.S.N.M.). En el mismo cabo de Ogoño, subiremos primero al monte Atxurkulu que es la cota más alta del día, para ir desde allí al monte Ogoño/Atalaya. De hacerlo en sentido contrario dejaríamos la cota más alta del día para el final del camino, para cuando ya llevásemos hechos 5 o 6 km. De empezar en el puerto, al inicio o al final en ambos sentidos, tendríamos seguidas la cota más alta y la más baja del día, o viceversa.

//
SARRERA
Leku hauetan ibiltzeak liluratzen gaitu eta gogoa bagenuen artadi kantauriarraren ale apartean eginiko ibilbide hau igotzeko, itsasertzeko mendi baten inguruetan, talai natural bat, aspaldiko partez bere xarmagaz erakartzen gaituena: Ogoino lurmuturra.

Otoiok bezalaxe, Ogoinok be, bi gailur txikietara igotzeko abagunea eskaintzen dosku, tarte laburre ibilite, zeinetatik bista ederrekaz gozatuko dogun.

Erdiko herenean artadiaren barrukaldetik doan ibilbide biribil hau, gailur txiki bi horietara igotzen hasten da, herrie, kaia eta igoera gogor bat bukaerarako utziz, kaitik hilerriraino, hasi dogunetik eta gure autua aparkau dogun tokie.

IBILBIDEA
9(*) km inguruko ibilbide biribila, nahiko aldapatsua, non igotzen hasi eta bukatu egiten dogun.

Gehiena kareharri bada ere, zoru ezberdinak aurkituko doguz, hasierako hormigoizko zein hartxingazko pistetatik herriko galtzada-harri edota portuko asfaltoraino.

Ia bide osoan zehar artadiaren itzala izango dogu lagun, hasierako hormigoizko aldapan, bukaerako hilerrirako igoera eta zati jakin apur batzuetan izan ezik.

IRTEERA
Elantxobeko ur biltegi eta hilerri artean dagoen asfaltozko zelaian hasi eta bukatuko dogu ibilbide hau, udan gauzenez autua aparketako arazoak saihestu guran. Data jakin batzuetaz aparte, ez genuke urtean zehar aparteko arazorik izan behar autua kai aldera utzi ahal izateko.

Lautadan gauzela, hilerrirantz abiatuko gara eguneko aurreneko aldatsaren bila.

Asfaltotik espaloire igo eta, hilerriko atearen eskumako pareta ondoan, gogor hasten dan hormigoizko pistatik gorantz hasiko gara. Aldats gogorra da baita laburra ere, gero hartxingazko pista leun bat aurkituz.


UR PUTZUE KAROBIAREN ORDEZ

(ZUZEN) Hartxingazko pistara sartu bezain pronto aurreneko bidebanatzea aurkitzen dogu, ezkerrera. Guk ordea AURRERA jarraituko dogu Ogoino lurmuturrerantz.

Hortik gertu, bideak beherantz jotzen deu une batez, beste bidegurutze batera ailegau arte. (Hamen elkartzen dire beheko zelaian euki doguzen bi aukerak, gurea eta behekoa. Behekotik etorri ezkero, honaino etorriko ginateke aldapa mantsoan eta, gainera, ur putzutik igaroko ginateke bidegurutzera heldu baino metro apur batzuk lehenago. Betidanik ezetu dogun bidetik etorri gara.)

(ZUZEN) Atzera begire hori. Aurrera begire, Ogoinorantz jarraitzeko, beste bi aukera ikus ditzakegu, non ZUZEN joko dogun eskumako adarretik, ezkerrerantz jeisten dan aldapa baztertuz. Hametik aurrera pista bidexidorra bihurtzen da, aurreneko metro hauetan lursail nahiko zelaien.

(ESKUMARA) Bidegurutzera heltzerakoan zurezko kartel bat ikusten dogu, erdien dauena. Ogoinora joateko, ezkerrera jo beharko genuke. Baie hametik ur putzuraino joan gura dogu karobirako markak jarraituz. Horregatik ESKUMARA joko dogu, behera, hego-hego-ekialderanzko (HHE) norabidean.

Txoriburu petoak gara eta geldo ibili arren, batzuetan, zerbaiten ondoan igarotzen ari garela jabetzeko hainke egin behar dosku. Ogoinoko ur putzue, aldiz, nahiko erraz aurkitzen da.

Geur berandu etorri gara eta biher goiz altzatu beharra. Ibiltzeko nahikotxu ondino dagoenez, ezin gara hemen asko luzatu, mahai batzuetan itsatsite aurkitu doguzen testu batzuk irakurtzeko beste.

(180ºKO BIRA) Eta buelta! Ogoinoko ur putzuen ziaboga emon eta gorantz berriro, aldapa mantsoan, ipar-ipar-mendebalderantz (IIM).

GAINEN BILA

(ZUZEN) Ur putzura jeitsi aurretik eskumarantz jo dogun bidegurutzetik igarotzean, zuzen joko dogu oingoan, egurrezko kartela gure eskumaldean uzten.

Erraz jarraitzen dan lurrezko bide honek arin hartzen du iparrerako (I) norabidea, haren ezkerraldetik kostaldeko lehen ikusmirak eskeiniz. Laster helduko gara Atxurkulu gainarako ihesbidera.

(ESKUMARA) Ia 90ºko bira emonda, eki-ipar-ekialderantz (EIE) igotzen hasteko. Ihesbide honetara heltzean be beste zurezko kartela ikusten dogu, Talaia ganerako bidearen eskumaldean, ezkerraldean geratzen dana behin Atxurkuluranzko bidea hartuta.

ATXURKULURANTZ

Esandakoa, zurezko kartelie gure ezkerrean utziz, Atxurkulurantza igotzen hasten gara aldats gogor batetik, pinuen arteko lurrezko zidorretik hasieran, laster arteen arteko kareharrie zapaltzen hasteko.

(ESKUMARA) Marka beilegi eta zuriek jarraitzen goaz, eskumarako arku zabal bat deskribatzen. Atxurkulu ganara hego-ekialderanzko (HE) norabideagaz helduko gara.

Oso astiro igotzen ari gara. Alde batetik, erripagatik, baie beste aldetik tarte honetan sarri gelditzen garelako ikusmirekaz gozatzeko.

ATXURKULU GANA (IMG 276 M)

Postontzi eta ikurrina dauzen tokira heldu aurretik gandorrera heltzen gara. Ez da Atxurkulu mendie batere zaila, baie adi ibili ezean izualdi edota istripu larrie eragiteko gai da ingurua.

(EZKERRERA) Gandorreraino igotzen garen aldetik ez dago erripa handirik eta, zuhaitzen artean goazenez, dagoena be gitxiago dirudi. Galdorraren beste aldetik ordea erortze ia bertikala badau, eta ia landarerik ez.

Azkenean, aurrera jarraitzeko aukera bakarra geratzen denez, erraz aurkituko dogu gaina bera.

(180ºKO BIRA) Igo garen bidetik jeitsiko gara oin, azken bidegurutzean utzi dogun zurezko kartela topau arte.

OGOINOKO TALAIARANTZ

(ESKUMARA) Oin EIEtik heltzen gara lehengo bidegurutzera, aldapa jeisten. Bide leunera heltzean, bidegurutzean alegia, ESKUMARA joko dogu ipar-ipar-mendebalderantz (IIM) jarraitzeko.

Ogoino Talaire joateko be, marka beilegie ta zuriek jarraitukoguz.

Bidegurutzetik gertu, ibarbide antzeko bat gurutzatu eta Ogoino Talaia ganerantz igotzen hasiko gara, dagoeneko kareharrie zapaltzen.

OGOINO-TALAIA GANA (IMG 305 M)

Oso igoera erosoa, are gehio kareharrian izateko, nekatzen hasi aurretik bukatzen dana.

Arteen artean goaz hasieran, erdi-gerizpean, baie gora goazen einean zuhaitzen babesa galdu egiten dogu.

Tontorrera heltzerakoan igoera leuntzen hasten denean, aurrenekoz hurbiltzen gara itsaslabarretara, ezkerrean, eta eguneko amildegi altuena izan lei hametik dagoena.

Matxitxako, Bermeo, Izaro edoeta Lagako ikusmirek liluratzen gaituzte, benetan ederrak. Hain gertu eta hain urrun aldi berean. Baie goitik izango doguz ikusmira hobeak, hortik datorkio berari izena: Ogoinoko Talaia.

TALAIATIK JEISTEN, GORRI ETA ZURIEK.

(ZUZEN) Behin gailurra hartuta, aurrera jarraituko dogu, zuzen.

Oinarte lagun izan doguzen marka beilegi eta zuriei agur esango diegu, hametik aurrera marka gorri eta zuriek lagunduko baitgaituzte.

Zeren eta Talaiatik ez gara igo garen tokitik jeitsiko, baizik eta kontrako puntutik hain justu ere. Beraz, tontorrera heldu garen norabideagaz jarraituko dogu gailurretik behera, hau da, IIMa (ipar-ipar-mendebaldea).

Talaiatik jeisten goaz, eskumaldean artadie eta ezkerrean itsasoa zein haren labarrak dekoguzela. Laster sartuko gara artadira.

ARTADIEN

Marka gorri eta zuriek jarraituz, EIErantz joko dogu. Mila gauza artadiaz esateko eta bat bez dauena hobetzen duena.

Norabide honegaz goazen zati luze honetan, artadiaren lursail harritsuena zapalduko dogu. Bestalde, aldats nahiko pikoak igaroko doguz bata bestearen atzetik. Bata gora, hurrengoa behera, eta horrela.

Zati honen aurreneko erdian itsaslabarretatik aldenduko gara une batez, baie erditik aurrera berriz ibiliko gara euren ondotik, eta ia konturatu barik!

Aurrera goazen einean eskumaldera jotzen ari gara eta konturatu orduko eki-hego-ekialderantz (EHE) goaz marka gorri eta zuriek jarraituz.

Hegoekialderantz (HE) ibiltzen hasten garenean bidea leuntzen da, aurrekoagaz alderatute behintzat.

Artadiaren azkenaurreko zatian, hegoalderantz (H) abiatzen garenean, amildegietatik aldentzen hasten gara.

Azkenengoz, marka zurigorriak jarraituz mendebaldera (M) bira egiten dogunean, azkenaurreko aldapa gogorra igoko dogu.

(EZKERRERA) Aldapa hau igo bezain pronto beste bidegurutze bat dau non EZKERRERA joko dogun, hegoalderantz (H). Hori bai, ondino metro batzuk egingo dogu gorako aldapa mantsoan.

(EZKERRERA BERRIZ) 300 bat metro aurrerago, eskumarako bihurgune zabal batean, EZKERRERA jo eta alde horretako hesian dagoen ate batetik igaro behar dogu. Hametik kaire arteko gehiena (guztia ez esateagatik) jeisten egingo dogu, eta hegoalderantz (H).

ELANTXOBERA HELTZEN
(18. Waypointean jarraitzen du deskribapenak.)
...


//
ENTRADA
Nos encanta caminar por estos lugares y teníamos ganas de subir esta ruta realizada por el interior de un magnífico ejemplar de encinar cantábrico, en los alrededores de un monte costero, una atalaya natural, que desde hace tiempo nos atrae con su embrujo: el cabo de Ogoño.

Al igual que Otoio, Ogoño nos brinda la oportunidad de, recorriendo una breve distancia, ascender a dos pequeñas cumbres desde las que disfrutaremos de unas vistas magníficas.

Este recorrido circular, cuyo tercio central discurre por el interior del encinar, comienza subiendo a sendas pequeñas cumbres, dejando para la parte final el pueblo, el puerto y una dura ascensión desde el puerto hasta el cementerio, desde donde hemos empezado y donde hemos aparcado nuestro vehículo.

RUTA
Ruta circular de unos 9(*) km, bastante accidentada, en la que empezamos y acabamos subiendo.

Pese a que la mayoría es caliza, nos encontraremos con diferentes firmes, desde las primeras pistas de hormigón y de grava hasta los adoquines del pueblo o el asfalto del puerto.

Durante casi todo el camino nos acompañará la sombra del encinar, excepto en la primera pista de hormigón, la última subida al cementerio y algún que otro tramo contado.

SALIDA
Comenzamos y terminamos esta ruta en la explanada de asfalto que se encuentra entre el depósito de agua y el cementerio de Elantxobe, al estar en verano, intentando no tener problemas al aparcar el coche. Excepto en algunas fechas concretas, no deberíamos encontrar durante el año excesivos problemas para aparcar el coche en la zona del puerto.

Encontrándonos en la explanada, nos dirigiremos hacia el cementerio en busca de la primera cuesta del día.

Al subir del asfalto a la acera, nos acercamos a la pared de la derecha de la puerta del cementerio, donde comienza a subir duro una pista de hormigón. Es una cuesta dura y también corta, encontrando luego una pista llana de grava.


LA POZA EN VEZ DEL CALERO

(DE FRENTE) Nada más entrar a la pista de grava nos encontramos con la primera bifurcación, a la izquierda. Seguimos ADELANTE hacia el cabo Ogoño.

Cerca de ahí, el camino desciende hasta llegar a otro cruce donde se une con la otra opción de la explanada de abajo. (De haber venido por la otra, habríamos llegado hasta aquí con pendiente suave y habríamos pasado por la poza antes de llegar al cruce. Hemos venido por la que hemos conocido siempre.)

(DE FRENTE) Eso mirando hacia atrás. Mirando hacia adelante, para seguir hacia Ogoño, vemos otras 2 opciones, donde seguimos DE FRENTE por la derecha, desechando la cuesta hacia la izquierda. De aquí adelante la pista se convierte en sendero, en estos primeros metros sobre un terreno bastante llano.

(A LA DERECHA) Llegando al cruce vemos una señal de madera, que se encuentra en el medio. Para seguir hacia Ogoño, debemos girar a la izquierda. Pero queremos ir hasta la poza desde aquí siguiendo las marcas hacia el calero. Por ello giramos A LA DERECHA, abajo, con dirección hacia el SSE.

La poza de Ogoño se encuentra fácilmente.

No podemos alargarnos mucho aquí, lo justo para leer unos textos que hemos encontrado pegados en unas mesas.

(GIRO DE 180º) ¡Y vuelta! Damos ciaboga en la poza de Ogoño y otra vez arriba, en suave pendiente, hacia el NNO.

EN BUSCA DE LAS CIMAS

(DE FRENTE) Al pasar por el cruce donde hemos girado a la derecha antes de bajar a la poza, seguimos de frente esta vez dejando la señal de madera a nuestra derecha.

Este camino fácil de seguir gira pronto hacia el N, ofreciendo por su izquierda las primeras vistas de la costa. Pronto llegamos al desvío hacia Atxurkulu.

(A LA DERECHA) casi 90º, para empezar a subir hacia el ENE. Al llegar a este cruce también vemos una señal de madera, a la derecha del camino hacia Atalaya, la cual queda a la izquierda una vez cogido el camino hacia Atxurkulu.

HACIA ATXURKULU

Dejando la señal de madera a nuestra izquierda, comenzamos a subir hacia Atxurkulu por una dura cuesta, al principio un sendero de tierra entre pinos, pronto sobre la caliza entre encinas.

(A LA DERECHA) Vamos siguiendo las marcas blanquiamarillas, mientras describimos un amplio arco a derechas. A la cima de Atxurkulu llegamos hacia el SE.

Detenemos nuestra marcha en este tramo para disfrutar de las vistas del entorno.

CIMA DE ATXURKULU (276 MSNM)

Llegamos a la cresta antes que al buzón y la ikurriña. No es el monte Atxurkulu difícil, pero sin atención, es un entorno capaz de dar un susto o disgusto.

(A LA IZQUIERDA) La cara por la que subimos hasta la cresta no tiene gran pendiente y, entre árboles, la que hay parece menor. Al otro lado de la cresta, en cambio, hay una caída casi vertical y casi sin vegetación.

Al final, como nos queda una única opción para avanzar, encontramos fácil la propia cima.

(GIRO DE 180º) Tras cumplir con el ritual, nos apartamos de la cima, ya que hoy se está mejor a la sombra. Bajamos ahora por el camino de subida, hasta encontrar la señal de madera del último cruce.

HACIA LA ATALAYA DE OGOÑO

(A LA DERECHA) Llegamos ahora del ENE al cruce anterior, bajando la cuesta. Al llegar al camino llano, en el cruce, tiraremos A LA DERECHA para seguir hacia el nornoroeste (NNO).

También para ir a La Atalaya de Ogoño seguiremos las marcas amarillas y blancas.

Cerca del cruce, tras una especie de vaguada, empezamos a subir a la cima de La Atalaya de Ogoño, pisando ya roca caliza.

CIMA DE LA ATALAYA DE OGOÑO (305 MSNM)

Es una subida cómoda sobre caliza que termina antes de empezar a cansarnos. Al principio vamos entre encinas, a media sombra, pero pronto perdemos la protección de los árboles.

Cuando la pendiente comienza a suavizar llegando a la cima, nos acercamos por primera vez a los acantilados, a la izquierda, y puede ser el más alto del día el abismo de aquí mismo.

Las grandes vistas de Matxitxako, Bermeo, Izaro y/o Laga nos fascinan, preciosas de veras. Tan cerca y tan lejos al mismo tiempo. Pero desde arriba tendremos mejores vistas, de ahí el nombre: La Atalaya de Ogoño.

BAJANDO LA ATALAYA, ROJIBLANCAS.

(DE FRENTE) Una vez tomada la cima, seguimos de frente.

Decimos adiós a las marcas amarillas y blancas, ya que en adelante nos acompañarán las marcas rojiblancas.

De La Atalaya no bajamos por el camino de subida, sino que lo hacemos justo por el punto contrario. Así, seguimos de la cima abajo con la dirección que traíamos al llegar, esto es, NNO.

Bajamos de La Atalaya con el encinar a la derecha y la mar a la izquierda. Pronto entraremos al encinar.

EN EL ENCINAR

Siguiendo las marcas rojiblancas, giramos hacia el ENE. Mil cosas que decir del encinar y ninguna que lo pueda mejorar.

En este tramo pisamos el suelo más rocoso del encinar. Pasamos cuestas bastante inclinadas una tras otra. Una para arriba, otra para abajo, y así un rato. En la primera mitad nos apartamos por un momento de los acantilados, pero de la mitad adelante volvemos a caminar junto a ellos y casi sin enterarnos.

A medida que avanzamos tiramos a la derecha y, cuando nos enteramos, vamos hacia el ESE. Cuando comenzamos a caminar hacia el SE el camino se allana. Cuando nos dirigimos hacia el S, empezamos a alejarnos de los abismos. Y cuando giramos al O, subimos la penúltima cuesta fuerte.

(A LA IZQUIERDA) Nada más subir esta cuesta hay otro cruce de caminos donde tiramos A LA IZQUIERDA, hacia el sur (S).

(A LA IZQUIERDA DE NUEVO) 300 metros adelante, en una amplia curva a derechas, debemos girar A LA IZQUIERDA y pasar por una puerta que hay en la valla de ese lado. La mayor parte (por no decir todo) entre aquí al puerto lo haremos bajando, y hacia el sur (S).

LLEGANDO A ELANTXOBE
(La descripción continúa en el Waypoint 18.)

...

//
HITZATZE
2012an eginda geneukan jada ibilbide hau, eta 2015ean berriro egin genuen wikiloc-en grabetako asmoz (kontrako norabidean biak), baie ez genuen publikora zabaldu (edota igo) GPS-k irarriko ibilbideak ez zuelako eginikoagaz zerikusi handirik,… behintzat mapan.

Antzeko arazoak izan doguz oingoan ibilbidea amildegietara hurbiltzen danean eta herriko kaleetan barne sartu garenean.

Amildegietatik, sateliteagaz konexioa galdu egiten dala eta telefonuak berreskuratzen duenean zentzubako ibilbidea sortzen duela emoten dau. 15 waypointaren aurrean sortzen duen joan-etorriko muturra, guztiz zuzena, aldapa gogor bat amildegietatik igotzen ari garela sortzen du, harira etorri barik. Ingurua ikusite argi hautematen da oso zaila izango zala bertan marra zuzenik egitea.

Herrian zein kaian, Elantxobeko kaleetako aldatsa dela eta, bertikalean metro bat aurreratzen dogunerako, wikiloc-en borobiltxo urdina guztiz zoratu egiten da eta kaiaren erdian jartzen da, esateko, etxebizitzak zein hormak zeharkatzen, eta noraezean une oro.
//
EPÍLOGO
Realizamos esta ruta ya en 2012, y la volvimos a realizar en 2015 para grabarla en wikiloc (ambas en sentido contrario), pero no la hicimos pública (o subimos) porque el recorrido marcado por el GPS no coincidía con el realizado,… al menos en el mapa.

Problemas similares hemos tenido esta vez cuando la ruta se acerca a los acantilados y cuando nos hemos adentrado por las calles del pueblo.

Por los acantilados, parece que se pierde la conexión con el satélite (o algo así) y cuando el teléfono la recupera crea el recorrido sin ningún sentido. El pico que crea de ida y vuelta, en línea recta, antes del waypoint 15, lo hace y sin venir a cuento mientras ascendemos una dura cuesta desde los acantilados. Viendo el paraje se aprecia claramente lo difícil de crear en este lugar ninguna línea recta.

En el pueblo y el puerto, debido a la pendiente de las calles de Elantxobe, en lo que avanzamos un metro en vertical, el punto azul de wikiloc se vuelve loco y se planta en medio del puerto, por ejemplo, atravesando paredes y viviendas, y yendo y viniendo sin parar de un lado al otro.

...
Ezkerreko pistatik, eskumara eta gora. Eskumakoa aukeratu ezkero, beste bideagaz elkartuko ginateke aurrerago dagoen bidegurutze batean. Hau da, leku berera helduko ginatekeela bata zein bestie aukeraute. Bietan Ogoino dau marketa eta bietan aurkituko doguz marka zuri eta beilegiak. Elantxobe bera gainezka dauenean, autua uzteko tokie aurki dezakegu ur biltegie eta hilerri artean dauen lautada txiki batean. Geurko honetan hamen hastea erabaki dogu aparketako arazoak sahiestu guran. // // Por la pista de la izquierda, a la derecha y para arriba. En caso de optar por el de la derecha, nos encontraríamos con el otro camino en un cruce que hay más adelante. Esto es, que llegaríamos al mismo sitio elijamos uno u otro camino. En las dos marca Ogoño y en las dos encontraremos marcas blancas y amarillas. Cuando el propio Elantxobe se encuentra a rebosar, podemos encontrar sitio para dejar el coche en una pequeña explanada que hay entre el depósito de agua y el cementerio. Esta vez hemos decidido empezar aquí para evitar problemas de aparcamiento.
Zuzen. Hormigoizko aldats gogorra bukatzen denean, malda lehundu ostean, dagoeneko hartxingazko pistan dagoen bidebanatzean, zuzen jarraituko dogu. // // Cuando termina la fuerte subida de hormigón, tras allanarse la cuesta, seguiremos de frente en la bifurcación que hay una vez en la pista de grava.
Ikur beilegi eta zuriek (Ibilbide Laburra) jarraituz etorri gara hilerritik bidegurutze honetaraino eta honaino dator behean baztertu dogun beste bidea ere (hilerri parean eskumakoa), hametik aurrera bide bakarra izanik. Toki honetan, apur bet atzera jo dezakegu eskumako bidetik putzure heltzeko, baie gu aurrerago dagoen beste batean desbideratuko gara. Hametik aurrera ere, ikur beilegi eta zuriek jarraituko doguz , bai Atxurkulura bai Talaira igotzeko. // // Hemos venido siguiendo las marcas blancas y amarillas (Pequeño Recorrido) desde el cementerio hasta este cruce y hasta aquí llega también el otro camino que hemos desechado abajo (el de la derecha en el cementerio), siendo de aquí en adelante un solo camino. En este punto, podemos tirar un poco para atrás por el camino de la derecha para llegar a la poza, pero nos desviaremos en otro que hay más adelante. También de aquí en adelante seguimos las marcas blancas y amarillas, tanto para subir a Atxurkulu como a Atalaya.
Eskumara joko dogu oin, karobirantz. Gero joango gara ezkerreko bidetik, Atxurkulu eta Talairantz, hametik zuzen igarotuz (argazkien eskumatik ezkerrerantz), gorantz goazela kartela gure eskumaldean utziz. Baie hori gero. Oin, eskumarantz. // // Giramos a la derecha ahora, hacia el calero. Luego iremos por el camino de la izquierda, hacia Atxurkulu y Talaia, pasando recto por aquí (de la derecha hacia la izquierda en la fotografía), dejando la señal a nuestra derecha según subimos. Pero eso luego. Ahora, hacia la derecha.
Karobia bilatzen abiatu gara maldan behera eta, hara! Ogoinoko pozue agertu. Hamen gordetzen zeurien Lamiek euren altxorrak, pozua ur argikoa eta sakon biano sakonagoa zanean. Eguerdiko eguzki izpiek ondoraino heltzen ziren orduan, altxorren disdirak gainetik ikusteko moduan, eta bat baino gehio ondora heltzeko asmoz sartu zan pozure, berriz ere ez agertzeko bizirik. ... Guk, ordea, gorantz joko dogu berriz, honaino ekarri gaituen bidea desegiten aurreko waipointeko zurezko seinalera heltzeko. Eta seinale horretatik zuzen jarraituko dogu zurezko beste kartel batera heldu arte. // // Nos aventuramos cuesta abajo en busca del calero y ¡ahí va! aparece el pozo de Ogoño. Aquí guardaban las Lamias sus tesoros, cuando el pozo tenía agua cristalina y era muy profundo. Los rayos del sol de mediodía llegaban hasta el fondo entonces, como para ver el brillo de los tesoros desde arriba, y más de uno se metió al pozo con intención de llagar al fondo, para no volver a salir con vida. ... Nos, en cambio, tiraremos otra vez para arriba, deshaciendo el camino que nos ha traído hasta aquí hasta llegar a la señal de madera del anterior waypoint. Y desde esa señal seguiremos de frente hasta llegar a otra señal de madera.
Atxurkulu mendirako bidebanatzera heldu gara. Hametik eskumara joko dogu aldats pikoan gora, hasieran lur gainetik, gero kareharri gainetik ibiltzen hasteko. Gailurreraino ibiliko gara harkaitzak zapalduz artadian barne, eta landaretza gainetik begiztatzeko sarri geldituko dogu martxa, inguruko bistetaz ez garelako sekula nekatzen. // // Hemos llegado a la bifurcación hacia el monte Atxurkulu. De aquí tiraremos a la derecha por la fuerte cuesta arriba, primero sobre tierra para luego empezar a caminar sobre la caliza. Caminaremos hasta la cima pisando rocas entre el encinar, y pararemos la marcha a menudo para otear por encima de la vegetación, porque nunca nos cansamos de las vistas del entorno.
Atxurkulu gaina, itsaso maila gaineko 305 metrotan, postontzi ezberdinekaz eta ikurrina bategaz masta batean. Ibilbidea eta luzeeraz gain, altueragaz be okerreko irakurketak euki doguz oingo honetan. Jarraitzeko erraza da ibilbide hau, ordea, ondo eta erraz ikusten bait dire une oro marka beilegi eta zuriak, Talaia mendiko gailurreraino (276 imgm) eroango gaituztenak. Hametik, behean laga dogun zurezko karteleraino bueltauko gara gure urratsak desegiten, gero han eskumarantz jotzeko. // // Cumbre de Atxurkulu, a 305 metros sobre el nivel del mar, con varios buzones y una ikurriña en un mástil. Además de con el recorrido y con la distancia, también hemos tenido en esta ocasión lecturas erróneas con la altura. Sin embargo, es una ruta fácil de seguir, ya que en todo momento se ven bien y fácil las marcas blancas y amarillas, que nos llevarán hasta la cima del monte Atalaya (276 m.s.n.m.). Desde aquí, volveremos deshaciendo nuestros pasos hasta la señal de madera que hemos dejado abajo, para luego allí girar hacia la derecha.
Kareharriak, itsasoak, altuerak, haizeak, kresala ...dana batu da hamen, Talaiko tontorra heldu baino metro batzuk beherago, landaredi bako tartetxo hau begien gozamenerako utziz. Argazkiak atarateko leku ederra. // // La caliza, la mar, la altura, el viento, el salitre ...todo se ha unido aquí, unos pocos metros antes de hollar la cima de Atalaya, dejando un pequeño espacio sin vegetación para disfrute de la vista. Es este un buen lugar para tomar fotografías.
Ogoinoko Talaia be landaredi barik. Ikuspegi ederrak badauz be hametik, kostalde osokuek, Adur ibairaino Matxitxako lurmuturretik, baita urrunago be. Ogoino haitzapean Laga hondartza eta haren duna txikiek. Izaro irlaren ikuspegi ezberdine, Bermeo hiribildua eta barraderie. Matxitxakoko itsasargiek, kaioak zein Kaioa. Itsasoak ikutu egiten gaituela dirudi, haren usaina eta freskotasuna nabar-nabariak bait dire. Baie ez da egie, badire ia 300 metroko amildagiek, Ogoino lurmuturrien. Aurrera jarraituko dogu hametik, itsasorantz. // // La Atalaya de Ogoño igualmente sin vegetación. Del mismo modo, hay preciosas vistas desde aquí, de toda la costa, desde el cabo Matxitxako hasta el río Adur, e incluso más allá. A los pies de la peña de Ogoño, la playa de Laga y sus pequeñas dunas. Una vista diferente de la isla de Izaro, la villa de Bermeo y el dique. Los faros de Matxitxako, las gaviotas y La Gaviota. Parece que la mar nos toca, pues su olor y su frescura se notan. Pero no es verdad, acantilados de casi 300 metros hay, en el cabo de Ogoño. Seguimos de frente desde aquí, hacia la mar.
Artadi barruen... hamen sentitzen doguna bizitzeko gogoz etortzen gara holako lekuetara, non bide erdian egonda be guztiz galdute gauzelakoan gauz. Momentu ezin hobea baso honek ezkutatzen dituen bitxikrietaz jabetzeko: forma eta kolore ezberdinetako landare txikiak, harkaitzak, intsektuak...
Lasai goaz landareak inguratute amildegietatik bizpahiru metrotara, une batzuetan, gehien jota. Hor parean dekogu jausiera ibilbidearen zati handi batean. Ikuspegi ederrak. // // Vamos de relax entre la vegetación a dos o tres metros del acantilado, en algunos momentos, como mucho. Tenemos la caída justo al lado durante un buen trecho. Preciosas vistas.
Kontu handiz hartute eta ezkerretik aurrera goazela, ikuspegi ederrekaz gozatzeko aukerea izango dogu bidetik apurtxu bet aldendute. // // Tomando sumo cuidado y a la izquierda según vamos hacia adelante, tendremos la oportunidad de disfrutar con preciosas vistas apartándonos un poco del camino.
OGOINOKO ITSASLABARRAK_ Itsasoaren hotsak, haren disdira edo izpiek, ... nork daki; hametik gabiz hareri begire. Ure, urdin-urdine, zuri, marroi ala orlegie; haren usaine da hametik oso nabarie. Ferekak hamen azal sikuen, goxo, biloan altxor freskue: batzuetan enbata, geur itsas brisie. Altuera handiek diote gezurre, ez da nabarie dauen jauzie, hamen, ...Ogoino lurmuturrien. // // LOS ACANTILADOS DE OGOÑO_ Los sonidos de la mar, su brillo y sus rayos ... quién sabe; desde aquí estamos mirándola. El agua, azul-azul, blanca, marrón o verde; su aroma es aquí muy evidente. Aquí caricias en la piel seca, grato, en el vello fresco tesoro: a veces galerna, hoy brisa marina. Las alturas grandes mienten, la caída que existe no es aparente, aquí, ...en el cabo de Ogoño.
Eta holan jarraituko dogu tarte handi batean, Ogoino lurmuturra itsaslabarraren ondoan inguratzen eta harkaitz zein landaredi trinko artean bidexka ikustatzen. Izan ere, artadian arreta jartzea eta amildegiaren gertutasunaz ahanztea erreza da, emoten dogun urrats bakoitzean aurkitzen dogun paisaia-aberastasun handia dela eta. Itsasoaren ondoan ez ba zan egongo be, paraje honen edertasuna ikusgarria izango litzateke. Haitzetako itxura ezberdinek, adin oso ezberdinetako zuhaitzen elkartzeagaz batera, eszenatoki amaigabeak sortzen deuriez, hartzen dogun ikuspuntuaren arabera oso ezberdin ikusten direzenak. // // Y así seguiremos durante un buen trecho, bordeando el cabo Ogoño junto al acantilado y vislumbrando el sendero entre rocas y vegetación espesa. De hecho, es fácil concentrarse en el encinar y olvidarse de la cercanía del abismo, debido a la gran riqueza paisajística que nos encontramos a cada paso que damos. Aunque no estuviera junto a la mar, la belleza de este lugar también sería espectacular. Las formas de las rocas junto a la conjunción de árboles de muy diferentes edades crean una infinidad de escenarios, que además cambian mucho según desde donde los miramos.
¡¡¡¿Pero que ruta nos graba?!!! No entendemos, y nos frustra, que tras realizar tamaño esfuerzo el GPS/satélite/celular/aplicación o lo que sea nos pifie la ruta de esta manera. Pero nos a lo nuestro. Para llegar aquí, hemos tenido que subir una dura cuesta (En el recorrido, los tramos anterior y posterior al pico dibujado) que nos separa de los acantilados y en donde, poco a poco, cambiamos la roca por tierra. // // Baie,... ze nolako ibilbidea margozten dosku?!!! Ez dogu ulertzen, eta erabat zapuzten gaittu, GPS/satelite/sakelako/aplikazinuek edo delakuek gure ibilbidea suntsitzeak sekulako esfortzue egin ondoren. Baie guk geurera. Hona heltzeko, amildegietatik urruntzen gaituen aldats gogor bat (Ibilbidean, margoztutako erpinaren aurreko eta ondorengo zatiek;) igo behar izan dogu non, apurke apurke, harria lurragatik aldatzen dogun.
Aurreko waypointeko leku berean gauz waypoint honetan, baie egoeraren berri emotea edota aztarna lagatzie gura izan dogu. Arrasto gorri eta zuriak jarraituz heldu gara, aldapan gora, bide gurutze honetara, non tramankulua gaizki zebilela konturatu garen. Ezkerrera joko dogu lurrezko bide zabal zein leun batetik. // // En este waypoint nos encontramos en el mismo lugar que en el waypoint anterior, pero hemos querido dar la noticia o dejar huella de la situación. Hemos llegado hasta este cruce, donde nos hemos percatado de que el cacharro no iba bien, siguiendo, cuesta arriba, las marcas rojas y blancas. Tiraremos a la izquierda por un camino de tierra ancho y llano.
Ezkerrera jo behar dogu aurreko waypointetik 300 bat metrotara, eskumarako bihurgune zabal baten erdi parean bidea utziz, eta aurrera goazela ezkerreko aldeko hesian aurkitzen dogun ate batetik igaro behar dogu. Atea aurkitu dogun bezala utzi ondoren, bedar artean ikustatzen dan zidorretik jarraitzen dogu. Jeisten hasi garela esan dezakegu hamen. // // Hemos de girar a la izquierda a unos 300 metros del waypoint anterior, dejando el camino hacia la mitad de una amplia curva a la derecha, y hemos de pasar por una puerta que encontramos en la valla de la izquierda según vamos adelante. Tras dejar la puerta como nos la hemos encontrado, seguimos por el sendero que se vislumbra entre las hierbas. Podemos decir aquí que hemos comenzado a descender.
Etxetxo zuri txiki bet gure eskumaldean laga eta zelai batetik jeitsi ondoren Elantxobe herriko aurreneko etxeetara heltzen gara. Hamen be, grabetako arazoak egon direz eta apur bet beherago sartzen garela dino Wikiloceko ibilbideak. Dena den, jarraitzeko nahiko erreza da bidea eta behar den tokire eroango gaitu. Egia esanda, ibilbideko irudian waypoint honen banderatxoa baino apur bet gorago (ezkerrerago) dauzen bi etxe txikien ondotik heltzen gara herrire. // // Dejamos una pequeña casita blanca a nuestra derecha y tras bajar por una campa llegamos a las primeras casas del pueblo de Elantxobe. También aquí ha habido problemas con la grabación y el recorrido de Wikiloc dice que entramos un poco más abajo. De todas formas, el camino es bastante fácil de seguir y nos llevará a su debido sitio. A decir verdad, llegamos al pueblo por al lado de las dos pequeñas casas que hay un poco más arriba (más a la izquierda) de la banderita de este waypoint en el dibujo del recorrido.
Ezkerrera joko dogu oin porturaino jeisteko baie, hamen kotxetik oso gertu gauzen arren. Egia esanda, kaitik igotzean gero, hametik igaroko gara berriz, baie ziur askoz motelago egingo dogule. Irakurtzen ari zarie waypoint hau, aurreko waypointean erreferentziatzat hartu doguzen bi etxeetako bidea aurreko pisuetara heltzen denean markatu genuen, nahiz eta mapan beste toki batean agertu. Kaire jeisteko, kale nagusie erabil dezakegu edo kaletxoetan zehar sartu. // // Giraremos ahora a la izquierda para bajar al puerto, pese a que aquí estamos muy cerca del coche. A decir verdad, al subir luego del puerto, pasaremos de nuevo por aquí, pero seguro que más despacio. Este waypoint que ahora leéis, lo marcamos cuando el camino de las dos casas que hemos tomado como referencia en el waypoint anterior llega a los primeros pisos, pese a que en el mapa aparezca en otro lugar. Para bajar al puerto podemos usar la calle principal o meternos entre callejuelas.
Kaletxoetan barne, eskaileretatik edo kale nagusiaren bidez, norbere sena jarratzea hobe, ibilbide bera jarraitu ordez. Dena den, aukera guztietatik heltzen da behera errez. // Entre callejuelas, por las escaleras o a través de la calle principal, es mejor seguir tu instinto que la misma ruta. De todas formas, por todas las opciones se llega fácil abajo.
Iparra galtzen deu hamen be, grabetako erabiltzen dogun tramankuluek, waypointa kaiaren erdian kokatuz, gure oinak lehorrean dauzen bitartien. // El aparato que usamos para grabar falla aquí también, colocando el waypoint en medio del puerto mientras nuestros pies están secos.
Herriko aldaparen erdi aldera, bus geltoki edo errotonda hau aurkitzen dogu, non txoferraren ordez maniobrak plazak berak egiten deuzen. // Hacia la mitad de la cuesta del pueblo, encontramos esta parada de autobús o rotonda, donde en lugar del chófer es la plaza la que maniobra.
Elantxobeko aldapa famatue igo eta zelaire heldu gara. // Subimos la famosa cuesta da Elantxobe y hemos llegado a la explanada.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau