Jaitsi

Distantzia

16,4 km

Desnibel positiboa

697 m

Zailtasun maila

Ertaina

Desnibel negatiboa

697 m

Gehieneko garaiera

395 m

Trailrank

52

Gutxieneko garaiera

53 m

Ibilbide mota

Zirkularrak

Koordenatuak

756

Noiz igoa

16 de mayo de 2020

Noiz egina

mayo 2020

Iragazki aurreratuak

Iragazi erregistratutako hilabetearen edo dataren arabera. Bilatu jarraitzen diezun erabiltzaileen ibilbideak soilik.

Lortu Wikiloc Premium Igo mailaz iragarkirik ez ikusteko
Iragazki aurreratuak Iragazki aurreratuak
Izan zaitez lehena txalotzen
Elkarbanatu
-
-
395 m
53 m
16,4 km

Ikusita 156 aldiz, jaitsita 5 aldiz

Nondik gertu: Ubare, País Vasco (España)

18 kilometro inguru dituen ibilbide gorabeheratsua, Zizurkilgo ia herri osoa zeharkatzen duena, hegoaldetik iparralderaino. Joxe Arregi plazatik aterata, Loidierrota eta Salobietatik barrena Adunako Basopetara igotzen da. Handik, Gelitatik eta Itzumitzetik pasa eta gero, ingurune natural babestua den Atxulondo burdinolara iristen da. Itzulerako bidean Saratxoeta baserriaren hondakinen ondotik pasa ondoren Oiartzun aldeko lepoa hartu eta Pagamendira iritsiko gara. Handik Ibiturrira jaitsi eta Egieta eta Areta ondoren herrigunera doan errepidea zeharkatuko dugu eta Urkamendi aldera igo. Azkenportura jaitsita, bidegorria hartu eta Joxe Arregi plazara itzuliko gara.
Bidegunea

00-Joxe Arregi plaza

  • argazkia 00-Joxe Arregi plaza
  • argazkia 00-Joxe Arregi plaza
  • argazkia 00-Joxe Arregi plaza
  • argazkia 00-Joxe Arregi plaza
  • argazkia 00-Joxe Arregi plaza
0 km. Ibilbidea Zizurkilgo Elbarrenako Joxe Arregi plazatik abiatzen da. Rotondatik gora, Adunara doan errepideko ezpaloitik hartuko dugu.
Bidegunea

01-Ihartza

  • argazkia 01-Ihartza
  • argazkia 01-Ihartza
0.6 km. Bulandegi bideko etxadiaren amaieran ezkerretik gora ateratzen den errepide txikia hartuko dugu. Honek Ihartza auzunera eramango gaitu, Arrospide eta Isidroenea etxeen tartetik.
Bidegunea

02-Beibategi

  • argazkia 02-Beibategi
  • argazkia 02-Beibategi
  • argazkia 02-Beibategi
  • argazkia 02-Beibategi
  • argazkia 02-Beibategi
1.2 km. Ihartzatik 500 metro egingo ditugu aurrera herribidetik. Galardi baserriaren albotik, Beibategi jatetxera iritsiko gara. Han Herrigunera igotzen den errepidearekin bat egingo dugu. Pello Mari Otaño bertsolari handiaren jaiotetxe izan zen Errekalde baserriaren parean eskuinera joko dugu, Adunibar aldera, Abiadura Handiko Trenaren zubipetik.
Bidegunea

03-Loidierrota

  • argazkia 03-Loidierrota
  • argazkia 03-Loidierrota
Abiadura Handiko Trenaren zubiaren azpitik jarraituz, laister iritsiko gara Loidierrotara.
Bidegunea

04-Salobieta

  • argazkia 04-Salobieta
  • argazkia 04-Salobieta
  • argazkia 04-Salobieta
2.2 km. Beste 500 metro egingo ditugu, erabat lauak eta Salobieta edo Adunaerrekaren albotik. Laster iritsiko gara Salobietako zubira. Igarota, Adunako Udalerriko eremuan sartuko gara. Zubian bertan iturri ederra dugu.
Bidegunea

05-Basopeta

  • argazkia 05-Basopeta
  • argazkia 05-Basopeta
  • argazkia 05-Basopeta
4.1 km. Behin Adunako lurretan, bideari 1.300 metro jarraituko diogu, goraka beti, Pagoaga baserriaren ondotik pasatuz. Adunatik gora datorren pista zabalarekin bat egingo dugu eta hau hartuz, beste 500 bat metro eginda Basopeta izeneko atsedengunera iritsiko gara. Dagoeneko 4 kilometro egin ditugu. Hor hiru bide azalduko zaizkigu aurrera jarraitzeko: eskuinekoak Belkoainera eramango gaitu. Erdiko zabalari, nagusiari, jarraituko diogu.
Bidegunea

06-Txingorri

  • argazkia 06-Txingorri
4.8 km. Basopetatik aurrera doan pista 800 bat metro jarraituta, Txingorriko bidegurutzera iritsiko gara, goraka beti. Ezkerrekoa Arizkurutzeta eta Pagamendi aldera doa. Eskuinetik gora jotzen duen adarra hartuko dugu.
Bidegunea

07-Gelita

  • argazkia 07-Gelita
  • argazkia 07-Gelita
5.7 km. Pistatik Txingorritik gora kilometro bat eskas egin ondoren, Gelitako gainera iritsiko gara. Eskuinean Gelitako borda ikusiko dugu. Jarraitu beheraka pistatik.
Bidegunea

08-Itzumitz

  • argazkia 08-Itzumitz
  • argazkia 08-Itzumitz
  • argazkia 08-Itzumitz
  • argazkia 08-Itzumitz
  • argazkia 08-Itzumitz
  • argazkia 08-Itzumitz
6.3 km. Gelitako gainetik behera laister jaitsiko gara Itzumitz baserrira. Hor bukatzen da pista zabala eta handik aurrerakoa baso arteko mendi-bidea izango dugu. Hurbiltzean, langa bat zeharkatuko dugu. Behin eraikinetara iritsita, etxearen eskuin albotik jarraituko dugu markatu gabeko tarte batez. Pare bat pasabide txiki zeharkatuta, behera jotzen duen bideari jarraituko diogu.
Bidegunea

09-Bidegurutzea

  • argazkia 09-Bidegurutzea
  • argazkia 09-Bidegurutzea
  • argazkia 09-Bidegurutzea
6.8 km. Itzumiztik 600 bat metro jaitsita, bidegurutze batera iritsiko gara. Kontuz, markatu gabe baitago eta oso erraza da nahastea edo ez ikustea. Ezkerretik Saratxoeta baserrira goaz. Eskuinekoa hartuko dugu, Atxulondo aldera. Gero bidegurutze honetara itzuliko gara.
Bidegunea

10-Atxulondo

  • argazkia 10-Atxulondo
  • argazkia 10-Atxulondo
  • argazkia 10-Atxulondo
  • argazkia 10-Atxulondo
  • argazkia 10-Atxulondo
  • argazkia 10-Atxulondo
7.3 km. Atxulondo burdinola (edo Arsulondo, agiri zaharretan deitzen zioten bezala), Abalotz errekaren sakanean goialdean dagoen ingurune natural berezia da eta axola handiko instalazio hidrauliko izan zenaren hondakinak kontserbatzen ditu. Garai oparoenean 25 bat lagun aritzen omen ziren bertan zuzenean edo zeharka lanetan. Atxulondo burdinola Zizurkilgo ipar-mendebaldean dago, herriko gunetik urrutien dagoen parajean. Gaur egun basoaren erdian galdurik dago eta sasiak ia janda dauka. Saratxoetaerreka eta bestelako erreketatik iristen diren urak biltzeko bi presa eta ur emaria erregulatzeko urtegia, antapara eta beste eraikin batzuen arrastoak kontserbatzen ditu, baina urtetik urtera nabarmen hondatzen ari da.
Bidegunea

11-Saratxoetako karobia

  • argazkia 11-Saratxoetako karobia
  • argazkia 11-Saratxoetako karobia
  • argazkia 11-Saratxoetako karobia
Saratxoeta baserrira iritsi aurretik langa zeharkatuko dugu, justu hondatzen ari den baserriko karobiaren parez-pare.
Bidegunea

12- Saratxoeta

  • argazkia 12- Saratxoeta
  • argazkia 12- Saratxoeta
  • argazkia 12- Saratxoeta
  • argazkia 12- Saratxoeta
  • argazkia 12- Saratxoeta
8.1 km. Goitik behera eraitsitako baserria da Saratxoeta, garai batean inguru osoari izena eman ziona. Gaur baserria zenaren ormak diraute justu-justu eta urtetik urtera geroz eta egoera okerragoan dago.
Bidegunea

13-Ur-txabola

  • argazkia 13-Ur-txabola
8.4 km. Saratxoeta baserrikoek argindarra lortzeko erabiltzen zuten turbinaren hondakinak.
Bidegunea

14-Uso-puestoa

  • argazkia 14-Uso-puestoa
  • argazkia 14-Uso-puestoa
  • argazkia 14-Uso-puestoa
8.8 km. Ehiztariek erabiltzen duten altuera handiko uso-puesto baten azpitik jarraituko dugu, Pagamenditik datorren Astaerrekaren albotik, beti gora.
Bidegunea

15-Oiartzun

  • argazkia 15-Oiartzun
  • argazkia 15-Oiartzun
  • argazkia 15-Oiartzun
  • argazkia 15-Oiartzun
9.7 km. Saratxoetatik gora Hegoaldera jota, Oiartzun baserria zenaren ondoko lepora eta pista zabalera iritsiko gara. Saratxoetatik gatozen bezala begiratuta, bidegurutze horretatik ezkerrera hartzen badugu, ekialdera, Arizkurutzeta eta lehen igaro dugun Basopetara itzuliko ginateke. Eskuinera, mendebaldera, Peruazkarate, Zarateko benta eta Ezkeltzu aldera joko genuke. Guk parean dugun langa zeharkatu eta hegoaldera ateratzen den bidea hartuko dugu, Pagamendi aldera. 343 m
Bidegunea

16-Pagamendi

  • argazkia 16-Pagamendi
  • argazkia 16-Pagamendi
  • argazkia 16-Pagamendi
10.3 km. Oiartzun aldetik gatozela, inguruari izena ematen dion Pagamendi baserriarekin topo egingo dugu aurrealdean. Iritsi aurretik, ezkerretara jo behar dugu, Hegoaldera, belaze zingiratsua guztiz zeharkatuz, Ibiturrira jaisten den bidearen hasiera aurkitu arte.
Bidegunea

17-Ibiturri

  • argazkia 17-Ibiturri
  • argazkia 17-Ibiturri
  • argazkia 17-Ibiturri
11.5 km. Pagamenditik 1.200 metro jaitsita, Ibiturri ingurura iritsiko gara. Hor bat egiten dute Zizurkilgo Lizardi eta Otsoerrekak batetik eta Adunako Katamira eta Arrazubierrekak, Ibiturrierreka osatuz. Ia 200 metro behera etorri gara Pagamenditik, orain Egietaraino igotzea tokatzen zaigu.
Bidegunea

18-Egieta

  • argazkia 18-Egieta
  • argazkia 18-Egieta
  • argazkia 18-Egieta
12.9 km. Kilometro eta erdiko aldapa igoko dugu Ibiturritik eta Egieta etxearen ondoan bat egingo dugu Herrigunetik Zarateko Bentara igotzen den errepidearekin. Egieta etxea pasa eta berehala hego-ekialdera doan bidea hartu eta Areta aldera joko dugu.
Bidegunea

19-Ispillaga

  • argazkia 19-Ispillaga
  • argazkia 19-Ispillaga
13.7 km. Egietatik gatozela, behin Aretako auzunea zeharkatuta, zuzenean Kalixara jaisten den Ispillagako hormigoizko bidea hartuko dugu.
Bidegunea

20-Kalixa

  • argazkia 20-Kalixa
  • argazkia 20-Kalixa
  • argazkia 20-Kalixa
  • argazkia 20-Kalixa
  • argazkia 20-Kalixa
  • argazkia 20-Kalixa
14.0 km. Arritxipi baserriaren albotik jaitisita, Aduna aldetik Herriguneran igotzen den errepidearekin bat egingo dugu Kalixan. Auzune txiki honetan 1905ean eraikitako Done Mikel Goiaingeruaren ermita eta bizpahiru eraikin daude. Alboan aska bat ere ikus daiteke. Gatozen bezala errepidea zuzen zeharkatu eta goraka jo berriro, Hegoaldera. 111 m
Bidegunea

21-Kanposantua

  • argazkia 21-Kanposantua
  • argazkia 21-Kanposantua
  • argazkia 21-Kanposantua
  • argazkia 21-Kanposantua
14.8 km.Agerre baserrien albotik 600 bat metro igota, Herrigunetik datorren errepidearekin bat egin eta Zizurkilgo kanposantura iritsiko gara. Hemen amaitzen dira ibilbidearen aldapa gorak.
Bidegunea

22-Azkenportu

  • argazkia 22-Azkenportu
  • argazkia 22-Azkenportu
  • argazkia 22-Azkenportu
  • argazkia 22-Azkenportu
  • argazkia 22-Azkenportu
  • argazkia 22-Azkenportu
15.8 km. Kanposantutik jaitsi gara eta Zizurkilgo auzune berri batera iritsiko gara: Azkenportu. Asteasurako errepideko rotonda eta Asteasuko erreka zeharkatu eta Benta aldean bide gorriarekin topo egingo dugu. Ezker aldera, Ekialdera eta azken 400 metroak eginda hasierako gunera iritsiko gara, Joxe Arregi plazara. Osatu ditugu ibilbidearen 16,3 kilometroak.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau