-
-
993 m
600 m
0
3,4
6,8
13,63 km
Bisitak 10, kokapena 0
Nondik gertu Elgea, País Vasco (España)
Hasiera batean bost tontorrera igotzeko asmoa genuen: aipatutakoak eta Miritxa eta Arkamo. Kontua Elgeamendira igo garela zuzenean Utxitigaranatik pasa ostean, eta azpialdeko bi tontortxo horiek ahaztu. Aitzakia badugu beste batean Marietatik atera eta igotzeko.
Elgeatik Elgeamendira Ameztiak, pagadiak eta pinudiz osatutako basoetatik pasako gara. Elgeamenditik, gainik gain ibili ondoren, Urkitzako gainerako bidean, ezkerrera, Elgea II tumuloa dago. Ez da erraza ohartzea, ez bada erditik moztutako eta borobilean dauden pinuengatik. Pistatik gora jarraituko dugu, Urkitza pasa eta jaitsiera labur baten ostean, ezkerrera, markatutako bidezidor batetik gora egingo dugu. Pikoa da aldapa. Bukaeran Urdingain tontorra dago, ondoan, ohikoa den moduan, telefoniako antenatzar bat.
Azkeneko tontorra falta zaigu, Makatzgain alegia. Aurrera jarraitu baino ez dugu. Haize handia dago eta zerbait jan eta edan ondoren, Elgearantza egingo dugu. Tartean hiru karobi ikusiko ditugu, argazkietan ikus ditzakezuenak.

Nahi izanezkero komentario bat utzi edo baloratu ibilbide hau
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak