Denbora  7 ordu 28 minutu

Koordenatuak 1892

Fecha de subida 16 de agosto de 2017

Fecha de realización julio 2017

-
-
736 m
310 m
0
4,8
9,6
19,28 km

Bisitak 402, kokapena 15

Nondik gertu Elgeta, País Vasco (España)

Elgetako polikiroldegitik hasi gera, herri sarrerako arkue pasa ondoren eskubira hartzen degu Xalbador baselizara, hemendik maldan gora Intxortako leporaino. Hemen ezkerrera joango gera GAZTELUMENDI gainera-buzoia+geodesikoa- aurreko lepotxora bueltatuz ego aldera joango gera INTXORTA TXIKIra -buzoia-. Bide berdinetik bueltatuko gera Intxortako leporaino eta goruntz jarraituz INTXORTAra -buzoia, haizeorratza, aterpetxoa-. I-M norabidea hartu eta gainberan GR markak topa eta jarraitzen ditugu errepideraino, zeharkatu eta Urbano baselizarantz goaz, GRa segiz maldan gora bidegurutze bateraino markak eskubirantz doaz eta guk goruntz jarraitzen degu ERDELLAra -Buzoia-.
Beheruntz goaz hurrengo leporaino GRa utziz, SANTAMARIÑEZAR gainera iristeko -stela, gurutzea +buzoia-, orain gainberan eta Aginaga, Uluntzu eta Amezorde zutabe indikatzaileak pasa ondoren Aixola urtegira etorri gera.
Presan ezkerretik 200m ggb egin ondoren ezkerrera hartzen degu goruntz eta atzeden haundirik gabe hormigoizko pista pasaz Egoarbitzako lepora eta EGOARBITZA tontorrera heldu gera.
Igoerako bidetik jeisten gera leporaino eta hemendik Karabietako errepidera goaz bertatik eta hilerria pasa ondoren Elgetara bueltatu gera

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta