-
-
713 m
438 m
0
1,7
3,4
6,87 km

Bisitak 190, kokapena 13

Nondik gertu Elgeta, País Vasco (España)

Gaurkoan Intxortaera joango gara Elegetatik irtenda.
Intxorta (3 tontor dira benetan) gure historian txertatua dagoen lekua da, bertan gerra zibileko pasabide gogorrak bizi izan ziren, la batalla de los Intxortas izan zen une garrantzitsuena 1937ko Apirilaren 20. Batalla honetan faxistak errepublikanoen frontea apurtzen hasi ziren Bilbora bidean. Gaur egun ikusi dezakegu garai artako trintxerak eta hainbat bitxikeria une hauek gogora ekartzen digutenak.

Elgetako plazatik Salbador kalea jarraituko dugu errepidera heldu arte, zeharkatu eta Anzuategi auzora doan pista hartuko dugu, berehala San Salbador ermitara heldu aurretik bide gurutzean eskumara hartuko dugu, jarraian baserri bat atzean itxiko dugu eta segidan beste bat, bigarren hau pasatu eta zuri eta horiz markatua dagoen bidea jarraituko dugu, laster bidegurutze batean pago artean zuzen jarraituko dugu hemen ere markak jarraituz, bidea pinudi batean sartzen da, laster putzu handi bat eskumatik inguratuko dugu eta hurrengo bide gurutzean markatutako bidea utziko dugu ezkerrera nabarmen igotzen hasteko, igoera honek tontorreraino eramango gaitu. Tontorrean atsedena hartu eta ikuspegiaz gozatu ondoren etorri garen norabide berdina duen pistatik jaisten hasiko gara, laster bidegurutze bat dago, eskerreko adarra hartuz gero Belgiarren lubakietara joango ginateke,baina guk zuzen jarraituko dugu ezkerrekoa eta eskumakoa utziz, laster beste adar bat dago baina guk zuzen gaseko bidetik jarraituko dugu, pittin bat jaitsi ondoren bide gurutze batean Gasteluaitzera igoteko aukera dugu joan etorri batean (Udalaitzeko bista ederra bertatik), bestela ezkerretik joango gara pago arte batean sartuz, bide hau jarraituz laster eskuma aldera lubaki batzuk ikusteko aukera dugu, eta aurrera jarraituz Intxortako atea monumentua dagoen lekura helduko gara, Atea ikusi eta Elgeta aldera joan beharrean Asentsio aldera joango gara, behin Asentsioko putzura heltzen garenean, ura hartu iturria eta nahi izanez gero inguruen dauden Fascisten lubakiak ikusi dezakegu (joan etorria); ondoren putzua inguratu eta Elgetako norabidea hartuz pistatik jarraituko dugu beherantz, bide hau jarraituko dugu Elgetaren errepideaz tril egin arte, errepidea zeharkatu eta San Salbador ermita aldera joango gara, ermita ikusi eta beherantz igoerako bidearekin topo egin arte, eta hemendik Elgetara bide berdinetik.

1 komentario

  • argazkia IñakiE

    IñakiE 23-abr-2018

    Ibilbide hau egin dut  Gehiago ikusi

    Askotan ibili gaz Intxorta inguruan... mendixa gehixau gustatzen jata inguruko beste istorixa horrek baino.

Nahi izanezkero edo ibilbide hau