Denbora  4 ordu 19 minutu

Koordenatuak 1048

Fecha de subida 12 de febrero de 2017

Fecha de realización febrero 2017

-
-
986 m
539 m
0
2,1
4,3
8,55 km

Bisitak 599, kokapena 7

Nondik gertu Erantsus, Navarra (España)

Gaurko txangoa Beltzunegi mendira izan da. Elia herritik abiaturik eta eguraldia nahiko kaskarrarekin abiatu gara mendian barna.
















Herritik ateratzea apur bat kostatu zaigu euria hasia zelako.




Hasieran aurre ikusita genuen bidetik abiatu gara baina segituan ikusi egin dugu ezinezkoa zela lohiaz beterik bai zegoen eta. Hortaz berriz beherat egin dugu eta harantxoaren bertze magaletik doan pista hartu egin dugu.





































Pista gorat egitean, berriz ere lokatza nagusi egin da eta zenbait komeria izan ditugu aurrera jarraitzeko. Gainera euria berriz ere lagun izan dugu baina hala ere arazo gehiegirik gabe aurrera jarraitu dugu.

















Bide zabala utzi egin dugu gure eskuinetik abiatu egiten zen bidexka batetik jarraitzeko. Hemendik aurrera bide estuagoa baina lohia guttiagorekin aurkitu dugu. Gorat egiten genuen bitartean elurra ere topatu egin dugu.

























Hesi batekin topo egin dugu, pinadi baten ostean, eta handik ezkerretara joatea erabaki dugu Beltzunegi mendirat, Eskuinean bertze mendia utziz, haizea indartsu eta nagusi zelako.

















Basoan bertan eta haize boladan indartsuetatik babesturik hamaiketakoa hartu egin dugu. Handik tontorrera ezer gutti zegoen baina bidea sasiz beterik topatu egin dugu.














Beltzunegi mendiko gailurra.
Haizea dela eta itzulia bide beretik egitea erabaki dugu. Gainera egindako bidean lohia bazen, bertzean gehiago egongo zelakoan geunden.









Pistara iritsi garenean komeriak izan ditugu pasarte batzuetan aurre egiteko, hala ere haurrek pozaren pozez ibili izan dira bere botak haundituak ikustean.



















Elia herrira itzuli gara eta bart Ezkabako ihesian fusilaturiko hiru presoen omenezko monolitoa bisitatu egin dugu.









Bukatzeko guztiok errekatxora jaitsi egin gara gure boten lohia kentzeko.








Pistatik eskuinera joan.
Ezkerretik pista segi
Eskuinetik gorat doan pista hartu.
Eskuinetik abiatu egiten den bide estua hartu.
Gailurra basoan berean dago eta ez du adierazgarria den ezer. Bertatik eta zuhaitzen artetik Elomendi ikusgai dugu.
Langatik ezkerrerat Beltzunegi mendira eta eskuinetat Lakarri mendira.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta